m4s0n501
Xakela Gaztetxe Asanblada » 2010 » urtarrila

Xakela Gaztetxe Asanblada


Altsasuko Gaztetxea aurrera

Posted in Atxikimenduak,Berriak by Administrator on the urtarrila 27th, 2010

Altsasuko Gazte Asanbladaren mezutxo bat uzten dizuegu irakur dezazuen:

Altsasuko Gazte Asanbladatik zuengana zuzentzen gara, atxikitzen dugun  manifestoari zuen atxikipena eskatzeko. Aurreko urtarrilaren 11an, sute  txiki bat eta Foruzaingoaren erregistro ilegal bat pairatu genuen. Horrexegatik, Gazte Asanbladatik manifestazio bat deitu dugu hurrengo urtarrilaren 30ean 19:00etan.

Atxikimendu honen helburua Gazte Asanbladaren aldeko babes handiena bilatzea da. 2010 20 urte beteko ditugu. Denbora guzti honetan zehar, hamaika aktibitate, kontzertu, taller, kurtsilo, borroka sozial… burutu ditugu. 20 urte hauetan zehar hainbat kolektibo, erakunde, lantalde, beste gaztetxe, ikastola, elkarteekin lan egin dugu, era zuzen edo ez zuzen batean. Honengatik zuzentzen gara zuengana, zuen babesa eskatzera. Gure  lana begi txarrez ikusten duten guztiei herrian guztiz errotuta dagoen Gaztetxe bat dela erakutsi nahi diegu eta oztopo guztien gainetik, hainbat urtez aurrera jarraituko dugula, herritik eta herriarentzat lan eginez eta injustizia sozialak salatuz.

Zuen atxikimendua emailera bidali dezakezue:
altsasukogaztetxea@sakanerria.com

 Agur bero bat,
 
Altsasuko Gazte Asanblada

Bertsourrei gaua Putzuzulon

Posted in Berriak by Administrator on the urtarrila 25th, 2010

BERTSOurrei gaua izango dugu urtarrilaren 30ean Putzuzulo Gaztetxean. Bertan betiko bertsolariak alde batera laga eta gaztetxeko zaleak jarriko ditugu proban. Honekin adierazi nahi dugu ez dela beharrezkoa bertso-afai bat antolatu ahal izateko ohikoak diren bertsolariak behar direnik, baizik eta zaletasuna dutenak, beraiek sinetsi eta beraiek kantatzea baino.
 
Afaritara etorri nahi duenak, Gaztetxean edota Arrano edo Eguzki tabernetan izena eman dezake. Eta Gaztetxera hurbildu ezin duenak lasai, Arraio Irratiaren bidez zuzenean emitituko dugu eta.

Gonbitea luzatzen dizuegu, apaya 21tan Zauzko Gaztetxian

BERTSOURREI BETI!!

bersourrei

AHTren aurkako manifestazioa Hendaian

Posted in Berriak by Administrator on the urtarrila 20th, 2010

Aupa Kaixo!

Datorren larunbat honetan AHTren aurkako manifestazioa dela eta autobusa
antolatu dugu Xakela gaztetxe asanbladakoak. Manifestazioa atsaldeko
16:00tan izango da Hendaiako tren geltokitik hasita eta autobusa berriz
14:30tan Eguzki paretik irtengo da. Autobuserako listak gaztetxean,
eguzkin eta arranon daude iada.

Mobilizaziorako deialdiarekin honako hau adierazi nahi dugu bestalde:

Parte hartze soziala, orain! Norabidez aldatzeko garaiz gaude! Ez dugu
onartzen agintarien itxikeria eta jarrera makurra. Berandu baino lehen,
benetako eztabaida soziala ireki, sustatu eta zabaldu beharra dago. Makina
bat herritarrek, askotariko elkarteek, hainbat udalek, eta gehiengo
sindikalak berak ere, behin eta berriz eta ozen egin dute AHTaren aurka.
Aldarri eta eskakizun zilegiek, ordea, mespretxua jaso dute ordainetan.
AHTarekin bezala, gure egunerokoa eta geroa zeharo baldintzatzen duten
egitasmo eta azpiegituren gainean erabakitzeko ahalmena galdetzen dugu.
Parte hartze sozialaren beharraz mintzo zaigu diskurtso ofiziala;
aitzitik, hemen eta orain, funtsezko gaiei buruz ari garenean, murru
gaindiezin batekin egiten dugu topo. Bada garaia eraisteko!

Propaganda ez, baizik eta informazioa fidagarria nahi dugu! Egitasmo honen
bultzatzaileei zera galdetu nahi diegu: datuekin azal diezagutela zergatik
den hain beharrezkoa AHTa, nola erantzungo dien jendarteak dituen benetako
premiei, eta zein diren egitasmoak eragingo dituen inpaktuak (ekonomian,
gizartean, ingurumenean, nekazaritzan, paisaian, etab.).

