m4s0n501

PUTZUZULO GAZTETXEA


Bi kontzertu interesgarri ZarataZarautzen eskutik

Posted in Berriak,Kontzertuak by Administrator on the uztaila 28th, 2009

Aste honetako Putzuzulo Gaztetxeko kontzertu egitaraua oso kargaturik dator eta honen erantzuletako bat ZarataZarauzko kideak dira. Uztailaren 29 eta 30ean bi kontzertu oso interesgarriz gozatzeko aukera izango dugu.

Uztailaren 29an, Determination eta Trigger Travisen doinuez gozatzeko aukera izango dugu. Trigger Travis Donostiarrek, emakume ahotsez eginiko skizo rockin´hardcore moloia egiten dute eta aurreko batean ere Putzuzulon izan genituen. Determination Austriarrek berriz, eskola zaharreko punkjarkorea melodiak jorratzen dituzte.

Uztailaren 30ean berriz, MR. Miyagi eta Carne Para Gusanos taldeek joko dute. MR. Miyagi Portugaldarrek, sxe punkjarkorea jorratzen dute eta Europar biran dabiltza. Carne Para Gusanos Beasaindarrek berriz, hardcore crust bortitza egiten dute.

Bi kontzertuak, gaueko 21:00etan hasiko dira. Beti bezala, gogoratu behar dizuegu kontzertuak 23:00etan amaiturik egon behar dutela eta ondorioz, puntual azaltzea eskertuko dugu.

29-julio-determination

30-julio-mr-miyagi

3rd Age Attack eta Arrautz Ustelak taldeak Putzuzulon

Posted in Kontzertuak by Administrator on the uztaila 23rd, 2009

Uztailaren 25ean, larunbatean, beste kontzertu zoragarri bat egongo da Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Bertan bi taldek joko dute.

Orion korrikalari profesionalak eta aurraunlari parrandazaleak baino gauza gehiago daudela frogatzeko, Arrautz ustelak HC taldeak joko du lehen. Beraiekin batera, iada Putzuzulon pare bat aldiz jo duen 3rd age attack taldea ariko da. Uztaila osoan zehar Europar biran ibili dira Galiziarrak eta birari amaiera emateko Zarautzen joko dute. Kontzertua gaueko 22:00etan hasiko da.

arrautzustelak_web

Afraid taldea Putzuzulon!!

Posted in Berriak,Kontzertuak by Administrator on the uztaila 20th, 2009

Uztailaren 22an, asteazkenean, Afraid talde Italiarraren bisita izango dugu Zarauzko Gaztetxean. Europar biran dabiltza Veronako hauek eta Uztaila bukaeran Euskal Herritik eta Espainiar Estatutik ibilko dira kontzertuak ematen. Hala ere, Zarauzkoa izango da Euskal Herrian emango duten kontzertu bakarra.

Beraiekin batera, Oriokoak diren eta Punk zikina lantzen duten The Sastre taldeak joko du.

Gogoratu behar dizuegu, gaurko kontzertua eta hau, gaueko 23:00etarako amaiturik egon behar duela. Ondorioz, puntual etorri ezkero, Putzuzuloko kideek eta taldeko partaideek asko eskertuko dute.

afraid-web

Putzuzulo Gaztetxeko datozen egunetako kontzertuak

Posted in Berriak,Kontzertuak by Administrator on the uztaila 14th, 2009

Putzuzulo Gaztetxeko agenda bete beterik dator aste honetan ere eta mezu honen bidez laburbilduko dizkizuegu bertan egingo diren ekintzak.

Hasteko, Uztailaren 17an, ostiralean, Arraio Irratiko Arraio Blues irratsaioaren eskutik 4. Arraio Blues gaua izango duzue. Bertan, Los viernes al Ron Antzuolatarra eta Saioa Legorretarra ikusteko aukera izango duzue. Biak bakarlariak eta gaubela polita bat emateko goguakin edukiko ditugu, 22:30tatik aurrea. Kontzertua, Arraio Irratitik emititua izango da zuzenian, FM 99.3 eta baita internetez ere.

Uztailaren 18an, larunbatean, kontzertu zaratatsu bat egongo da Putzuzulon. Bertan, gaueko 21>30etatik aurrera, The thug boy and the plague river kids Zarauztar Punk Rock taldea, Bilbokoak diren Return HC Punk taldea eta Despeñaperros taldeak joko dute.

Amaitzeko, Uztailaren 20an, astelehenean eta ZarataZarautz irratsaioaren eskutik, iada etxekoak diren Karkaba eta Danimarkako DEHØJE HÆLE eta KVÆRN taldeak arituko dira.

Gogoratu, aste bukaerako kontzertuak 01:00etarako amaituak egon behar dutela eta aste barrukoak 23:00etarako, beraz, puntual etortzea izugarri eskertuko dugu.

4arraio_blues_gaua

despenaperros-kartela-copy

uztailaren-20

Punk Rock gaua Putzuzulon

Posted in Berriak,Kontzertuak by Administrator on the uztaila 9th, 2009

Aurreko batean, ostiral honetan egongo den Dub kontzertuaz informatzen mezu bat bidali genuen. Oraingoan ordea, larunbatean, Uztailaren 11ean burutuko den kontzertu batez informatu nahi zaituztegu.

Larunbatean, gaueko 21:30etatik aurrera, hiru talde Punk Rockeroz gozatzeko aukera izango duzue Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Bertan, Ondarruko Jonny Gerriwelt, Red District Punk Oi!! taldea eta Bergara eta Gasteiz inguruko Rombos Negros taldeek joko dute.

Beti bezala, gogoratu kontzertua 01:00etarako amaiturik egon beharko duela eta ondorioz, puntual hasiko dela guztia.

Hurrengo orrialdea »