PUTZUZULO GAZTETXEA


Putzuzuloren 3. urteurrena! [Eguneratzen - Azken eguneraketa: 2008-10-29]

Posted in Berriak by Administrator on the urria 21st, 2008

Xakela Gaztetxe Asanbladak 2005eko urriaren 30ean Bizkaia kalean kokaturik dagoen Ohial fabrika zaharra okupatu zuenean, Zarauzko Gazteek beraien ametsak gauzatzeko baliabide berri bat lortu zuten.

Nahiz eta hasieratik desalojo arriskuan egon, Ohial fabrikaren jabearekin eta Zarauzko udalarekin negoziatu ostean, 3 urtetan bizirik mantendu dugu gune hau eta egia esan ez dakigu zenbat denbora gehiagoz gozatzeko aukera izango dugun. Denbora guzti honetan mila gauza egiteko aukera izan dugu: Kontzertuak, hitzaldiak, Euskara astea, Bertso saioak, zine forumak, irrati libre bat… eta ahal dugun bitartean behintzat, gauza gehiago egiten jarraituko dugu.

Eta Putzuzuloren 3. urteurrena ospatzeko, hamaika ekimen burutuko ditugu bi astetan zehar. Bertan, kolore guztitako ekintzak izango dituzue, bai ikusi, entzun edo partehartzeko. Honez gain, Gaztetxeari ere itxura berritzen gabiltza azken egunotan eta 3 urte hauetako ibilibidean atera ditugun argazkien erakusketa bat ere prestatzen ari gara. Honez gain, hemen duzue Urriaren 30etik, Azaroaren 16ra arte egingo diren ekintzen informazioa:

  • Urriak 30, osteguna: “urteurren eguna”
    • 11:00tatik aurrea brindisa eta poteua
    • 13:30tan Bazkaia
    • 19:00tan I. Putzuzulo pala txapelketako azken fasearen aurkezpena
    • 20:00tan argazkiya, afaimerienda, bideo emanaldia eta guatekia
  • Urriak 31, ostirala: “bersiyo gaua” + DJ Klepa
    • 21:00tatik aurrea bersiyo gaua. Oharra: Mozorrotuta etorri!!! proposamena zure lagun batez mozorrotu!
  • Azaroak 1, larunbata: “Saturday night fever III”
    • Goizetik mural pintaketa gaztetxe kanpuan
    • 21:00tatik aurrea Saturday night fever (mozorrotuta!). 60-70-80. hamarkadako musika horteroa, karaokeak, edari bereziak… (aurreko edizioa)
  • Azaroak 2, igandea: “Haurren eguna”
    • Goizean zehar jolasak. Arratsaldean ipuin kontalaria eta ikuskizun sorpresa
  • Azaroak 3, astelehena: “zine foruma”
    • 19:00tan Asanblada
    • 21:30tan Zine foruma, “LUCIO” (Aitor Arregi, Jose Mari Goenaga 2007)
  • Azaroak 4, asteartea
    • 19:00tan Hitzaldia: “Zumarraga-Urretxuko Ibai ondo gazte kartzela”
    • Ondoren apaimerienda + putzuzuloko DJ Atton (emakume ahotsdun musika)
  • Azaroak 5, asteazkena
    • 19tan tertuliya: “putzuzulori buruzko tertuliya”. Hire htiza beharrezkoa dun/k!!!
    • Ondoren apaimerienda + DJ Gorri (munduko musikak)
  • Azaroak 6, osteguna: “Antzerkia”
    • 20:00tan “ETXE BERRI” antzezlana Usurbilgo Txerriki antzerki taldearen eskutik
  • Azaroak 7, ostirala
    • 19:30tatik aurrea patata tortila lehiaketa
    • Ondoren Montetxio korua eta Mollarri dantza taldea
    • 21:30tan HERRI KANTU AFAYA (kantu tipiko ta atipikuak)
    • Ondoren festa after hipiya mamarro eta patxarangaren eskutik
  • Azaroak 8, larunbata
    • 12:00tan I. Putzuzulo pala txapelketako FINALA
    • Ondoren trikipoteoa
    • 14:00tan HERRI BAZKAYA (nola ez bertsolari ta guzti)
    • 17:30tan Herri arteko gazte jolasak + kalejira herrian zehar
    • 22:00tan Kontzertua: Infusio (Zarautz) + Neguri Gorriak (ugao)
  • Azaroak 9, igandea: “III. Arraoi Maratoia” (16:00tatik aurrea)
    • Arraio irratiaren eskutik Irratsaio guztiak zuzenean eta Jon Plazaolaren “irailaren 11ko ajeak”
  • Azaroak 10, astelehena: “Umore gaua”
    • 19:00tan kedada gure etxia txukuntzeko!
    • 21:30tan Umore gaua: Bideoak, txisteak, …
  • Azaroak 11, asteartea: “Astearte bidaiariak”
    • 19:00tan Astearte bidaiariak: “Istanbul-etik Johanesburgo-ra”
  • Azaroak 13, osteguna: “Dance Hall-Reggae eguna”
    • 20:00tatik aurrera afaimerienda + B&π session
  • Azaroak 14, ostirala: “Elektronika gaua”
    • 20:30tatik aurrera DJ ezberdinak zuzenean!
  • Azaroak 15, larunbata: “Zaratafest”
  • Azaroak 16, igandea: “Mus Txapelketa” (izen ematea putzuzulon)
  • URTEURREN OSOAN ZEHAR: Argazki eta arte erakusketa, zerbeza bereziyak, …

