Xakela Gaztetxe Asanblada


ZORIONAK XAKELOI!!

Posted in Berriak by Administrator on the urria 30th, 2009

putzuzulo_okupazioeguna

ZORIONAK PUTZUZULO EGUNERO ERAIKI ETA GOZATZEN DUZUEN DANOI!!!

GORA GU TA GUTARRAK REDIOX!!!

Gaztexeko 4. urteurreneko egitaraua

Posted in Berriak,Gaztetxea,Hitzaldiak,Kontzertuak by Administrator on the urria 22nd, 2009

Putzuzulo Gaztetxearen 4. urteurrenaren bideo eta aperitifaren ostean, hemen duzue Urriaren 30etik Azaroaren 22ra arte Gaztetxean izango duzuena:

Urriaren 30a, ostirala, EGUN HANDIA:
 
  – Goizean Bolo txapelketa.
  – 11:00etan, brindisa + bazkaria
  – 22:00etan, bertsio gaua
 
Urriaren 31a, larunbata:
 
  – 12:00tan, Pala txapelketaren finala
  – Ondoren, betiko trikipoteoa + Herri bazkaria + kalejira
  – 22:00etan, kontzertua Su Ta Ke eta The Sparteens taldeekin.
 
Azaroaren 1a, igandea: 18:30tan kontzertua, Stockholm SS , A Rebote ta Nabil Monsourrekin .
 
Azaroaren 2a, astelehena: 19:00tan Hitzaldia : “Iranen pil-pilean eta gu saltsan”
 
Azaroaren 3a, asteartea: 21:00tan, umore gaua
 
Azaroaren 4a, asteazkena: 19:00etan, Asanblada eta garbikea
 
Azaroaren 5a, osteguna: 19:00etan, drogen inguruko eztabaida
 
Azaroaren 6a, ostirala: 20:00etan, Kaiolatik elektronika festa
 
Azaroaren 7a, larunbata: 20:00etan, ZarataFest, Black Panda , Raiser , Hongo eta Kaosarenerasoak
 
Azaroaren 8a, igandea:
 
  - 11:00etan, artisau azoka
  – 16:30etan, haurren eguna
 
Azaroaren 9a, astelehena: 19:00etan, Putzuzulori buruzko eztabaida
 
Azaroaren 10a, asteartea: 21:30etan, korto emanaldia
 
Azaroaren 11a, asteazkena: 19:00etan, asanblada eta garbiketa
 
Azaroaren 12a, osteguna: 19:00etan, Euskal Herriko gatazkari buruzko eztabaida
 
Azaroaren 13a, ostirala: 20:00etan, TrikiKantuPoteua eta tortilla txapelketa
 
Azaroaren 14a, larunbata: GAZTETXEA KALERA
 
  – 11:00etan, futbol partida Munoan
  – 14:00tan, bazkaria Musika plazan eta kale animazioa
  – 22:00etan Kontzertua
 
Azaroaren 15a, igandea: 16:00tan, Mus txapelketa
 
Azaroaren 19a, osteguna: 19:00etan, Feminismoaren inguruko eztabaida
 
Azaroaren 20a, ostirala: 20:00etan, antzerkia eta Arraio festa
 
Azaroaren 21a, larunbata: 22:00etan, festa horteroa
 
Azaroaren 22a, igandea: 16:00tan, Ping-pong txapelketa

elkartasunbira_

zaratafest_azaroak_7

Palestina eta Honduras-i buruzko hitzaldiak

Posted in Berriak by Administrator on the urria 15th, 2009

Kaixo lagunok!

Datorren astean bi zita garrantzitsu ditugu Putzuzulo Amets Fabrikan. Bi hitzaldi antolatu ditugu, astelehenean eta asteazkenean. Biak ere oso interesgarriak izango direlakoan putzuzulora gerturatzera gonbidatzen dizuegu. Astelehenean Alberto Arce kazetaria izango dugu, Gazan grabatu zuen dokumentala ikusgai izango da eta honen inguruan berarekin hitz egiteko aukera izango dugu. Asteazkenean aldiz Betty Matamoros Hondurasko estatu kolpearen aurkako frontearen nazioarteko arduraduna. Munduko bi gatazka gogor hauek gertutik ezagutzeko aukera bikaina. Asko eskertuko genuke mezu hau ahalik eta gehien zabaltzen lagunduko bazenigute.

Mila esker

hitzaldiak_putzuzulo

Putzuzulo Gaztetxeko 4. urteurreneko bideoa ikusgai!!

Posted in Berriak,Gaztetxea by Administrator on the urria 12th, 2009

Aurreko urteko urteurreneko egitarau aurkezpen bideoak izan zuen arrakasta eta gero aurten ere Putzuzulo films-eko aktore, zuzendari, kameralari eta gidoilari denak martxan jarri gara aurtengo urteurreneko bideoa osatzeko…. Pelikula hobeto esanda! jejejeje.

Bertan Putzuzuloren 4.uteurren honetan izango ditugun ekintza gehienen berri ematen dizuegu: 4 urte = 4 aste ekintzaz josita!!!

Eta muxu handi bi jasoko dituzue urteurrenean parte hartzen baduzue… jakin denetzat tokia dagoela bai ikuskizunak ikusteko eta baita gauzak antolatzen eskutxo bat botatzeko…. baina batez ere putzuzuloz gozatzeko.

watch?v=0dunDIOhUqo

Gaztetxeko 4. urteurrenaren aperitifa

Posted in Kontzertuak by Administrator on the urria 9th, 2009

Aupa gaztiak! Hona hemen gaztetxeko 4.urteurrenan aperitifa. Urriaren 16an kontzertu interexgarri bezain likatsua izango dugu Putzuzulon.

Alde batetik, Lekunberrin sorturiko Berri Txarrak talde aski ezaguna eta bestetik gure herriko Humilitate taldea.
ADI KONTZERTU HONETARAKO SARRERAK AMAITU EGIN DIRA ETA!!!

Hoixe ba, hasi motorrak prepaatzen urteurrena badator eta!!

berritxarrak_humilitate

Hurrengo orrialdea »