Xakela Gaztetxe Asanblada


Beste aste berri bat

Posted in Berriak by Administrator on the maiatza 29th, 2006

Kaixo familia!

Asteburua joan zaigu eta balorazio bat egiteko garaia iritsi da. Larunbata izan dugu asteburuko egun fuertea, bertan emakueek izan dute protagonismoa “emakueen eskubideen aldeko karta” onartu zutelarik. Goizetik hasi zituzten eztabaidak eta ondoren bazkari herrikoi batekin jai giroa hartu zuen egunak.

Gauean berriz estilo ezberdineko 3 talde izan genituen Putzuzulo gaztetxean Sorgiñak-ek antolaturiko egitarauari bukaera emanez. Arraio Irratia ere esanda bezala bueltatu zen larunbat goizerako. Beste hainbat konturen artean, aipatu, eguerdian “Non grata” saioa aurkeztu zigutela eta gauean kontzertuak emititu zituztela zuzenean. Atzo berriz, aurreko asteko programazioari eutsiz “Oilategitik” eta “Ahuntzaren gauerdiko eztula” saioak izan genituan entzungai. Arrazoi teknikoak direla eta berriz geldirik dago irratia Fm-n baina datorren asteburuan itzuliko dela esan digute Arraioko kideek. Datorren asteburutik aurrera gainera, emisioak etenik gabe jarraituko du egunero egunero ustekaberik ez bada behintzat!

Aste honi dagokionez berriz, transizio astea dugu. Putzuzuloko neguko egutegia utzi eta udakoari heltzeko unea. Hori dela eta astebarru honetan ohiko tailerrak izango dira soilik (ostegunean malabar tailerra 18etan eta ostiralean antzerki tailerra 4etan). Gaztetxeko lanekin aurrera jarraitu beharra dago, txukunketak, muntaketak, pintaketak eta egitarau taldeak lan hauei lehentasuna ematea erabaki du aste honetan. Dei berezia iturginei, elektrikariei, margolariei, erratza pasatzen dakitenei, azterketak une batez ahaztu nahi dituztenei, txapuza zaleei, brikomania galtzen ez dutenei, alegia denei, etortzeko gaztetxera esku bat (bi edo hiru) botatzera egiteko dauden lanei astindu eder bat emateko.

Egitarauarekin jarraituz ekainak 3 larunbata, festa herrikoien aldeko eguna izango da. Aldarrikapena eta festa uztartuz arratsaldean hasita triki poteoa, malabarrak kalean zehar, afari herrikoia eta kontzertua izango ditugu. Beti bezala baina oraingoan bereziki, gonbidapena luzatzen dizuegu guztioi, egun honetan parte hartzeko eta aurrera begira ere festa herrikoien alde egiteko.

Amaitzeko aipatu eta aurrerapen gisa, jakinarazten dizuegu ekainak 8tik 23ra
I. MUSIKASKE TOPAKETA INTERNAZIONALAK izango ditugula zarauzko Putzuzulo gaztetxean. Bertan mundu osoko musika askea lantzen duten taldea ikus-entzuteko parada izango dugu. Besteak beste talde hauek gonbidatu ditugu:


Ekainak 8/8 de junio: 18:00tan 4euro:
REVOV (fra)+ LOOKING FOR JOHN G (fra) + RACEBANNON (eeuu)+BATTLESHIOP (eeuu)

Ekainak 9 22:00etan 2euro:
CHE SUDACA (bartzelona)

Ekainak 10 22:00etan 3euro:
ADIAPHORIA (valencia) + INCESTO (bizkaiatik ep-a aurkeztuz)

Ekainak 11 19:00etan 2 euro:
TXIXAPARRAZTA (zaratazaratuz)+INSOLENTES(mexiko)
split ep aurkezpena

Ekainak 13 19:00etan 3euro:
LA CASA FANTOM (nor)+ JUJU (nor)

Ekainak 23 21:30etan 3euro
AMEN RA (bel) + DIRUA (donosti)

Kontzertu guztiak ikusteko bonoa: 10 euro


Oraingoz besterik ez Putzuzulo amets fabrikatik. Beti bezala, informazio
guztia gure webgunean www.mundurat.net/xakela

Ondo segi.

