Xakela Gaztetxe Asanblada


Astebururako plana!

Posted in Berriak by Administrator on the apirila 28th, 2006

Gaztetxe Martxa Gaztetxe Martxa igarota bada zer egin, ikusi eta entzuna Amets Fabrikan! Atzo osteguna LABen hitzaldia izan zen prekarietatea eta turistifikazioaren inguruan.

Gaur ostirala, elkartasun astearen amaiera gisa, Mollarri Dantza Taldeak, Garikoitz Mendizabal txistulariak, Miren Fernandezek eta taldeak, Alprojak, Taranbanak eta BHK Klubak parte hartuko dute jaialdian, eta ondoren, bi kontzertu ere izango dira Curasan eta El Eje Del Mal taldeekin.

Bihar larunbata Gurekin Jai festa batzordeak egun osoko bilera antolatu du, bazkaria barne, San Pelaioak gainean direla eta egitaraua prestatu eta azken asteetan Udalaren partetik izaten ari den jarrerari erantzuna prestatzeko.
Gau partean Gaztetxean 80. hamarkado festa burutuko da, etorri mozorrotuta!!

Eta astea amaitzeko, igande gauez, Arraio Irratiak emisioa egingo du gaueko 10ak aldera.

Pausoz pauso AUTOGESTIOA!

Posted in Berriak by Administrator on the apirila 27th, 2006

Hementxe duzue atzoko egunaren kronika:

Audio formatuan: Arraio Irratian

Oriokoen zain geundela, Guardia Zibilak azaldu dira bertan gerturaturiko gazte guztiak identifikatzera. Honez gain, gazte batzuk katxeatuak izan dira. Pikoletoekin hika mikan ibili ondoren, Oriotik barrena iritsi zaizkigu martxistak. Lehenbiziko rotondan bira egin eta Zarauzko herriak izan zuen lehen gaztetxera abiatu gara (Estazio zaharra), festa eta aldarrikapen artean. Bertan, pankarta bat jarri dugu “Estazioan hazia erein genuen” lemapean. Honen ostean, Zarautzen egon zen bigarren gaztetxeruntz joan gara (Manuela) alde zaharreko kaleetan zehar. Oraingo honetan, “Manuelan kimuak bota genituen” jartzen zuen pankarta ipini dugu. Azkenik, momentu honetan dugun Putzuzulo gaztetxera etorri gara. Hemen, “Putzuzulo oraingo zuhaitza” pankarta ipini dugu.

Ibilbidea amaitzean, lehenik bideo emanaldi bat eman dugu 90. hamarkadako gaztetxeei buruz. Ondoren, goseak ginenez, afaltzera joan gara. Amaitzeko, gaubela eta antzerkia izan dugu eta txintxo txintxo ohera joan gara.

Honez gain, egun osoan zehar irrati saioa egin dugu arraio irratiaren eskutik.

Bihar goizean, Zumaia aldera abiatuko gara goizeko bederatzietan
Besarkada bat Gipuzkoako gaztetxe eta gazte asanbladen mugimenduari! Bihar arte!

Astea bero-bero!!

Posted in Berriak by Administrator on the apirila 25th, 2006

Bero-bero dator apiril bukaera Putzuzulo Amets Fabrikara!!

Asteazkenean GAZTETXE MARTXA DATOR!. Harrera 19:00ak aldera autopista pareko errotondan (martxistak Oriotik baitatoz) bizikleta, txilipitoak eta okupazio banderekin egingo zaie, ondoren herritik bueltatxo bat emateko.
Gero, Gaztetxean bideo emanaldia eta afari mundiala egongo da gaubelarekin batera. Animatu Gaztetxean lo egitera, mereziko du eta!
*OHARRA: Arraio Irratitik zuzenean emitituko dugu Kostako ibilbidea!

Ostegunean goizeko 9ak aldera, ederki gosaldu ondoren, abiatuko da Gaztetxe Martxa Zumaia aldera. Arratsaldean ordea, Maiatzak 1a gainean dugula, LABek hitzaldia emango du Zarautzen turistifikazioak gazteongan duen eragina azaltzeko. Hitzaldia 19:30tan izango da.

Ostiralean Saharar herriarekin elkartasuna adieraziz dantzak, bertsoak eta kontzertua izango da Curasan eta El eje del mal taldeen eskutik.

Larunbatean 80. hamarkado festa mundiala izango da Gaztetxean! Mozorroturik etortzea gomendatzen da.

Eta egunero, aste guztian zehar Gaztetxea eraberritzeko lanak aurrera darraite. Animatu amets fabrika eraikitzera!

GAZTETXE MARTXA HASI DA!

Posted in Berriak by Administrator on the apirila 21st, 2006

Gaur hasiko da Gaztetxe Martxa!

Gaur hasiko da Gaztetxe eta Gazte Asanbladok elkarlanean burutu dugun lehen ekimen erraldoi hau. Maulen emango zaio hasiera arratsaldeko 19:30etan. GAUR DENOK MAULERA!!!!!


GM

Esan bezala gaur Maulen emango zaio hasiera Gaztetxe Martxari. Martxa honek Euskal Herri osoa zeharkatuko omen du 15 egunetan Mauletik Iruñearaino. Maulen ekitaldi xume batekin emango zaio hasiera martxari arratsaldeko 19:30etan (bideo proiekzioa,dantzak…) eta hurrengo goizean abiatuko da martxa iparraldeko zatia egitera. Animatu denok!!!

Herri bat gaztetxe bat!
Pausoz pauso autogestioari ateak zabalduz!!

Eguneroko jarraipena

Bitartean Putzuzulo Gaztetxean berritze lanak burutzen ari gara eta hortarako DENON laguntza behar-beharrezkoa da! Animatu zure eskuez Gaztetxea eraberritzera!! Honetaz gain Amets Fabrikako egitarauak ez du etenik:


Ipuinak

    OHARRA: prenstaurrekoa atzeratu egin da

    12:00etan: Ipuin kontalaria haurrentzat, Bea Egizabalen eskutik.
    Gauean: Hc Kontzertua Noa1084 eta beste talde bat.