PUTZUZULO GAZTETXEA


Metralleta eta Diskoiraak Putzuzulon joko dute.

Posted in Berriak,Kontzertuak by Administrator on the azaroa 30th, 2009

Metralleta eta Diskoiraa talde Zarauztarrek Putzuzulo Gaztetxean joko dute Abenduaren 8an. Zubi honetan bira txiki bat egin behar dute Espainiar Estatuan eta azken kontzertua herrian bertan izango da, bizirik iristen badira behintzat.

Gogoratu, aste barruko kontzertuak 23:00etarako amaiturik egon beharko dutela. Ondorioz, 21:00rak aldera hasiko da kontzertua.

dis_metr_fest

Putzuzuloren urteurreneko azken ekintzak

Posted in Berriak by Administrator on the azaroa 18th, 2009

Gezurra badirudi ere Putzuzulo Gaztetxearen urteurrena amaitzen ari da eta aste honetan azken ekintzak burutuko dira. Astearekin behar bezala hasteko, denoi gustatzen zaigun eta fereka berezia sortzen digun ekitaldia izango dugu gaur, asteazkenean, asanblada eta garbiketa alegia.
 
Azaroaren 19an, ostegunean, azken mahai inguru edo eztabaida egongo da Putzuzulon. Bertan, emakumeak Gaztetxean duten partaidetzaz hitzegingo da, beti bezala arratsaldeko 19:00etatik aurrera.
 
Azaroaren 20an, ostiralean, bi ekitaldi egongo dira Gaztetxeko gela handian. Lehenik, antzerki zoragarri bat ikusteko aukera egongo da. Arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Ainhoa Alberdi, Jurdana Otxoa, Joxe Mari Carrere eta Ama Gurren eskutik Zapatak izeneko antzezlana edukiko dugu. Honen ostean, bertaratzen diren guztientzat luntxa egongo da eta gaueko 22:00etatik aurrera eta Arraio Irratiaren eskutik, Arraio Festa ospatuko da. Bi orduko ikuskizun zoragarria izango da, Gorroto Etxaniz bera ere bertan izango omen da. Ikuskizun hau, irratitik zuzenean ere emitituko da.
 
Azaroaren 21ean, larunbatean eta gaueko 22:00etatik aurrera, askok espero zuten Festa Horteroa burutuko da. Ondorioz, hasi zaitezte zuen arropak prestatzen. Dantza egiteko gogoa ere ekar ezazue Gaztetxera.
 
Amaitzeko, Igandean, Azaroaren 22an, Ping-Pong txapelketa egongo da Gaztetxean. Apuntatzeko zerrenda Gaztetxean bertan dago. Ea nork irabazten dion aurreko urteko irabazle den Murray doktoreari.

emakumeen_inguruko_eztabaida_web

 

zapatak-web

arraiofest 

 

pingpong_txapelketa_web

Kuadrila eguna dela eta

Posted in Berriak,Gaztetxea by Administrator on the azaroa 8th, 2009

Tristuraz ikusi dugu denok azken urteetan Kuadrilla egunak eduki duen bilakaera, batez ere sortu zen garaitatik zenbat aldatu den ikusten delako. Kuadrilla eguna izena bera ere edukitzea merezi ez duen festa egun bat delako gaur egun.  Hala ere aurten, dirudienez, hautsak inoiz baino gehiago harrotu dira, udaletxeak planteatu duelako pentsatzen ari dela antolakuntzarekin jarraitu edo ez. Gure aldetik honako erreflexioak plazaratu nahi genituzke.

Festa honen sorrera herritik izan zen. Herritik,  herritarrek egina eta herriarentzat. Hori izan zen arrakastaren muina. Gazteek beraiek antolatuta ziren einean, identifikazio maila altua sentitzen zuten egun honekin eta ilusioa pizten zien jakiteak beraiek eragin zezaketen eremu bat zela jakiteak. Denborarekin ordea, lehenago azaldu ez zen faktore bat sartu zen beraien eremu horretara: udaletxea; edo hobeki esateko, udaletxe honek bultzatzen duen festa/antolakuntza eredua. Honekin iritxi ziren lehen oztopoak. Ta harritzekoa da hau esan beharra, suposatzen denean udaletxe bat herritarrei bitartekoak jartzeko dagoela, eta ez oztopoak. Baina ez zen hala suertatu eta egun hau antolatzen zutenak gero eta zailagoa zuten lehen aipatu dugun egoera hori herriko gazteei helarazteko: murrizketak, ekitaldiak egiteko debekua, baimenak, etabarrek bultzatu zuten ordurarteko giro ona gaiztotzea. Beste behin ere, udaletxea herritarrentzako oztopo bihurtu zen, baliabide bat izan beharrean. Eta honek desinteresatuki eta inongo irabazi asmorik ez zuen jendea uxatu zuen, festa honen bihotzera zuzenki erasoaz. Eta emaitza azken 6 urteotako kuadrilla egunetan ikus dezakegu.

Azken urteetan, udaletxearen eskumena izan da egun hau antolatzea eta bere ereduari jarraiki, diruan oinarritutako politika aplikatu du egun honen arrakasta bilatzeko (hasierako egun hoietako arrakasta). Baina nahiz eta garbi ikusi den eredu horrek porrot egingo duela behin eta berriz, halaxe jarraitu dute. Azken Kuadrilla egunerako adibidez, Xakela Gaztetxe Asanbladari gaueko kontzertuak antolatu zitzan eskatu zion, eta horretarako 4000 €-ko diru kopurua eskura genuela jakinaraziz!!!!. Gure erantzuna ezezkoa izan zen, hainbat arrazoi medio.