Amets fabrika martxan!!

Posted in Berriak by Administrator on the maiatza 22nd, 2006

Egunon denoi!

Astelehena eta asteari indarberrituta ekiteko eguna!
Asteburu bikaina benetan pasa den hau. Bi kontzertu gogoangarri izan ditugu
bai ostiral eta baita larunbatean ere.
Erantzun/Afgnistan Yeyes split-aren aurkezpen kontzertua beroa bezain eroa
izan zen, lagunarte bikaina eta maila altuko kontzertua eskeini ziguten 5
taldeek.
Larunbatean berriz, goizean goiz lanari ekin zioten Arraioko kideek
12etarako Fm-ko emisioaz gozatzeko aukera izan genezan. Benetan txalotzekoa
berain lana eta dudarik gabe pozgarria hemendik aurrera irrati libre bat
izatea herrian. Egun osoko programazioak kontzertu batekin izan zuen
amaiera. Ok korral taldea berriz elkartu zen kontzertu berezi bat
eskeintzeko eta Sarris R&R Trios donostiarrekin batera doinu rockero eta
dantzagarriz goxatu zituzten hurbildu zen jendetzaren belarriak!
Asteburua amaitzeko, atzo igandea, autogestioaren inguruan bideo emanaldia
eta hitzaldia izan ziren Pirata-re eskutik. Oso interesgarria izan zen
dudarik gabe!

Aste hau ere ez pentsa nolanahikoa datorrenik, agenda bete betea aurkeztuko
dizuegu jarraian Putzuzulo amets fabrikatik:
Asteartean, gaztetxearen lehen hilabeteetan arrakastatsua izan zen astearte bidaiarien beste edizio bat izango dugu, bidaiazaleen egarria ase eta hemendik kanpoko hainbat txoko ezagutzeko aukera.
MAIATZAK 22 ASTEARTE BIDAIARIAK 20:00ETAN AITOR EGILETAREN ESKUTIK: URTE 1 MUNDUAN ZEHAR KULTUR EZBERDINETAN BARRENA.
4 KONTINENTEAK

Asteazkenean bideo forum-a dugu prestatua. EHGAM-en (Euskal Herriko gay-les
askapenerako mugimendua) eskutik, ELOI DE LA IGLESIAren omenez, bideo foruma
egongo da 19:00etan hastia.

Ostegunean berriz 6etan asteroko malabar tailerra izango da eta ondoren 20:00etan Oreretako Mikelazuloren dokumentala ikusi ahal izango dugu.
Ostegunean bertan Gaztetxeko internet gela zabalduko denez aurkezpen
prentsaurreko bat izango da eta Gnu-ko murala margotuko da internet gelan bertan. Zarauztarrok beraz, badugu hemendik aurrera software librearen inguruan erreferentzia izango den gunea.

Ostiralean asteroko tailerren barnean antzerkiak izan ohi du protagonismoa. 4etan elkartzen gara eta beraz hemendik deialdia antzerki gustoko dutenguztientzat, lotsak etxean utzi eta gaztetxera azaltzeko. Ez egin dudarik primeran pasako duzuela!

Larunbatean berriz emakumeen aldeko gaua dugu. Iragarrita zegoen antzerkia bertan behera gelditu den arren, Sorginakekoek kontzertua antolatu dute eta punta puntako taldeak izango ditugu ikusgai gainera:
MAIATZAK 27 LARUNBATA KONTZERTUA SORGINAK-EN ESKUTIK

21:00ETAN
TXIPARRAZTA
IZATE
AL JAZEERA

Beste aste bat borobiltzeko igandean, atzeratuta gelditu zen SENDEROS DE GLORIA filma eskeiniko dizuegu 19:00etan ohiko Zine Forum-ean eta ziklo antibelikoaren barnean.
Bestalde egun berean ORDENAGAILU ZAHARRAK BERZIKLATU ekimena egongo da. Egun guztian zehar, etxean hautsak janda ditugun ordenagailuak gaztetxera
eramateko dei berezia luzatzen dizuegu. Zure ordenagailu zaharrarekin egin dezakezun gauzarik onena horixe da, gaztetxera eramatea. Ez eduki etxean nohizbait beharko duzulakoan erabilpenik eman gabe, berzikla ezazu!

