Xakela Gaztetxe Asanblada


OKUPAZIOAREN BIDEOA!

Posted in Berriak,Gaztetxea,Zuzenean entzun! by Administrator on the urria 31st, 2005

BIDEOA ikus dezakezue!

Ta gogoratu, BIHAR MANIFESTAZIOA: 17:30etan Udaletxe aurretik!

GAZTETXEA, GURE ETXEA!!

Prentsaurrekoa

Posted in Berriak,Gaztetxea by Administrator on the urria 31st, 2005

Arratsaldeon:

Gu Xakela asanblada gara. Eta asanblada hau sortu dugu herriko behar batzuei erantzuteko. Bada urtebete jada gazte mugimendua Zarauzko herrian berpiztu dela; honen adibide garbia da kalean egin izan ditugun ekintza ezberdinak( zien-forumak, txotxongiloak, kontzertuak, antzerkiak, truke azokak…).

Pintxojana

Orain arte, iharduera guzti hauek kalean egin ditugu, baina iritis da momentua non aurrera jarraitzeko espazio físico autogestionatu baten beharra sentitu dugun. Udaletxeak leku hori eskaintzeko borondaterik erakutsi ez duenez, ikusi dugun irtenbide bacará okupazioarena izan da. Gure helburua ez da inoiz, inori, leku bat lapurtzea izan:urteetan erabilerarik izan ez duen gune bat birziklatzea baizik.
PIÑA BAT GARA!!

    Honen harira, atzo goizean local bat okupatu genuen eta okupatu bezain laster egokitze lanak hasi genituen. Aldi berean jabearekin harremanetan jarri ginen. Guk hasieratik garbi adierazi genion zein izando zen lokalaren erabilera, eta akordio batera iristen saiatu ginen hainbat bide edo aukera desberdin jorratuz. Baina berak ez du inongo borondaterik erakutsi arazo hau konpontzeko.
    Behin eta berriz azaldu arren geure gain hartzen genituela ardura guztiak, eta gure asmoa local huts eta hil bati visitas ematea zela adierazi arren jaso dugun erantzun bakarra 2 salaketa( bata udaletxean eta bestea ertzainetan) izan dira.
    Hori del aeta orain desalojo arriskuan gaude. Ondorengo orduetan, edozein momentutan ager daitzeke gu< hemendik bidaltzera. Hala ere egin ahalak egingo ditugu gaztetxetik bidal ez gaitzaten. Eta noski oztopo guztien gainetik gure egitaraua gauzatzea lortuko dugu.
    Hau ikusirik, herritar guztien babesa eta laguntza eskatzen dugu, atxikimendua adierazi digutenena zein ez digutenena adierazi.
    Horregatik, bihar ARRATSALDEKO 5:30tan UDALETXE AURRETIK irtengo den manifestaldi koloretsura dei egiten dizuegu.

    KARTELA

Salaketak – MANIFESTAZIOA

Posted in Berriak by Administrator on the urria 31st, 2005

Eguardian MUNOkin hitz egin ostean okupazioarekin aurrera jarraituko dela komunikatzeko, honek salaketekin ere aurrera egingo duela komunikatu digu.

Hau dela eta, bihar, asteartea, arratsaldeko 17.30tan udaletxe plazatik MANIFESTAZIOA burutuko da herriko kaleetatik gaztetxeraino, eta bertan hainbat ekitaldi burutuko dira. ZABALDU deialdia eta AZALDU!!!

(laister kartela eskegiko degu)

Lehen eguneko bideotxoa

Posted in Berriak by Administrator on the urria 31st, 2005

Argazkiez gain, oraingoz lehen eguneko sarreraren bideotxo bat igo deu, 5 miñutukua 20mb inguru. Gozatu sarreraren irudiekin!!!

Norbaitek irudi/bideo geyo baditu, bidali ditzala xakela@gaztesarea.net-ea eo azal dadila bertatik eta tximas-i komentatu!

DATORREN EGUNETARAKO EGITARAUA!

Posted in Berriak,Gaztetxea by Administrator on the urria 31st, 2005

Gaztetxea izan ala ez aurrera eramaten saiatuko gara. ADI IBILI!
Hemen barruan jarriko ditugu xehetasunak.
EGITARAUA

Hurrengo orrialdea »