Xakela Gaztetxe Asanblada


Bi kontzertu interesgarri aste honetarako

Posted in Berriak,Kontzertuak by Administrator on the ekaina 29th, 2009

Badakigu mezu hau jasotzen duzuenean, asko ohean lo egongo zaretela San Pelaioen ajea pasatzen. Beste batzuk ere, lanean lo egongo zarete San Pelaioen ajea pasatzen. Festak itzel irten dira eta guk nahi dugun bitartean behintzat, hala jarraituko dute. Gu beti bezala Putzuzulon burutuko diren aste honetako ekintzez informatzen jarraituko dugu. Beraz badakizue, aste honetan ere, NON STOP!!

ZARAUZKO IRRATI ONENAREN eskutik, bi kontzertu interesgarriz gozatzeko aukera izango duzue, ostiralean eta igandean, biak ere estilo ezberdinekoak.

Ostiralean, Uztailaren 3an eta Arraio Blues irratsaioaren eskutik, 3. Arraio Blues gaua izango da Zarauzko Gaztetxean. Oraingoan, Ondarruko Tunnel 483 eta Valladolid aldeko Arizona Baby taldeak joko dute. Aurrekoetan bezala, kontzertu hau Arraio irratiak zuzenean emitituko du. Kontzertu hau, gaueko 22:00etan hasiko da.

Igandean berriz, Uztailaren 5ean eta ZarataZarautz irratsaioaren eskutik, Punk kontzertu ikusgarri bat izango duzue. Bertan, La URSS eta Hyokkais taldeak joko dute. La URSS Granadarrek, hilabete bateko Europar bira ekin dute eta Euskal Herrian emango duten kontzertu bakarra Putzuzulokoa izango da. Hyokkaisekoak berriz, orain dela hilabete izan genituen Putzuzulon bere D-Beat doinuak astintzen. Kontzertu hau gaueko 21:00etan hasiko da, 23:00etarako amaitua egon behar du eta.

3arraio_blues_gaua

igandia_5

2. Arraio Blues gaua Putzuzulon

Posted in Berriak,Kontzertuak,Zuzenean entzun! by Administrator on the ekaina 15th, 2009

Badakigu batzuk, San Pelaioen prestaketetan buru belarri lanean dabiltza. Putzuzulo Gaztetxea azken aldian almazen baten itsura ere hartu du, baltsa lehiaketarako jendea prestatzen ari den baltsak bertan daude eta.

Baina hala eta guztiz ere larunbat honetan ekitaldi interesgarri bat izango dugu Gaztetxean. Ekainaren 20an, Arraio irratiko Arraio Blus irratsaioaren eskutik (Bai, igandero 16:00etatik 17:00etara iltzea jartzen diguten horiek), 2. Arraio Blues gaua izango dugu. Lehen gaua magikoa izan zen. Bertan, Gartxot eta Napoka Hiriaren kontzertuez gozatzeko aukera izan genuen.

Oraingoan, doinu libertarioz beteriko gaua izango dugu. Gaueko 22:00etatik aurrera, Todo o Nada (Madril) eta Tipico pero Cierto (Bilbo) bakarlariez gozatzeko aukera izango dugu. Kontzertua gainera, zuzenean emititzen saiatuko dira Arraio irratiko kideak.

Beraz badakizue, Hatortxu Rockera ez baduzue joan behar edota Mikel Ximuti ez badiozue dirurik eman nahi, Gaztetxeko ateak zabalik izango dituzue gurekin kontzertu itzel honetaz gozatzeko.

21arraio-blues-gaua

San Pelaioak girotzeko festa antolatu da

Posted in Berriak,Kontzertuak by Administrator on the ekaina 10th, 2009

San Pelaioak oso gertu ditugu eta larunbat honetan kalera aterako gara Gurekin Jairen laguntzaz festa giroan herritarrei informazioa banatu eta azkenengo berriak kontatzera. San Pelaiotarako prestatu dugun egitarau tentagarria ere zabalduko da, triki doinuekin eta giro alaian!
Gauean festarekin jarraitzeko hiru kontzertu interesgarriak izango ditugu Putzuzulon. Animatu!!

10′30etan Musika Plazan. Informazio banaketa herri guztian zehar.

13′00etan Triki poteo. Egitarau banaketa. Munoatik abiatuta

21′00etan Kontzertua. Putzuzulo gaztetxean.

MALLACAN
GEN
LOS DRAPS

mallacan

Epaiketa irabazi dugu

Posted in Berriak,Gaztetxea by Administrator on the ekaina 8th, 2009

Kaixo Lagunak:

Albiste onekin gatoz gaurkoan. Jakingo duzuen bezala aurreko hilean Putzuzulo Amets fabrikako kide bat epaitua izan zen. Putzuzulo gaztetxearen okupazioa zela eta epaitu zuten. Epaitu ziguten.
Gaur atera berri da epaia eta Absolitu egin dute. Absolitu egin gaituzte. Beraz, ez dago multarik ez eta deliturik ere. Garaipen txiki bat (edo ez hain txiki) putzuzulotarrontzat!! okupazioa ez da delitua eta putzuzulori bizitza ematen jarraituko dugu gogotsu!!!

Bi milloi esker epaiketaren kontu honekin prentsaurrekoan, bizikleta martxan, pegadan, epaiketan eta beste ekintzetan parte hartu zenuten guztioi. Beste behin erakutsi dugu denok lan eginda ez gaituztela geldituko. ZORIONAK PUTZUZULO ETA PUTZUZULOKO XAKEL GUZTIEI!!! gora gu ta gutarrak rediox!!!!!

Xakela Gaztetxe Asanblada

epaiketa

Transicion taldea Putzuzulon

Posted in Atxikimenduak,Berriak,Gaztetxea,Kontzertuak by Administrator on the ekaina 2nd, 2009

Kaixo lagunak!!

Hementxe gatoz pare bat kontu kontatzera. Ekainan sartu gara eta ekainako egitaraua prestatzen ari gara… baina hori prest izan bitartean hemen bihar bertan putzuzulon izango dugun ekintza baten informazioa. Bihar 21;00tan hasita TRANSICION talde bartzelonarra izango dugu gurean. ekkaia, leathershit edota disface bezelako taldeetan aritutako musikariek osatzen dute TRANSICION. punk rock psicodelicoa egiten dute eta lehen aldiz izango da duela gutxi sortutako talde hau. Beste talde bat ere lortu nahian gabiltzan beraz posible da gaur bigarren talde bat lotzea. azken unean lotutako kontzertua izaki eskertuko genuke zuen inguruan zabalduko bazenute mezua! eskerrik asko

Eta gogoratu aurreko ostiralean izandako asanblada arrakastatsuan komentatuta bezela OSTIRAL HONETAN PRENTSAURREKOA IZANGO DELA 19:00TAN MUNOAN. eta beharrezkoa dela ahalik eta jende gehien elkartzea!!! beraz eraman zuen lagun, senide, bizilagun eta lankideak…. TXOSNAK BIZIRIK!!

EMAN ATXIKIMENDUA TXOSNEN ALDE: http://gurekinjai.mundua.com/atxikimenduak/

transicion

zv7qrnb