PUTZUZULO GAZTETXEA

m4s0n501

IRAILAK 16: ANOTHER YEAR (SUEDIA)+THE GUNDOWN (BCN)

Posted in Berriak by Administrator on the iraila 15th, 2008

Astebarruan zehar ere musika onaz gozatu nahi dugulako bihar hardcore kontzertu benetan interesgarria antolatu dugu putzuzulo amets fabrikan. Suediatik ANOTHER YEAR talde izango dugu eta bartzelonatik THE GUN DOWN taldea. bihak elkarrekin biran dabiltza eta euskal herrian eskainiko duten kontzertu bakarra izango da beraz galdu ezin den aukera.

irailak 16, asteartea: ANOTHER YEAR (suedia) + THE GUN DOWN (bartzelona)

21:00tan puttuan mesedez!!

Gogoratu aste barrutan kontzertuak 23:00tan bukatzen direla beraz 21:00tan puntual hasiko gara. Asko eskertuko genuke puntual etortzea taldeak jotzen hasterako ikusleak egon daitezen eta bizilagunekin adostutako ordutegiak errespetatu ahal izateko. gero luzatu nahi duena izango du horretarako aukera! mila mila esker beste behin ere putzuzuloko egitaraua zabaltzen laguntzen diguzuen guztioi eta ekintzetara gerturatzen zareten orori!!

EUSKAL JAITAN PUTZUZULO PREXKO PREXKO!!

Posted in Berriak by Administrator on the iraila 2nd, 2008

Badatoz euskal jaiak eta putzuzulon ondorengo eskaintza daukagu:

ekintzaz eta txosnaz betetako asteburuan ostian indarrik eta erritmoik ez galtzeko irailak 8 astelehena, euskal jai egun bezperan kontzertu ikusgarria putzuzulo amets fabrikan:

KELLER ASSELN (hc – crust zikina egiten alemaniatik) eta KOBORY (oreretako org argaren erregeak berriz putzuzulon).  Gainera kobory ez da esku hutsik etorriko, zarauzko METRALLETA taldearekin atera berri duen 10 hatzebeteko biniloa aurkezten izango baitira gure gaztetxean. beraz, astelehenean 21:00etan hasita kontzertu bikaina ikusgarri putzuzulo amets fabrikan!!

eta astelehenean motorrak berotu ostean gogoratu euskal jai egunean gaztetxea irekita izango dela 11:00etatik aurrera. trikitixarik hoberena eta girorik hoberena goizetik. ondoren 12tan txosnetako jolasekin bat egin eta bazkalostean denok ere “eriyuan” sentitze geanian….

ERIYO BARRAKAK PUTZUZULON!! 17:00tan hasita eriyo barraketan parte hartu eta sari ezberdinak irabazteko aukera izango da. tiro al fatxa, aht-a suntsitu edota hertzainak lepotik zintzilik jartzen saiatu beharko gara putzuzuloko barraketan!! AIR TRIKI TXAPELKETA eta TRIKITILARIAK ere izango dira.  gero txosnetan manifarekin bat egin eta iluntzean afaltzeko BROTXETAK (beganoak ere bai).

beno ba aukera bikaina putzuzuloz gozatzeko ondorengo egunetan. ONDO PASA EUSKAL JAIAK

keller asseln, kobory, zarata, kontzertua