Xakela Gaztetxe Asanblada


BOTOX (zarautz) + SEPTICEMIA (brazil)

Posted in Berriak by Administrator on the abuztua 26th, 2008

kaixo lagunok!!

Abuztuan zehar erdi oporrak hartu ditugun arren ostegun honetarako proposamen bikain bat daukagu zuentzat. ostegun honetan eta bederatzietan hasita putzuzulon bi talde ezberdinen kontzertu bikainaz gozatu ahalko dugu. batetik herriko talde gazte bat dugu. BOTOX taldea izango dugu zuzenean putzuzulo fabrikan. besteak beste the art of loosing eta laia bezalako taldeetan aritzen den jendea. Rock alternatiboa eskainiko digute, beraien myspacean entzun ahal dituzue arraio irratiko “arraio blues” irratsaioan zuzenean jo zituzten kantuak formatu akustikoan. Bestalde brasildik datorren SEPTICEMIA taldea dugu. abuztuan putzuzulon aritu diren discarga taldea bezala hauek ere brasiletik datoz eta infame edo antipasma taldeetan aritutako jendeak parte hartzen du bertan. ibilbide luzea duen taldea da SEPTICEMIA eta oraintxu hasiko duen biran euskal herrian arituko diren egun bakarrenetakoa dugu, beraz galdu ezin den aukera. SEPTICEMIA taldea hardcore punk zuzena lantzen dute…. brasildar taldeetan hain ohikoa den hc-metal ikutu horretatik pixkat aldentzen. benetan aukera interesgarria ostegun honetan putzuzulon izango duguna. beraz, besterik gabe bertan topatuko garelakoan:ABUZTUAK 28, OSTEGUNA:
PUTZUZULO AMETS FABRIKAN

BOTOX
(rock alternatiboa zarauztik, laia eta the art of loosing-eko kideez osatuta)
+
SEPTICEMIA
(infame edo antipasma bezalako taldeetan aritutako musikariez osatutako hardcore punk talde brasildarra)

21:00TAN PUNTTUAN (23TAKO BUKATUKO DA!!)

BETI BEZALA MILA ESKER GURE EKINTZETARA GERTURATZEN ZARETEN GUZTIOI ETA GURE EKINTZEN BERRI EMATEN LAGUNTZEN DIGUZUEN GUZTIOI, MESEDEZ BERBIDALI MEZU HAU ZUEN INGURUAN!!!

xakela gaztetxe asanblada
PUTZUZULO AMETS FABRIKA