Xakela Gaztetxe Asanblada


Zarauzko Gazte Topaketak Putzuzulon!!

Posted in Berriak by Administrator on the iraila 24th, 2009

Aupa gazte!

Datorren uriarren 2-3-4an, Zarauzko gazte mugimenduaren topaketak ospatuko dira Putzuzulo amets fabrikan. Bertan hamar gai ezberdin garatuko dira, gaur egungo gizarte ereduak gure herrian eta gai hauetan duen eragina aztertu, eztabaidatu eta ondorioak atera asmoz. Zure parte hartzea ezinbestekoa dela deritzogu, gazte moduan zure iritzia eta ideiak entzun eta jaso nahi ditugulako. Beraz, gonbidatuta zaude gehien eragiten eta interesatzen zaizun gaia(k) hautatu eta honen inguruan zure iritzia ematera.

Urriak 2, ostirala:
Arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara izen-emateko aukera izango duzu gaztetxean bertan, eta 20:00etan topaketen aurkezpena izango da.

Urriak 3, larunbata:
Goizez 10:00etatik 14:00etara bost gai hauen mahainguruak burutuko dira: Elkatura, AHT/Turistifikazioa/Etxebizitza, Kultura/Aisialdia eta kirola.

Arratsaldez 16:30etatik 20:30etara beste hauek: Komunikazioa, Prekarietatea, Euskara, Feminismoa, Hezkuntza eta Musika.

Urriak 4, igandea:
Ondorioak azalduko ditugu eguerdieko 12etan.

Ekin dezagun batera, bota hordagoa sistemari!

Izen-emateko beste aukera bat: zarauzkotopaketak@gmail.com helbidera zure izena eta aukeratutako gaia(k) bildatzea da.

Leave a Reply