Gogoratu asteburuan berriz ere Arraio Irratiaren Fm-emisioari ekingo diogula
99.3 sintonian. Orain arteko saioez gain berriren bat ere izango da eta
beraz hainbeste zapping egin eta ezer gustokorik topatzen ez baduzu, ez egin dudarik. Piztu irratia!

Beti bezala informazio guztia hemen izango duzu.

Besterik ez, animo astelehenarekin. Besarkada bat Puzuzulo amets fabrikatik.

astekoa

Badator Arraio!!

Posted in Berriak by Administrator on the maiatza 15th, 2006

Astelehena etorri da eta beste aste bati hasiera ematera goaz. Aurreko astea
oso interesgarria izan bazen Jefferson Orejuela-ren hitzaldi eta atzoko zine
forumarekin, aste hau ere guztiz potentea dator. Ostegunean , ostegunero
bezela, malabar tailerra izango da Gaztetxean atsaldeko 18etatik aurrera.
Bertan malabarekin jolasten ikasi eta malabarak egiten ikasteko parada
izango da.

Ostiraletan antzerki tailerrak ere aurrera jarraitzen du. Arratsaldeko
16retatik aurrera Gaztetxean interpretazioari buruz ikasi nahi duzuna
ikasteko aukera ezin hobea.

m19
Ostiralean bertan ere zarauzko Erantzun taldeak bartzelonako Afganistan yeyes taldearekin batera atera berri duen 7 hatzbeteko biniloa aurkezteko kontzertu festa antolatu dugu. Duela gutxi atera den disko hau aurkezteko kontzertu paregabea antolatu dugu, bertan Kalanbrazo (emo-punk zarautzetik), Erantzun (hc azkarra zaratauztik), Interlude (hc-emo zaragozatik), Fp (punka vic-etik) eta Afganistan yeyes (80 hamarkadako hc-a la roca del vallesetik) taldeek joko dute. Honez gain afari merienda edo luntx beganoa prestatuko dugu 19:00tatik aurrera jendearen gozagarri. Eta banatzaile alternatiboen topakea ere izango da. Bertan Bizkaia, Asturies, Bartzelona, Pasaia, Errenteria eta beste hainbat tokitako banatzaileak egongo direlarik beraien disko, fanzine eta cd-ak saltzen. Kontzertua goiz hasiko dela jakinarazten
dizuegu.

OK
Larunbatak ere ez du ostiralaren inbidiarik!!! Arraio Eguna ospatuko dugu Putzuzulo amets fabrikan eta bertan Arraio Irrati zaharrak FM-ra saltoa egingo du berriz ere. Hainbeste urtetan FM-n ixilik egon ostean Arraio Irratiaren itzulera eguerdiko 12etatik aurrera izango da! Egun horretan Arraion ibilitako jendea berriz entuzteko parada izango dugu eta hemendik aurrera izango diren programen berriei ere bai. Eta hau dena gutxi balitz arratsaldeko 19retan espainiako irrati libreen inguruko dokumental bat ikusteko aukera izango dugu Putzuzulo amets fabrikan, kontzertua baino lehen. Iluntzeko 20:00tan OK Korral talde mitikoa taulara itzuliko da. Jotzeari utzi ziotenetik hainbeste urte igaro ondoren zuzenekora itzuliko dira. Galdu ezineko kontzertua izango da Sarris r`&`r Trios taldearekin batera eskeiniko duten kontzertua. Aukera bakarra OK Korral taldea ikusteko. Kontzertu Historikoa.

