Putzuzuloko kide bati epaiketa egingo diote Maiatzaren 12an
Berri tamalgarri batetaz ere informatu behar zaituztegu. Putzuzuloko kide bati epaiketa bat ezarri diote Maiatzaren 12rako, Putzuzulon izan zen okupazioaren harira. Epaileak, 4 hilabeteko isuna eskatzen dio, hau da, 1440 eeuuro gutxi gora behera.
Guzti hau salatzeko, Apirilaren 23an, Osteguna, Putzuzulon elkartuko gara 18:00tan pankarta eta oktabila batzuk egiteko.
Honez gain, Apirilaren 26an, Igandea, Zarauzko plaieroen finala izanik bertan izango gara epaiketaren inguruko informazioa banatzen eta salatzen. Amaitzeko, epaiketa egunerako hitzordu bat egingo da bertara azaltzeko eta gure lagunari babes osoa emateko.
OKUPAZIOA EZ DA DELITUA, ESKUBIDEA BAIZIK!!!!
EPAIKETARIK EZ!!!
Gogoratu ere, Maiatzaren 8an, ostiralean eta arratsaldeko 18:30etatik aurrera, prentsaurrekoa eskeiniko dugula Putzuzuloko kideok.
Noizbait Putzuzuloko ekintzaren batean partehartu izan baduzu azaldu zaitez.
Deabru guztien urtea film dokumentala Putzuzulon
Apirilaren 29an, asteazkena eta arratsaldeko 20:00etatik aurrera bideo emanaldia izango dugu Gaztetxean. Arraio irratiaren eskutik “Deabru guztien urtea” bideo dokumentala ikusgai egongo da.
Eduardo Moreno Bergaretxe “Pertur”, ETA(Pm)-ko kidearen desagerketaren inguruan hitzegiten duen dokumentala dugu “El año de todos los demonios”. Angel Amigo zinema zuzendari eta ETA (pm)ko kide ohiak film hau aurkeztu zuen 2007an eta bertan, Perturren desagertzean estatu-terrorismoaren hipotesia indartzen da. Amigok bildutako informazioaren arabera, Pertur erakunde neofaxistekin loturak zituzten jendeek bahitu zuten, gero Espainiako agente frankisten eskuetan uzteko.
Filmak garai hartako ETAko buru batzuen deklarazioak eskaintzen ditu, eta Eugenio Etxebeste Antxoni -hainbat jenderen aldetik hilketa leporatu zaion etakideetako bati- bere bertsioa emateko aukera ematen zaio. Horrez gainera, Amigok filmerako, sumarioan parte hartu zuen italiar epaileetako bat, gertaera haien gainean lanean aritu ziren bi kazetari, Alain Etcheto Frantziako inteligentzia zerbitzuetako agentea eta Angel Ugarte Euskal Herrian CESEDeko (frankismoko zerbitzu sekretuetako) arduraduna izan zena, elkarrizketatu ditu.

State Poison taldea Putzuzulon
Uztaro kooperatibaren udaberriko festa Putzuzulon

Kontzertu itzela ZarataZarautzen eskutik
Aupa lagunak!!!!
Zaratararautzen eskutik kontzertu paregabea antolatu dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean, Apirilaren 23rako, osteguna. Puerto Ricotik bi talderen bisita izango dugu:
TROPIEZO http://www.myspace.com/tropiezo (hardcorecrust indartsua)
LA VIRGEN DEL POZO http://www.myspace.com/lavirgendelpozo (Grind teknikoa)
Eta hauekin batera herriko beste talde bat dastatzeko aukera ere izango dugu:
METRALLETA http://www.mundurat.net/zaratazarautz/6/ (tupatutupa azkarra eta zakarra)
Kontzertuaren hasiera 20tan izango da, gogoratu astebarruko kontzertuak 23tako bukatuta egon behar direla.
Besterik gabe bixitatu herriko zarata taldeen webgunia: http://www.mundurat.net/zaratazarautz
Ahal izan ezkero mezua zabaldu ezazue mesedez
eskerrikasko eta muxuak



