PUTZUZULO GAZTETXEA


Musika beltzaren festa:DJ DALTON+DJ MAKALA

Posted in Berriak,Kontzertuak by Administrator on the uztaila 28th, 2008

Gogoratu asteazken honetan Putzuzulon musika beltzaren eguna izango dela eta bertan Dj Dalton eta Dj Makalak musikarik hoberenarekin gozatuko gaituztela!!! bertan topatuko gara. Hona hemen egun bertarako prestatuta dagoen kuña, hemen klik egin entzuteko jingle-3ac2aabug-party-gaztet1:


Mila esker Deabruei!

Posted in Berriak,Kontzertuak by Administrator on the uztaila 28th, 2008

Kontzertu zoragarriaz gozatu ahal izan genuen pasa den ostiralean. Putzuzuloko termometroa gori gori jarri zen eta goraino bete zen Deabruak teilatuetan taldearen doinuekin gozatzeko. Kontzertua benetan bikaina izan zen eta indar handikoa. Taldea eta ikusleen artean dantza ugari izan zen eta beti da atsegingarria ikuslea eta taldea dena bat izatea… bien artean sarri sortzen den harresi mugaezin hori hasieratik puskatu zen Imanol abeslaria jendartera dantzara jeitsi ostean. Horrek jendea dantzan jarri eta abeslari bera ere altxa eta jende gainean dantzan alde batera eta bestera ibili genuan.

Oso egun politaz gozatu genuen. Goizetik sukaldean bazkaria prestatu… terrazan giro bikainean bazkaria, mus partidak, triki poteoa…. HORRELA ERRAZ BIZI DAITEKE!

Hemendik aurrera ere bidean deabruak putzuzuloan sartuko direlakoan eskuminak ametsen fabrikatik!!

AUPA DT FAMILIA!

Deabruak teilatuetan taldeak putzuzuloko kontzertuari buruz egindako kronika:

http://www.deabruakteilatuetan.com/deabru.php

KONTZERTUA ASTEAZKENA ALAITZEKO: DIRTAA+FINISTERRE

Posted in Berriak by Administrator on the uztaila 21st, 2008

Asteazken honetan kontzertu interesgarria dugu putzuzulon. Zarauzko DIRTAA talde gaztea. MKT eta ERANTZUN bezalako taldeetako parteideez osatuta crusta ekarriko digute putzuzulora. Bestalde FINISTERRE dator alemanitik duela gutxi hemen izandako ALPINIST taldearekin atera berri duten diskoa aurkezten.

ESKERRIK ASKO GERTURATUKO GUZTIEI

Posted in Kontzertuak by Administrator on the uztaila 21st, 2008

Hona hemen aurreko ostiralean putzuzulon izan genuen festako irudi bat. Kontzertu politaz gozatu ahal izan genuen putzuzuloko gelarik beroenean. 3rd age attack, burux lee, mostros eta kontzertu hau posible egin zuten guztiei eskerrak Erantzun taldekoen aldetik.

argazkiak: XARMA

ZORAGARRIA “SATURDAY NIGHT FEVER”

Posted in Berriak by Administrator on the uztaila 14th, 2008

hitzak soberan daude…. mila esker danoi!!

Hurrengo orrialdea »

m4s0n501