Maiatzaren 21ean aldiz aurrez anuntziatu genuen zine foruma ezin izango dugu bota. Senderos de gloria filma botatzeko asmoa genuen baina azkenean film hau atzeratu egin dugu. Igande honetan autogestioari buruzko dokumental bat ikusteko aukera izango da. Bertan bere egilea aurkezten izango delarik. Hitzaldi eta dokumental hau 18:30tan hasiko da Pirataren eskutik.

Benetan aste interesgarria duguna aurretik!!! Eskertuko genuke egitarua ahalik eta gehien zabaltzen lagunduko bazenigute. Etortzen ez dena nahi ez duelako izan dadila eta ez jakinaren gainean ez dagoelako!!!

Aste berri bat.

Posted in Berriak by Administrator on the maiatza 8th, 2006

Beste aste bati hasiera ematera goaz. Beti bezala eskertu aurreko asteko
ekintzak ain ederrak ateratzen lagundu zuten guztiei. Bai ostiral eta
larunbateko taldekide zein ikustera etorri zinetenoi. Beste behin ere oso
arrakastatsuak izan dira kontzertuk eta hemengo naiz estatuko talde
potenteez gozatzeko aukera bikaina izan genuen.

Aste honi begira ere gauza interesgarri asko antolatu ditugu. Gogoratu, ohi
bezela, ostegunean 18:00tatik aurrera malabar tailerra izango dela. Bertara
hurbiltzen denak malabaretako hainbat gauza ikasteko eta praktikatzeko
aukera izango du Mamarro taldearen laguntzaz.

Eta ostiralean 16:00etatik aurrera interpretazio taillerra. Bertan
interpretazioaren munduko hainbat ariketa egiten dira Apoa antzerki
taldearen eskutik. Horrela, pixkanaka pixkanaka, interpretazioaren munduan
sartu gaitezen; aukera bikaina gauza pila bat ikasteko!

Honetaz gain gogoratu asteazken honetan, maiatzaren 9, arratsaldeko 19:30etan
Kolonbiako egoerari buruzko hitzaldi bat izango dugula. Kolonbiar
komunitateen erresistentziaz hitz egitera etorriko da aurreko asteburu
honetan Donostiako Miramar jauregian hitzlari ibili den JEFERSSON OREJUELA
kolonbiarra. Miramar jauregiko foroaz gain hemen inguruan emango duen
hitzaldi bakarra izango da, beraz, galdu ezin daitekeen aukera dugu
eskuartean. Kolonbiako Cacarica komunitatetik dator eta bertako bizitzaren
berri emango digu. Benetan interesgarria eta galdu ezin daitekeen hitzaldia
maiatzaren 9an arratsaldeko 19:30tan putzuzulo amets fabrikan.

Maiatzaren 14ean, igandean, zine forumaren gerraren aurkako zikloko bigarren
emanaldia ikusi ahalko dugu. Aurreko astean ikusi berri dugun “Johny cogio
su fusil”-en ostean aste honetan “Apocalipse now” pelikulaz gozatzeko aukera
izango dugu. Francis Ford Copolaren filma 19:00tan hasiko da.

Eta astea amaitzeko Arraio Irratiaren iganderoko emisioa gabeko 10:00etatik aurrera. Ahuntzaren gaberdiko eztula internetez entzun dezakezue baina oso laster FMn!!

Beno ba, besterik gabe, aste interesgarri baten aurrean Putzuzulo
amets fabrikara etortzeko gonbitea luzatzen dizuegu. Eta noski inork ezer
antolatzeko asmoa badu bertara etortzera animatzen zaituztegu. Ateak
irekiak daudelako edonorentzat!

DENOK BURLATARA!

