ZarataZarautz webgunearen aurkezpen kontzertua Putzuzulon

Espetxe Politikaren inguruko hitzaldia
AHT-aren inguruko hitzaldiaren ondoren beste hitzaldi interesgarri bat izango dugu Putzuzulo Gaztetxean. Ostegunean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Gaur Egungo espetxe politikaren inguruan hitzegingo digute Ainhoa Baglieto abokatuak eta Fernando Arburua preso ohiak.
Bertan, gaur egungo lege berriez, Parot doktrinaz, gaixo dauden presoen egoeraz eta beste hainbat gauzetaz hitzegingo digute. Hitzaldi hau, atzokoa bezala, Arraio irratiak zuzenean emitituko du.
Beraz badakizue, ostegun honetan arratsaldeko 19:00etatik aurrera hitzaldi benetan interesgarria izango duzue Zarauzko Gaztetxean.
AHT-aren inguruko hitzaldia Putzuzulon
OSTIRALEKO KONTZERTUA BERTAN BEHERA GERATZEN DA
Kaixo lagunak!!
Ostiral honetarako proposatua genuen BOTOX+HABITACION 101 kontzertua bertan behera geratzen da bi taldeek beraien bira atzera bota dutelako. aurrerago berriz putzuzulon izaten saiatuko gara beraz adi kontzertuen agendari! mila esker
gogoratu bestalde larunbatean Getaiko gaztetxean “gazte eguna” antolatuko dela eta bazkari eta hamaika ekintzaz gain gauen kontzertua izango da:
CARROCERIAS BETOÑO
(rip eta vulpesseko jendia bersiyo 80ruak iten.jende mitikua ta musika mitikua)
http://www.youtube.com/results?search_type=&search_query=carrocerias+beto%C3%B1o&aq=f
CRIATURA
(zaragozatik post hardcore bikaina, neska eta mutil ahotsak bikain nahasten ditun talde paregabia!! ez galdu)
http://www.myspace.com/criaturaband
ERANTZUN
(apaingarririk gabeko hardcore azkarra! builak eta amorrua zaratauztik)
http://www.myspace.com/erantzundiy
Musika protagonista aste honetan
Astelehena ere iritsi da berriz…. edo astelehenak berriz ere harrapatu gaituk eta hementxe gatoz ekintzaz beteriko aste ederraren ostean aste honetan izango ditugun ekintzen berri ematera. Martxoa martxoso dator eta aste honetan musikak garrantzi berezia izango du Putzuzulo Amets Fabrikan.
Martxoaren 13an, ostiralean kontzertu berezia dugu. Bertan DIRTAÄ putzuzulotarrek beraien lehen diska aurkeztuko digute zuzenean. Duela egun gutxi beraien kabuz grabaturiko kantuak biltzen dituen cd-a aurkeztuko dute. Dirtaarekin batera donostiko IRON BATASUNA taldea izango dugu beste behin ere putzuzulon. Beraz aukera bikaina neocrust eta sludge grind doinuekin gozatzeko. 22:30tan hasiko da kontzertua.
Martxoaren 14an, larunbatean 12:00tan Txuri zarauztar presoa askatzeko elkartasun ekimena egingo da eta 20:30tatik aurrera afarimerienda eta kontzertua izango da putzuzulon. Zarauzko BURUX LEE eta belgikako SILENCE MEANS DEATH taldeak izango ditugu. Burux lee, mantisa, folkcore eta pandemia taldeetako kideekin osatutako taldea dugu. Eskola zaharreko hardcorea lantzen dute… refused eta antzerako taldeen metal ikutua nahastuz. Silence means death belgikatik datoz eta crust iluna eskainiko digute.
Martxoaren 15ean, igandean astero bezala zine emanaldia izango dugu Putzuzulon. 18:30tan biltzen gara igandero. Animatu eta parte hartu!!
Honez gain, datorren ostegunean, martxoaren 19an , GAZTE TXOTX ospatuko degu eta putzuzulotik irteera egingo dugu sagardotegira. Animatzen denak asteazkenerako izen eman dezake putzuzulon. Asmoa sagardotegira bazkaltzera joatea da eta geo parranda egitea. denok elkarrekin jun eta buelta ahal degun moduan jejeje. Begetarianoentzat ere aukera badago beraz izen ematean jarri begetarianoa nahi dezutenok. Gure artean parranda in eta egun polit bat pasatzeko aukera. ANIMATUUUUUUUUUUUUUUU
Besterik gabe aste honetarako prestatu dugun egitaraua gustoko izango duzuelakoan mila esker putzuzulora gerturatu eta bizitza ematen diozuen guztioi eta jarrai dezagun Putzuzulo bizitzaz betetzen.

