Arraio Irratiak 6 urte beteko ditu
Zarauzko Arraio irratiak 6 urte beteko ditu Maiatzaren 20an eta aste osoko egitaraua antolatu dute datozen egunetarako. Putzuzulon izango dira ekitaldi batzuk eta jarraian dituzue. Gaur bertan adibidez, monologoak dituzue:
Maiatzak 15, asteartea: Aitor Nabarro eta Jon Plazaolaren monologoak, 19:00etan Putzuzulo Gaztetxean.
Maiatzak 17, osteguna: Irola Irratia, 25 urteko ibilbidea hitzaldia, 19:00etan Putzuzulo Gaztetxean.
Maiatzak 18, ostirala:
18:00etan II. Futbito txapelketaren final-erdiak Poligono arenan.
21:00etan luntxa Gaztetxean.
22:30etan Didgerido kontzertua Iban Nikolairen eskutik, Putzuzulo Gaztetxean.
Maiatzak 19, larunbata:
12:30etan Goazen Plazara!!
14:30etan bazkaria Ipurdi Plazan.
18:30etam Futbito txapelketaren final handia Poligonon.
Ondoren trikipoteoa Fan&Go-rekin
22:00etan kontzertua Gaueko Itzalak eta Folkcore taldeekin.
Ta guzti honen ostean FESTA!!!
Monologoak eta Irola Irratiaren hitzaldia Arraio Irratitik emitituko dira.
Astelehenean Zine-Foruma
Zine-Foruma bihar hasiko da Putzuzulo Gaztetxean, eta hemendik aurrera
astelehenero 21:30tan zineaz gozatzeko aukera izango dugu.
Biharkoa, “Crash”, Paul Haggis-ek 2004an zuzendua.
Maiatzaren 21ean “Old Boy” ikusiko dugu, 28an “80 Egunean” eta Ekainaren
4an “Adaptation: El ladrón de Orquídeas”.
Animatu eta gozatu!!
KANDAU FEST-a Putzuzulon
Gure lagun bati 4000 euro eta bi urteko kartzela zigorra ezarri nahi diote. Hau dela eta, Zaratazarautz kolektiboak, ostiral honetarako bertarako Elkartasun jaialdia antolatu dugu Putzuzulo Amets Fabrika, Zarauzko Gaztetxean. Helburua gure lagunarentzat dirua ateratzea izango da eta horretarako denon beharra izango dugu egun gutxi hauetan jaialdi honen berri eman eta zabaltzeko. Zuen laguntza beharrezko dugu ostiralean putzuzulon festa egiteko. Lagunekin elkartu eta Nazien inpunitate eta oldarraldia salatzeko. Mesedez, lagundu iezaguzu mezua zabaltzen, eta ostiralean bertan ikusiko garelakoa.
Peaceable Kingdom dokumentala Putzuzulon
PEACEABLE KINGDOM dokumentala
Baserritar talde batek, abeltzaintzaren negozio zikina utzi eta harakintza industriak zaurituriko, bazterturiko edo hiltzorian utziriko animalien santutegi bat sortzen duen istoria da, bizimodu begetariano bat aukeratzen dutelarik gainera. Nahiz eta istorio trajiko batzuk kontatu, giza animaliak ez direnen inguruko maitasun eta gupida kontakizuna da.
Dokumental guztian zehar, apenas ageri da animalien aurkako esplotazio irudirik eta edozein ikuslerentzat egokia den filma da.
Zuzendaria: Jenny Stein.
Urtea: 2004
Ekoizpena: James LaVeck, Tribe Heart.
Musika: Moby.
Iraupena: 70 min.
Herrialdea: Ameriketako Estatu Batuak
Azpitituluak: Igualdad Animal.
Sariak: Festival Theme Award, Ojai Film Festival.
Maiatzak 13, igandea, 18:00tan, Zarauzko Putzuzulo gaztetxian
Festa Akustikoa Putzuzulon
Maiatzak 4 ostirala, 22:00:
Festa Akustikoa Zarauzko Kantautoreekin:
Aitor Martinez
Isuo Sasiia
Arrutiko Intxaurrak
Giro ederra eta sorpresa ugari izango dira, eta Arraio Irratiak zuzenean emitituko du animatu!!




