Xakela Gaztetxe Asanblada


Zarauztarren Old school kontzertua Abenduaren 29an

Posted in Berriak,Kontzertuak by Administrator on the abendua 18th, 2007

Euskarastea hasi egin besterik ez den arren, norberak bere agendan Abenduaren 29rako tartetxo bat egin dezala!

  • Iluna Beltz – Borgeto beltzetik zuzenean betiko Hardcorea! Bideo zati bat ikusgarri hemen
  • Burux Lee – Folkcore eta Mantisa taldeetako kideekin osatutako talde berria. HC Old School eta New School arteko nahasketa bikaina!


(Klikatu bertsio handiagorako)

Euskarastea ospatuko dugu abenduaren 15-22 bitartean

Posted in Berriak,Hitzaldiak,Kontzertuak by Administrator on the abendua 4th, 2007

Abenduaren 15etik 22ra EUSKARASTEA antolatu dugu Zarauzko Putzuzulo Amets Fabrikan

Zarauzko AEK Euskaltegiak, Urola Kostako HITZAk eta XAKELA Gaste Asanbladak antolatu dugu. Zarauztarrak, eta bertaratu nahi duzuen guztiak euskararen etorkizunaz hausnartu ta gure artean goxo gozatzeko. Programa eta honen kartela jarraian. Irakurri eta zabaldu!

  • Abenduak 15, 22:00tan. “Beteluko balnearioko mirakulua” TXOTX Tolosako antzerki taldea.
  • Abenduak 17, 19:00tan. Xamar: “Euskararen iraupena: kasualitatea baina zerbait gehiago”
  • Abenduak 18, 19:00tan. Josu Amezaga: “Zer da kultura, euskal kultura, herri kultura eta XXI. mendeko kultura”
  • Abenduak 19, 19:00tan. Iñaki Urruzola: “Kulturaren eta kulturgintzaren garabideak eta kulturaren transmisioa”
  • Abenduak 20, 19:00tan. Herriko talde eta eragileekin elkartrukea: “Zein da euskararen etorkizuna Zautzen?”
  • Abenduak 21, 22:00tan. “Koplak jarriko zizkiguntenk” txapelketan:
    • Andoni Egaña
    • Arkaitz Estiballes
    • Onintza Enbeita
    • Iñaki Viñaspre
    • Julen Zelaieta
    • Mantxi
    • Loidisaletxe
    • Amaia Agirre
    • Jexux Mari Irazu
    • Julen Zulaika
    • Nerea Elustondo
    • Maddalen Arzallus
    • Joxe Mari Carrere (kontalaria)
    • Arkaitz eta Miriam (Nafarroako trikitilari mundial saltseroen laguntzarekin)
  • Abenduak 22, goizean zehar. Santo Tomas azoka Ipurdi plazan.
  • Abenduak 22, 22:30tan. Gu ta gutarrak

Klikatu kartela tamainu handiagoan ikusteko.

HC Kontzertua

Posted in Berriak,Kontzertuak by Administrator on the abendua 4th, 2007

Abenduak 14, ostirala, gaueko 22tan kontzertu paregabea!

TRIGGER TRAVIS
Emakume ahots garratzez abestuz donostitik datorren taldea, skizo rokin hc zuzena zure belarritara!! jingo de lunch edo refused bezelako taldeen eraginekin

AFGANISTAN YEYES
La Rocatik disko berriaren aurkezpen biran bad brains, black flag, budellam eta antzerako 80. hamarkadako hardcorea, denoi gustatzen zaigun hori. Zuzeneko show eta guzti!!!

EPIDEMIA
Crust pixkat Leizpig-etik, Alemania. Amebix bezelako taldeak gogoratuko dizkigun talde bikaina.

…eta ondoren gau osoan zehar…..

DJ GARROT & DJ XARMA
Gure bizitzako punk eta hardcore kantu mitikoenak eta horteradarik dantzagarriyenak goizalderarte!


Klikatu kartel dotorearen bertsio handia ikusteko