Mistkafer eta Metralleta taldeek Putzuzulon joko dute
Irailaren 17an, ostegunean, beste kontzertu zaratatsu bat duzue Arraio irratiko ZarataZarautz irratsaioaren eskutik. Gaueko 21:30etatik aurrera, Zaragozakoak diren Mistkafer eta etxean jokatzen duten Metralleta taldeen kontzertuaz gozatzeko aukera izango duzue.
Emakumez soilik osaturik dagoen Crust taldea da Mistkafer eta aurten bertan, Almax taldearekin batera elkarbanaturiko LP bat kaleratu behar dute. Espainiar estatuan bira txiki bat ari dira ematen eta ostegunean Zarautzen jotzen izango ditugu bigarren aldiz. Metralletakoak berriz, Diskoiraa taldearekin batera elkarbanaturiko EP bat kaleratu ostean laukote izatera pasa dira eta formazio honekin lehen kontzertua emango dute. Askok jakingo duzuen bezala, kontzertua 23:00etarako amaiturik egon behar du, beraz, puntual etortzea asko eskertuko dugu.
Arraio irratiaren asanblada irekia burutuko da Igandean
Datorren Igandean, Irailaren 13an eta 18:30tan, Arraio irratiko Asanblada irekia ospatuko da Putzuzulo Gaztetxeko lehen solairuan. Bertan, ikasturte berriari hasiera emango diogu eta programazio berriaren nondik norakoez hitzegingo dugu.
Horregatik, Zarauzko Irrati onenarekin kolaboratu nahi duen edonork edota saioren bat egin nahi duenak, ateak zabaldurik izango ditu bilera honetan parte hartzeko. Lerro hauen bidez, gonbitea luzatu nahi dizuegu denoi.
Hard Voor Weinig Holandarrak Putzuzulon
Euskal Jai egunaren atarian kontzertu interesgarri bat egongo da Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean, betikoen eskutik. Irailaren 7an, astelehenean, Holandatik biran datozen Hard Voor Weinig Hardcore taldeak joko du bertan. Euskal Herrian eta Espainiar Estatuan burutu behar dute bira hau eta Andoain eta Arrasate eta Bilbon jotzeaz aparte, herrian ere izango ditugu.
Beraiekin batera, Bilbokoak diren eta Crust & Roll indartsua egiten duten Pabellon 314 taldeak joko du. Kontzertua, gaueko 21:00etan hasiko da.
Euskal Jaietako egitaraua
Gurekin jaiko lagunek Euskal Jaitako egitaraua aurkeztu zuten astelehenean eta hemen jarriko dizuegu gurekin batera goza dezazuen:
Ostirala, irailak 4:
20:00tan. Amnistiaren aldeko manifestazioa udaletxe aurretik hasita txosna guneraino.
Ondoren. Txosnen irekiera.
21:00etan. Sardina- jana barrikotearekin.
Ondoren. Herriko hainbat talderen kontzertuak: Ezereza, Dirtaä, Skasti, Ihes naiz, Inor ez eta The thug boy & the plage river kids.
Larunbata, irailak 5:
Egun osoan zehar AEK eta Euskal Herrian Euskaraz-ek antolaturiko ekimenak izango dira. Gurekin Jai batzordearekin bat egin du dira egun honetako ospakizunak aurrera eramateko.
23:00etan. Erromeria Unsain taldearekin.
Datorren asteazkena, irailak 9:
12:00etan. Txosnen irekiera.
Ondoren. Herri jolasak: sagardo apurketa, irrintzi lehiaketa eta txapel jaurtiketa.
19:00etan. Manifestazioa « Eten itotzen zaituen soka» lemapean. Musika Plazatik hasita txosnetaraino.
23:00etan. Kontzertua Laket taldearen eskutik.



