Xakela Gaztetxe Asanblada


Software Asteburu Librea!

Posted in Berriak by Administrator on the ekaina 13th, 2006

Aupa lagunak:

Gogoratzen dizuegu Putzuzulo gaztetxeko jardunak ez duela etenik eta aste honetan ere hainbat ekintza antolatu ditugula zuen gozamenerako.
Gogoratu ere, I. Musikasek Topaketetako kontzertuak Getariako gaztetxera pasatu direla arazo ezberdinen ondorioz. Beraz, Ekainaren 13ko (Gaur) kontzertua eta Ekainaren 23ko kontzertua, Getariako gaztetxean izango dela.

Honez gain, astebukaera honetan Software librearen inguruko asteburua antolatu dugu gaztetxean. Bertan, jendartearen ezagutza maila guztietara egokitu nahi izan dugu, ikastaro praktikoak eta arlo guztietako hitzaldiak antolatuz. Hau dena ekainaren 16-17 eta 18an burutuko da. Gainera, larunbat eta igandean gaztetxean bertan bazkaltzeko aukera
izango da. Hona hemen asteburu honetako egitaraua:

..:.:..:..:.::.:…::.:..:…..:..:…..::::…:..:..::..:..:::…:::…:E16 ostirala

19:00
Prentsaurrekoa Gaztetxean: software asteburu librearen hasiera!

22:00
Software librea malabar begiekin: Linux Show (Xavier de Blasen eskutik)

..:.:..:..:.::.:…::.:..:…..:..:…..::::…:..:..::..:..:::…:::…: E17 larunbata

10:00
Tresna arrunten ikastaro praktikoa:
Thunderbid [posta elektronikoa], Firefox [Internet], OpenOffice [ofimatika]

12:00
Hitzaldia :: Segurtasun informatikoa egunerokotasunean

14:00
Bazkaria

16:30
‘Software librea eta hizkuntza gutxiagotuak’ : Software librea eta euskara: teoriko-praktikoa [Librezaleko kideak]

17:30
‘Software librea eta hizkuntza gutxiagotuak’ : Kataluinarren kasua: Catix
[Toni Mirabete irakasle eta Catix-en sortzaileak emango du] Gazteleraz

19:00
‘Euskal Herri librea’ mahai-ingurua: Patxi Gaztelumendi

..:.:..:..:.::.:…::.:..:…..:..:…..::::…:..:..::..:..:::…:::…: E18 Igandea

11:00
Multimedia ikastaroa: argazkiak, musika, bideoak [Mikel Madina Deustuko Unibertsitateko irakaslearen eskutik]

14:00
Bazkaria

16:00
Umeen txokoa: software librearekin jolasten eta ikasten

16:30
Hitzaldia : software librea hezkuntzan
[IƱaki Alegria EHUko irakasleak eta UEU kideak emango du]

17:30
Htzaldia: software librea enpresan [Luistxo Fernandez, CodeSyntax-eko proiektu arduradunak emango du]

18:30
Richard Stallmanen hitzaldia:
“Copyright vs. Comunidad, en la era de las redes de ordenadores” (Gazteleraz)

Informazio gehiago eduki nahi baduzue, bixita ezazue egun hauetarako osatu dugun web orria: http://www.mundurat.net/e18

Amaitzeko, gogoratu ere Arraio irratia bere eguneroko irrati saioekin hasi dela eta 99.3 fm frekuentzian aurkitu ahal izango gaituzuela. Besterik gabe, ekintza guzti hauetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

I.MUSIKASKE TOPAKETA INTERNAZIONALAK

Posted in Berriak by Administrator on the ekaina 5th, 2006

Kaixo lagunak!

Gogoratzen dizuegu aste honetan I.MUSIKASKE TOPAKETA INTERNAZIONALAK hasiko direla. Zarautzen mundu mailako musika mota ezberdinak elkartzen dituen jaialdi bakarra dugu hau. Euskal Herri mailan eta estatu mailan ere inongo laguntzarik gabe autogestioan oinarrituta mundu mailako estilo ezberdinak elkartzen dituen jaialdi bakarrenetakoa da. Estilo ezberdinak baina jarrera bera duten taldeen topaketa.

Bertan musika merkatu komertzialetik kanpo aritzen diren talde ezberdinak elkartuko dira munduko txoko ezberdinetatik etorrita (AEB, Noruega, Belgika, Balentzia, Bartzelona, Bizkaia, Mexiko, Zarautz, …).

Ostegunean emango zaio hasiera jaialdiari kontzertu ikusgarri batekin. Bertan frantziatik biran datozen “Revoc eta lookin for john G” hardcore-metal taldeez gain Estatu Batuetatik datozen “Racebannon” eta “Battleshiop” “noise” estiloko taldeez gozatu ahalko dugu 4 euroren truke.

Ostiralean bartzelonako “Che sudaka” taldea dator. Mestizaia eta kulturen nahasketaz gozatzeko aukera ostiral gaueko kontzertu goxoan 2euroren truke 22:00etatik aurrera.

Larunbatean “Incesto” eta “Adiaphoria” taldeen txanda izango da. Bertan incesto talde bizkaitarrak oraintxe atera duen epe laburreko diskoa aurkezten izango dira eta “Adiaphoria” balentziarrak beraien hc-extremorik ederrenarekin txundituko gaituzte. Bertan “Heroina” eta “Derrota” bezalako musika taldeetan aritutako musikariak biltzen dira. Kontzertu hau ere 22:00tan hasiko da 3 euroren truke.

Igandean etxeko talde batek mexikar batzutekin atera berri duten split ep-aren aurkezpen kontzertuaz gozatu ahalko dugu. “Txixaparrazta” eta “Insolentes” taldeen kontzertua arratsaldeko 19:00tan hasiko da eta bi euro balioko ditu sarrerak.

Asteartean aldiz noruegako hc eta metal gogorrenaren txanda izango da. “La casa fantom” eta “juju” taldeak biran datoz eta hemen inguruan joko duten kontzertu bakarrenetakoaz gozatu ahalko dugu arratsaldeko 19:00tatik aurrera 3 euroren truke. Kontzertua ikusgarria izango da benetan.

Eta amaitzeko ekainaren 23an belgikako “Amen ra” talde ospetsuaren kontzertua izango dugu. Bertan “Dirua” talde donostiarrarekin arituko dira. “Dirua” taldean “jousilouli” taldeko kideek jotzen dute besteak beste eta lehen kontzertua izango da zarauzko putzuzulo amets fabrikan emango dutena.
Kontzertu guztietarako bonoa ere atera dugu 10 euroren truke.

Hainbat kontzertu interesgarri beraz, ondorengo egunetan, zarauzko putzuzulo amets fabrikan.
Eskertuko genizueke ahalik eta jende gehienari informazio hau heltzen lagunduko bazenigute. Besterik gabe eta bertan elkartuko garelakoan agurtzen gara.

Egitaraua