Xakela Gaztetxe Asanblada


Euskal Jaiak! batzar irekia abuztuak eta prentsaurrekoa abuztuak 31n

Posted in Berriak by Administrator on the abuztua 28th, 2009

Gurekin Jaiko lagunek mezu hau bidali digute zuei jakinaren gainean ipintzeko:

Aupa lagun!!

Gurekin Jai batzordeak Euskal Jaiak datozela eta urtero bezala txosnak jarriko dira eta hiru egunetan garatuko den egitaraua antolatu du.
Arrayuak, San Pelaioak 09′ oso onak izan ziren, denon artean egin genituen eta beraz askoz gehiago disfrutatu genuen. Euskal Jaietan egitaraua xumeago bada ere, badago hurrengo astean zehar egiteko lan mordoa.
Egitarauaren berri emateko, txosnen montaiak – desmontaiak antolatzeko, udalarekin harremanak zertan diren jakiteko, zatoz…

ABUZTUAK 31, astelehenean 18.30etan egingo dugun BATZAR IREKIRA. Gaztetxean izango da. Eta bertan ahalik eta jende gehiena biltzea nahi dugu.

+

egun berean eta batzarraren aurretik 18.00etan Arrona zaharreko aparkalekuan (Euskal Jaietan txosnak jarriko diren tokian) PRENTSAURREKOA egingo dugu baita ere. Bertan egitaraua eta kartela aurkeztu eta jarraian guztiok gaztetxera joango gara BATZAR IREKIRA.

Bertan ikusiko garelakoan agur!!!!

Hardcore kontzertua Putzuzulon

Posted in Kontzertuak by Administrator on the abuztua 27th, 2009

Eutsourrei!!!

Bueltan gara gorrotatzen duzuen Putzuzulo Gaztetxeko ohiko spamarekin. Lehenik eta behin, larunbat honetan Kabaret Feminista egongo dela. Beraz, Mozorrotuta azaldu hala hil!!!

Honez gain, Hardcore kontzertu itzel bat egongo da Irailaren 1ean, asteartean, gaueko 21:00etatik aurrera. Bertan, KEEP DIGGIN Lasartearrak, beraien ohiko Lasartea HCa egiten eta Xerez inguruko TRUTH THROUGH FIGHT taldeek joko dute.

Beraz ez ahaztu, Sick of it all edo Agnostic Front taldeen kamisetak ekartzea.

kep-diggin

Kontzertu elektronikoa eta Kabaret Feminista Putzuzulon!!

Posted in Berriak,Kontzertuak by Administrator on the abuztua 18th, 2009

Bueltan gara Putzuzulo Gaztetxeko jarduerekin eta datorren asterako bi ekintza interesgarri izango dituzue.

Lehenik eta behin, kontzertu elektroniko bikain bat egongo da Abuztuaren 24ean. Bertan, CRAZY PALMERA talde Ñoñostiarrak joko du. Musika eletroniko ambientala egiten duen taldea da, oso urrutira bidaiatzeko. Beraiekin batera, Erdi Zarauztarrak diren COLUMNAk ere joko du. Zarautz eta Bilboko bikote honek, musika elektronikoa eta irudiak uztartzen ditu. Ez galdu aukera, BeizANAL zuzenean ikusteko!!

Eta Abuztuaren 29an, Sorginak emakume taldearen eskutik:

KABARET FEMINISTA
PUTZUZULO GAZTETXEAN
DANTZATZEKO MUSIKA, IKUSKIZUNA, TXUPITO FEMINISTA, EDARI BEREZIAK…

HASI ZURE MOZORRO PRESTATZEN!

columna

kabaret

ZarataZarautz irratsaioak bere 3. urteurrena ospatuko du

Posted in Berriak,Kontzertuak by Administrator on the abuztua 7th, 2009

ZarataZarautz irratsaioaren 3. urteurrena ospatzeko festa antolatu dute bertako partaideek. Ondoko mezu hau bidali digute zuek iratkurtzeko. Gogoratu behar dugu ere, auzoko festak direla datorren astean, beraz, bi ekintza hauetara gonbidatuak zaudete:

3 urte daramatzagu jendearen belarriak berotzen zaratazarautzen, zarauzko irrati librean, Arraio irratian. 3 urte diy eszenaren talde berriak ezagutarazten, taldeei zein pertsonei elkarrizketak egiten, gure herriko talde zaratatsuak ezagutarazten, erakusten diy eszena ez dela musika bakarrik, konpromisoa eta ilusioz zu zeu zure gauzak egitea dela ere bai. Blog hau ere ireki dugu non diska gomendiak daude eta zarauzko punk hardcore taldeen informazio guztia bilatu dezakezu. Hau dana beti ere humorez bustita, gure ohiko arazo teknikoekin…. jjejejeje

Hiru urte zaratatsu hauek ospatzeko kontzertu/festa bat antolatu dugu Putzuzulo amets fabrikan, abuztuaren 10ean, astelehenean, 18tatik aurrera:

Ezereza: Zarauzko taldea, beste talde askotan parte hartzen duen jedeaz osatua (erantzun, diskoirää, Metralleta…). Hardcore punk azkarra melodiaz bustita.

Etacarinae:: Barnako kaletatik crust bortitza jorratzen duen taldea, minibira bat egiten ari dira estatu mailan Born/dead-ekin.

Born/dead: Hirugarren aldiz etortzen dira crusti hauek Euskal Herrira, punkcrust brutala eta konprometitua.

Puntual xamar hastea nahi dugu kontzertua (ahal dugun neurriyan) auzoko festak direlako. Parrilada veganoa izango dugu, txosnak, zarata, izerdia eta negar malkoak. Grabatzen saiatuko gera, badakizu dotore etorri…..

Gonbidatuta zaude!!!!!!!!!!!!!!!

abuztuak_10

Urteko Kontzertua Putzuzulon!!!

Posted in Berriak,Kontzertuak by Administrator on the abuztua 4th, 2009

Abuztuaren 7an, ostiralean, arratsaldeko 20:00etatik aurrera 5. Arraio Blues gaua ospatuko da Gaztetxean. Arraio irratiko Arraio Blues irratsaioak burutzen dituen kontzertu akustiko honek 5. edizio bat izango du iada. Eta 5. edizio hau burutu zuten lehen kontzertuaren forma berdina izango du, hau da, kontzertua Putzuzuloko terrazan burutuko da arratsaldeko 20:00etan. Eta batenbatek afaldu behar duenaren aitzakia jartzen badu jai dauka, egun horretarako Arraio irratiko kideek luntx begetariano bikain bat prestatuko dutelako.

Bertan, lehen Arraio Blues gauean jo zuen Gartxot bakarlaria arituko da. Orain dela ez asko, Zubietan burutu zen Erraustegiaren aurkako jardunaldietan aritu zen eta Zarauzko lagun batzuk ikusteko aukera izan genuen. Galdu ezinezko kontzertua!!!!

Gartxotekin batera, Meren Bizkaitarrak joko du. Kantu klasikoen moldaketak burutzen ditu humore ikutu elegante batekin.

51arraio-blues-gaua

Hurrengo orrialdea »

m4s0n501