UDABERRI FEST 2009
UDABERRI FEST
MAIATZAK 30
20:30TAN
Puntualitatea asko eskertzen da! jeje
ACTION BEAT
(3 bateria eta instrumentu asko nahastutako rock experimentala Erresuma batutik)
http://www.myspace.com/actionbeat
THE ART OF LOSING
(Zarauztik rocking cobra, abesti berrien aurkezpena)
www.myspace.com/theartoflosingzarautz
INSERTA
(post hc doinuak bilbotik, Criatura edo interlude taldeen ikutuekin)
www.myspace.com/inserta
BURUX LEE
(hc doinu indartsuak zarauztik bertatik)
www.myspace.com/buruxlee
ANTIGUA Y BARBUDA
(rock esperimental eta ambientala egurra ematen iruñatik)
www.myspace.com/antiguaybarbuda
Kontzertuak puntual hasiko dira ordu baterako bukatu behar baitute. Kontzertuen ostean bertako Dj-ak jardungo dira musika bidez belarriak zulatzen.
Xakela Gaztetxe Asanblada
PUTZUZULO AMETS FABRIKA
www.mundurat.net/xakela
Putzuzulo Jai herrikoien alde!! Eman zure atxikimendua
Herriko gazte eragile ezberdinek osatutako GUREKIN JAI batzordetik zuzentzen gara zuregana. Azken urteetan txosnen inguruan udalarekin arazo asko izan ditugun arren aurten oso egoera larrira iritsi gara. Aurten SAN PELAIOAK ARRISKUAN DAUDE!! Udalak txosnei laguntza guztiak moztu dizkiote eta oso baldintza zorrotzak eskatzen ditu. Munoako gunetik ere “Dia” supermerkatuko aparkalekura eraman du. Ez dugu utziko beste hainbat herritan bezala txosnak lapurtzen eta TXOSNAK dituen herri bat izaten jarraitu nahi dugu, gure festak txosnetan bizitzen jarraituz.
EGOERA OSO LARRIA DA ETA ORAINTXE BEHAR BEHARREZKOA DUGU ZURE LAGUNTZA. TXOSNETAZ GOZATZEN DUGUN DANON LAGUNTZA BEHAR DUGU. Batetik egoera hau zuen lagun artean hitzegiten eta mezua zabaltzen eta bestetik egingo diren ekintzetan parte hartzen. Inoiz baino garrantzitsuagoa da ahalik eta jende gehienak parte hartzea eta Udalari Txosnak beharrezko ditugula erakustea. GURE JAIAK GUK GEUK ANTOLATZEN JARRAITZEKO ETA TABERNETAN EZ USTELTZEKO AURTEN DENON ARTEAN TXOSNAK BIZIRIK!!!
deialdiak:
-Maiatzak 29, ostirala: Egoeraren azalpena eta egitarauaren aurkezpena eta proposamenak Putzuzulon
-Ekainak 5, ostirala: Prentsaurrekoa Munoan
info gehiago eta atxikimenduak: http://www.blogari.net/gurekinjai/2009/05/15/atxikimenduak
Kontzertu zitala ZarataZarautzen eskutik
Arraio irratiko ZarataZarautz irratsaioaren eskutik, kontzertu zoragarri bat izango dugu Maiatzaren 23an, larunbatean, 21:30etatik aurrera.
Bertan, Estatu Batuetatik datorren Surrender talde Punk Rockeroa entzuteko aukera izango dugu. Beraiekin batera, Bilboaldeko Semen eta Hiyokais taldeak ere joko dute.
Arraio irratiak 3 urte bete ditu
Zarauzko irrati BAKARRAK 3 urte bete dituelako idazten dizuegu. Arraio irratiak, astebukaera honetan ospatuko du bere 3. urteurrena.
Giroa berotzen hasteko, Maiatzaren 15ean eta ZarataZarautz irratsaioaren eskutik, Punk Rock gaua izango dugu Putzuzulo Gaztetxean. Bertan, Criminal Damage Estatu Batuarrak, Sospechosos Oñatiarrak eta Plan B Donostiarrak izango ditugu, gaueko 21:30etatik aurrera.
Maiatzaren 16an berriz, festa erraldoia antolatu dute arratsaldeko 18:00tan hasita. Ordu horretan eta frontoi txikian, bi orduko irratsaio berezia egingo dute jendaurrean. Bi ordu hauetan, Izuo Bakarlaria, Zarauztar Bertsolari gazteak eta antzerki berezia izango dugu. Guzti hau, lehiaketa berezi batez eta barra mobil elegante batez lagundua izango da.
Honen ostean, gaueko 22:30etatik aurrera eta Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean, kontzertu itzela izango dugu Karrozerias Betoño taldearekin. RIP edota Las Vulpess taldeetan ibilitako jendeaz osatua dago talde hau eta 80ko hamarkadako bertsio zaharrak egiten dituzte. Kontzertuaren ostean, DJ ElektroPeña izango dugu gau amaierararte.
Amaitzeko, Maiatzaren 20an, irratsaio berezia egingo da Arraioko egoitzan bertan. Gaur egun Arraio irratia osatzen duten irratsaioko kide guztien artean bi orduko saioa egingo dugu, urteko errepasoa egiten, sketch bereziak egiten eta sorpresa asko emanez.
Milesker Prentsaurrekora eta bizikleta martxara etorritako guztiei
Aupa lagunak!!
Mezu honen bidez eskerrak eman nahi dizkiegu bizikleta martxara eta prentsaurrekora etorri zineten guztiei. Bestalde gogoratu nahi dizuegu gaur Putzuzulo epaitzen dutela Donostiako epaitegian eta 11:30etan geratu garela epaiketara joateko.
Epaiketa fartsarik ez!!! Okupazioa gure eskubidea!!!!!