3. urteurreneko Prentsaurrekoa

Urteurreneko kartela

Urteurreneko logoa

Bertsio eguneko kartela

Saturday Night Fever III

Zineforum-aren kartela, Lucio filma

Haurren eguna

Tortila Patata gozo gozoen lehiaketa! + kantu apaya


Arraio irratiko maratoian kartela

Mus saio zitaleako kartela

Putzuzulo Gaztetxeko aste honetako egitaraua

Posted in Berriak by Administrator on the urria 13th, 2008

Nahiz eta Putzuzulo Gaztetxearen 3. urteurreneko ekintzak prestatzen buru belarri ibili, aste honetan ere gauza interesgarriak egongo dira Zarauzko Gaztetxean. Hemen dituzue aste honetako agendako kontutxo batzuk:

Hasteko, Urriaren 16an, ostegunean, hitzaldi interesgarri bat izango dugu Uztaro barazki kooperatibaren eskutik. Egungo ekoizpen sistema globalizatuaren alternatiba moduan jaio zen Uztaro Barazki Kooperatiba eta Gipuzkoako hainbat herritan ditu kideak. Produktu ekologikoak ekoizten dituzte, egun ezohikoa den bidea erabilita. Kooperatiba honek, Zestoa, Andoain, Villabona, Lasarte edota Azkoitian dit kideak eta beraien burua aurkeztuko dute Putzuzulon, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Hala ere, beraien lan egiteko modua edo produktuak ezagutu nahi badituzue eta egun horretan ezin baduzue gaztetxean egon, Urriaren 22an laboraleko egoitzan ere izango dituzue.

Urriaren 17an berriz, Urriaren 25ean Hernanin burutuko den Independentzia egunaren aurkezpena izango dugu Gaztetxean. Ostiral arratsaldean, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, dardo txapelketa izango da. Txapelketan izena ematea 2 eeuurokoa izango da eta Zarauzko Arrano tabernan egin beharko da.

Honez gain, 20:30etatik aurrera afari herrikoia burutuko da nahi duen guztiarentzat. Txartela, Arranon bertan egongo dira 3 eeuuroren truke baina egun bertan ere txartelak erosteko aukera izango duzue 6 euro ordainduta. Afariaren ondoren, Aitzol Barandiaran, Jokin Labaien eta Aitor Urbieta harituko dira bertso saioan.

Amaitzeko, gaueko 21:30etatik aurrera, izugarrizko kontzertua ikusteko aukera izango duzue. Ostiral gauean, errugbi eta eskubaloiko jokalari ohiez osaturiko Diskoiraa Zarauztarrek joko dute lehen. Hauen ondoren, Galiziatik datozen Codia taldeak joko du eta amaitzeko Madrilgo Ugly Bastards Ska-Punk taldeak joko du.