Posted in Berriak by Administrator on the maiatza 6th, 2006

Burlata

AISIALDI GUNEA
10:00 gunearen irekiera:
-barra ireki.
-rokodromoa ireki.
-drogak analizatzeko txokoa ireki.
-parodia.
-euskara aisialdian.
-graffitti tailerra
11:00 herri kirol ikuskizuna.
12:00 Gaztetxe Martxaren amaierako manifestazio orokorra gaztetxetik.
12:30 ekitaldia orokorra okupazio gunean.
14:30 bazkaria: paellada.
15:00 zirko eskola.
15:00 monologoa: Jon Plazaola.
16:00 tailerrak.
17:00 herri kirol txapelketa: laiak…
17:45 bukaerako parodia.
18:00 bakarlariak: Jonu eta Jone.
20:00 gunearen itxiera.

AUTOGESTIO GUNEA
10.00 gunearen irekiera:
-erresistentzia tailerra.
-autogestioari buruzko tailerra.
-pelota tailerra.
-egin itzazu zure txapak.
-egin itzazu zure kamisetak.
12:00 Gaztetxe Martxaren amaierako manifestazio orokorra gaztetxetik.
12:30 ekitaldia orokorra okupazio gunean.
13:30 kantautorea.
14:00 bazkari mundiala herri okupatuetako axumeekin, txalapartaz ta trikitixaz lagundurik.
16:00 primerako monologoak Movimiento Bolaren partetik.
17:00 jam session bikaina Euskal Herriko gazteriaren partetik.
18:30 kontzertua: hip hop + graffittiak + Musikherriako talde bat.
20:00 gunearen itxiera.
Egun osoan zehar distriak, herri azoka, kalejira makarra-festiborako tailerra, txoko expression, trikitilariak, gazte asanbladen materiala, sorpresak…

GAZTERIA GUNEA
10:00 gunearen irekiera: kolektibo ezberdinak egongo dira plazan zehar, bakoitzak bere txokoa izango duelarik: Bilgune Feminista, Hegoak, Segi, MOC antimilitaristak, EHGA, RASH, EHK, Ekologistak Martxan, Itoizekin Solidarioak, kolektibo anarkistaren bat eta Maulets (Herri Katalanak). Bakoitzak ekimen ezberdin bat burutuko du: bideoak, tailerrak, hitzaldiak, erakusketak… Hauek 16:00ak arte egongo dira (manifestazioko orduan ez da ezer egongo).
12:00 Gaztetxe Martxaren amaierako manifestazio orokorra gaztetxetik.
12:30 ekitaldia orokorra okupazio gunean.
13:00-16:00 kolektiboak dauden bitartean, “Tiro al fatxa” motako jokuak egongo dira plazan, baita karikatura egileak ere.
14:00 bertso-bazkaria: lasagna edo pasta entsalada + yogurra.
15:00 txontxongilo emanaldia “Arazo larriak” taldearen eskutik.
16:00 gazteriari omenaldia + antzerki berezia.
16.30 karaokea.
18:00 kontzertuak: Txakurrak…
20:30 gunearen itxiera.
Egun osoan zehar Euskal Herriko gazte asanbladen materialarekin tonbola bat egongo da.

OKUPAZIO GUNEA
10:00 gunearen aurkezpen-antzerkia.
10:15 hitzaldi eta erakusketak:
-okupazioaren historia Euskal Herrian.
-okupazioaren historia Europan.
-okupazioaren historia Katalunian.
-etxe okupatuen esperientzia trukaketa
-Hego ameriketako lur okupazioaren historia.
12:00 Gaztetxe Martxaren amaierako manifestazio orokorra gaztetxetik.
12:30 ekitaldia orokorra okupazio gunean.
13:30 bazkaria: sagardotegi barazkijalea (lapiku).
-bertsoak.
-olerki emanaldia: Sorgintxulo.
14:00 kontzertuak: Amaiur, Kloratita, Zartakada, Zea Mays eta Habeas Corpus.
17:00 kalejira makarrafestiboa (Iruñea).
22:00 gunearen itxiera.

UMEEN TXOKOA
10:00 gunearen irekiera:
-tailerrak.
-puzgarriak.
-jolasak.
11:00 pailazoak: Kuko, Truko eta Bolemweider.
16:00 pailazoak.

p5rn7vb