Lehena, ez dugulako beharrezkoa ikusten halako dirutza erabiltzea egun horretarako kontzertuak antolatu behar izateko eta gainera, festa ez duelako kontzertu batek sortzen. Egun horren espiritua ez da parranda soilik, espiritua kuadrillen arteko erlazioak indartzean datza, kuadrillek beraiek antolatutako egun batekin, eta kondizio horiek ematen ez diren bitartean, Gaztetxe asanbladak ez du inolako asmorik paripe horretan parte hartzeko, ezta bere izena halako ekitaldiekin lotzeko. Gainera, zer iritzi edukiko dute herriko auzo elkarteek edo San Pelaioak eta Euskal Jaien antolakuntzan ibiltzen den Gurekin Jai bezelako elkarteek, beraiei urtez urte diru laguntzak murriztu, aurrebaldintzak gogortu eta mila oztopo gainditu behar dituztenean, ikusita egun bakar baterako 4000 € daudela kontzertuak antolatzeko soilik? Ta noski, soinuaren aurkako inolako limitadorerik gabe…..

Bigarren arrazoia, antolakuntza ereduan dago. Guk sinisten dugun antolakuntza eredua partehartzailea, parekidea eta herrikoia izatean datza, Kuadrilla komisioak hasieran betetzen zituen baldintzak. Aldiz, udaletxe honi (eta aurrekoei) ez zaie gustatzen beren herriko gazteak organizatzeko kapazak direla ikustea eta beraiek kontrolatzeko beharra du, bestela, ezin dute justifikatu herriarentzako egiten dutela lana. Eta garbi ikusi da bigarren aukera horrek zein ondorio dituen: festa herrikoi arrakastatsu bat zena, festa instituzionalizatu eta triste batean bihurtu dute. Eta zoritxarrez, herri honetako denak sufritzen dugu beraien inkonpentzia.

Gure nahia, hurrengo urteei begira, hasierako espiritu horretara ahal den gehiena itzultzea litzateke, eta horretarako, bi kondizio eman behar dira. Bata, gazteok egun horri begira ditugun gogo eta asmoak plazaratzeko kuadrilla komisio bat sortzea, ahal den gazte kuadrilla gehiena elkartuaz, festa egun hori mantzentzeko gogoa baldin badago oraindik gazteon artean. Eta bigarrena, udaletxeak ulertzea ez duela zertan gazteei eragiten egon beharrik, gazteok oso gai garelako nahi duguna antolatu eta aurrera eramateko eta bere rol-a baliabideak ematea dela, ez oztopoak eta betebeharrak jartzea. Horretarako egin behar duten gauza bakarra, beraien eskuartzea horretara murriztea da.

Espero dugu, benetako borondatea baldin badago,  emango zaiola irteera on bat problematika honi, eta Xakela Gaztetxe Asanblada gustora azalduko litzateke beste eragile bat gehiago bezala, garai zaharretako espiritua duen Kuadrilla Komisio batetara. Kuadrilletatik sortu, kuadrillek egiña eta kuadrillentzako den Kuadrilla egun bat antolatzeko asmoz.

Putzuzulo Gaztetxeko astebukaera honetako egitaraua

Posted in Berriak,Kontzertuak by Administrator on the azaroa 5th, 2009

Kaixo Lagunok!!!
Aurrera darraigu Putzuzulo Amets fabrikako 4.urteurrenarekin eta aipatzekoa orain arte jaso dugun babesa. Oraingo honetan astebukaera honetako zitak gogoratu nahi dizkizuegu.
 
Ostiralean, Azarpoaren 6an eta gaueko 21:00etatik aurrera, 3. Kaiolatik Fest jaialdia izango dugu. Bertan, inguruko 4 DJekin gozatzeko aukera izango duzue, DJ Boke, Ilarras, Mintek eta Rodri alegia.
 
Larunbatean, Azaroaren 7an, II ZarataFest jaialdia burutuko da. Gaueko 21:30etatik aurrera, belarriak zulatuko diztuten 5 talde ikusteko aukera egongo da, beti ere konpainia onean. Joko duten taldeak, Black Panda, Raiser, Hongo, Roman Castevet eta Kaosarenerasoak izango dira
 
Igandean berriz, Azaroaren 8an, artisau azoka egongo da goizean zehar, goizeko 11:00etatik aurrera. Bertan, zeramika, burdin eta egurrarekin eginiko gauzak ikus ahalko dira. Arratsaldeko 17:00etan hasita BERRIZ,  ZIRKU ESKOLA TXIKIA izango Dugu Putzuzulon Puxka-muxka Zirkus-en eskutik. Bertan adin guztietako haur eta gaztetxoentzat jolas eta joko ezberdinak egingo dira: malabareak, antzerki jolasak, akrobazia, oreka,… eta txiki txikienentzat TXIKI-TXOKO gunea antolatuko dugu beraien saltxan lasai jostatu daitezen.
Beraz, astebukaera honetako ekitaldi magikoetan elkar ikusiko garelakoan asko eskertuko genuke mezu hau ahalik eta jende gehianeari helarazten lagunduko bazenigukete. Mila mila esker Putzuzulo Amets Fabrikatik eta besarkada estu bat.

Zaindu eta gozatu!

kaiolatik09_copia

zaratafest_azaroak_7

artisau_azoka_web

zirko_eskola_txikia_web