BIZIKLETA MARTXA ARRAKASTATSUA! eskerrik asko denoi!

Posted in Berriak by Administrator on the urria 13th, 2008
ESKERRIK ASKO

KAIXO!!


Atzo urriak 12, udaletxe plazan egina genuen hitzordua. Bizikletaren inguruan ezarri berri dituzten debekuak salatu eta bizikletan aske ibili nahi dugula aldarrikatzeko elkartu ginen, bide gorri sare bat herri OSOAN zehar aldarrikatzeko bildu ginen. Benetan pozgarria izan zen 12:00tan udaletxe plazara gerturatu eta hainbeste jende ikustea. Hainbeste jende ezberdin denoi eragiten digun gai baten inguruan. Aspaldi ez ginen hainbeste jende elkartu herrian, herritarroi eragiten diguten gai baten aurrean gure iritzia azaltzeko.Bazen garaia herritarrei galdetu gabe erabakiak hartzen dituen udal honi aurpegia erakusteko. Bazen herritarrok gure desadostasuna kaleratzeko garaia. Herri honetan herritarren adostasunik gabe erabaki asko hartu baitira: OTA, Abendañoko gazte gunea, ….

Beraz, bihotz bihotzez eskerrak udaletxe plazara eta bizikleta martxara gerturatutako guztioi! Herrian bide gorri sare oso bat lortu arte gauzak egiten jarraituko dugu beraz aurrerantzean ere parte hartzera gonbidatzen dizuegu, eta ados ez gauden erabakien aurrean kalera ateratzeko gonbita luzatzen dugu…. herritik sortzen diren iniziatibei elkartasuna erakutsi eta  herritarron parte hartze aktiboa bultzatu beharra dagoela uste baitugu. Herritarrok zer esanik izango baitugu gure herriaren nondik norakoan!!

Animatu denoi aurrerantzean ere parte hartzen eta gauzak antolatzen… denon artean Zarautz duin bat eraikitzeko asmoz…. ESKERRIK ASKO!!!


Bizikletan Aske

BIZIKLETA MARTXA (urriak 12 12:00tan)

Posted in Berriak by Administrator on the urria 6th, 2008

Aste honetan Bizikleta martxa antolatu dugu igande goizerako.

Bizikletan ibiltzeko arau berrien aurrean gure desadostasuna erakusteko bizikleta martxa egingo dugu herrian zehar. Vazquez jaunaren lege berriekin ados ez gaudela erakusteko ordua da. Herrian bizikletan aske ibili nahi dugulako gonbidatu zuen famili eta lagun guztiak 12 udaletxe aurrean biltzera!!!

DEBEKU GUTXIAGO ETA ALTERNATIBA GEHIAGO!!!!

urriak 12,

igandea

12:00tan udaletxe aurrean

Pala txapelketa itzela Putzuzuloren 3. urteurrena ospatzeko

Posted in Berriak by Administrator on the urria 5th, 2008

Putzuzulo Gaztetxearen 3. urteurrenaren arira, Arraio irratiko Izerditan Blai irratsaioak Pala txapelketa herrikoia antolatu du Urria osorako.

Urriaren 8an hasi, eta Azaroaren 8ra arte izango da binakako txapelketa hau. Izena emateko epea, Urriaren 6ra arte egongo da zabaldua Gaztetxean bertan, Arrano, Tarin eta Eguzki tabernetan.

Honez gain, bikote bakoitzak 10 eeuuro jarri beharko ditu apuntatzen den lekuan bertan eta partidak 25 tantutara izango dira. Txapelketaren aurkezpena eta ligaxken zozketa, Putzuzulon egingo da Urriaren 7an eta bikoteko partaide bat azaltzea beharrezkoa izango da.

Nola ez, garaile eta finalistentzat garaikurra eta Azaroaren 8ko Herri bazkariko txartelak izango dira opari gisa.

Beraz, arraio irratiaren eta Xakela Gaztetxe asanbladaren partez, Txapelketa honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Hurrengo orrialdea »