PUTZUZULO GAZTETXEA


Putzuzuloren II. urteurrena!

Posted in Berriak,Gaztetxea,Hitzaldiak,Kontzertuak by Administrator on the urria 22nd, 2007

Hutsik eta hilda zegoen fabrika hura okupatu genuen eguna atzo goizean izan zela ematen duen arren, kolorez eta bizi bizi daukagun xakelen amets fabrikak bere bigarren urteurrena betetzen du eta urriaren 26tik azaroaren 4a bitartean egunero egunero izango da zer ikusi eta non parte hartu. Beraz adi agendari eta animatu parte hartzera eta bi urte zoragarri hauek ospatzera! (Azken eguneraketa: 2007-10-25)

  • 26 – Bertsiyo gaua (betiko bertsio mitiko denak zarauzko musikarien eskutik) + DJak
  • 27 – Putzuzulo Zaratafest: antimaster (mexicrust) + cemento (rock gordina vlc) + burning cuchillo (neocrust satander) + roman castevet (zaparra cantabriatik) + the new mogambo all stars (bertsio festa trintxerpetik) + poltergroom (rock experimentala londrestik) + bilge pump (jazz rocka leeds hiritik)
  • 28 – Haurren eguna: 10:00tan: jolasak eta eskulanak haurrentzat eta 17:00tan ipuin kontalaria (Ainhoa Alberdi) eta txokolatada
  • 29 – Hitzaldia: gaur egun modan dauden dietak: begetarianoa, makrobiotikoa,…
  • 30 – Urteurrena: brindis, ttuntturro, bazkari eta festa
  • 31 – Tortilla patata lehiaketa + Joseba Tapia + 11 Bertute + montetxio koroa + …
  • 1 – I. putzuzulo biatloia + hamaiketakua + euskal dantzak + herri bazkaya + triki poteua + berbena Impecables (napar mex)
  • 2 – Mus txapelketa + monologo + herri kantu afaya + txiste kontalaria
  • 3 – 17:00tan: futbolin txapelketa + talo jana + 22:00tan antzerkia (tosolako gazteen antzerkia)
  • 4 – II. Arraio marathoia zuzenean gaztetxetik

Kartelak
Sakatu bertsio handiago baterako


Zaratafest-en kartela


Haurren eguneko kartela


Urteurreneko programa

Asteburuko kontzertuak

Posted in Berriak,Kontzertuak by Administrator on the urria 17th, 2007

Asteburu hontan bi kontzertu interesgarri ditugu Putzuzulo amets fabrikan. Batetik ostiralean frantziatik datozen bi talde izango ditugu zuzenean, noise eta hc doinuez gozatuko dute gure ostiral gaua. Bi taldeak biran ari dira europan zehar eta hauxe izango da euskal herrian eta penintsulan emango duten kontzertu bakarra beraz galdu ezin daitekeen aukera!! revoc taldea aurreko urtean ere izan genuen musikaske musika alternatiboaren jardunaldietan eta schoolbusdriver taldea berriz lehen aldiz arituko da gure gaztetxean. Igandean, aldiz, doinu gogorragoez gozatu ahalko dugu Lied Feed the machine talde alemaniarraren neocrust estilo bortitzarekin eta Human compost talde frantsesaren crust doinu garratzekin.

Ostiraleko kontzertua 22:00tan hasiko da eta igandekoa berriz, 21:00tan punttuan 23:00tarako bukatzea beharrezkoa baita. Besterik gabe, eskerrik asko mezua irakurtzeagatik eta bakoitzak ahal eta nahi duen neurrian zabaldu dezala!!
revoc