Eredu sozio-ekonomikoak nora garamatza? Horren porrotak bereziki gogor
kolpatzen gaitu garai honetan. Arrazoi gehiagorekin, AHTaren eraikuntzak
ekarriko lukeen itzelezko galera ekonomiko eta sozialaren dimentsioaz
ohartarazi nahi dugu jendartea. Benetako premia sozialei erantzunik ematen
ez zaien bitartean, sekulako dirutza xahutzen ari dira AHTa bezalako
azpiegitura erraldoi batean. Krisi testuinguru honetan, justifika al
daiteke gure zergetatik finantzatuko den 6.000 milioi eurotik gorako
gastua (EAE-rako datua) ekarriko duen azpiegitura bat? Nola egingo diogu
aurre tamainako zorpetzeari?

Ez dezagun trena gelditzeko trena galdu! Sinetsita gaude herritarren indar
eta gaitasunean. AHTa ez dugu behar! Garestia da, jendartearen garraio
beharrei ez die erantzun egokirik ematen, eta ingurugiroan atzeraezinezko
kalteak eragiten ditu (dagoeneko eraikuntza lanak kalte larriak ari dira
eragiten, baina garaiz gaude etortzear direnak saihesteko). AHTa eta
antzeko egitasmo erraldoiak bultzatzen dituen eredua (energetikoa, soziala
eta ekonomikoa) hondamendi ekologiko globalaren eta aldaketa klimatikoaren
inguruko gailurren porrotaren erantzule ere bada. Barneratzen ari gara
horrela ezin dugula luzaroan jarraitu, eta berehala erabaki eta neurri
egokiak hartu ezean, ingurugiro eta gizarte aldetik orekatuagoa den eredu
bateruntz egin ezean alegia, jendarte bezala etorkizunik ez dugula izango.

Lapurdin AHTren inguruko eztabaida publikoak egindako ibilbidea gogora
ekarri nahi dugu. Urriaren 17an Baionan ikaragarrizko jendetza bildu zen
abiadura handiko ibilbide berriaren aurka (12.000 lagun inguru).
Iparralden inoiz egin diren mobilizazio jendetsu eta zabalenetakoa izan
zen. Hango udal erakundeek aditu independenteei egitasmoaren beharra
ikertzeko eskatu diete birritan; aurkeztutako txostenen ondorioek ez dute
zalantzarako tarterik uzten, AHTa ez da bideragarria, eta ez da
beharrezkoa. Eta egitasmo berberaz ari gara, finean. Horrek Euskal Y-aren
bultzatzaileen argudioak bertan behera uzten ditu (salgaien garraiorako
ezinbestekoa dela eta Europarekin abiadura handian lotura egiteko balioko
duela).

Hori denagatik, manifestaziora ahalik eta jende gehien biltzeko dei egiten
dizuegu herritarrei.

uaht

Bueltan dira Putzuzuloko Kontzertuak

Posted in Berriak,Kontzertuak by Administrator on the urtarrila 18th, 2010

Aufi!!!

Hemen jarraitzen dugu Putzuzuloko ekintzekin. Oraingoan, eta beste behin ere, ZarataZarauzko lagunek sekulako kontzertua antolatu digute larunbaterako, Urtarrilaren 23rako. Bertan lau talde ikusteko aukera egongo da.

Lehenak jotzen, Oriokoak diren Arrautz Ustelak taldea izango da. Ez da lehen aldia Putzuzulon jotzen dutena, beraz, lehenago egon zaretenak badakizue zer egiten duten Oriotar hauek.

Ondoren, Bilboaldetik datozen bi talde jardungo dira. Lehenak, Crickbatekoak izango dira. Hauek ere aurre ibili dira Putzuzuloko kontzertu gelan. Hardcore azkarra burutzen dute, melodiaz eta dantzaz beterik. Hauen ostean, Represionen txanda izango da. Talde berria dugu honakoa, beraz ea ze doinurekin datozen.

Gaueko azken taldea, Primates Bartzelonarra izango da. Aurreko Patxaran Festean jotakoak dira Katalanak. Hauek ere hardcore azkarra egiten dute, emakume ahotsez osatua.

Gogoratu, astebukaerako kontzertuak, 01:00etan amaiturik egon behar dutela. Ondorioz, kontzertua goizo xamar hasi behar du. Azaltzeko interesa baduzue beraz, puntual xamar azaldu zaitezte, 21:00rak aldera alegia.

primatex

Manifestaldia Putzuzulotik Urtarrilaren 16an

Posted in Berriak by Administrator on the urtarrila 13th, 2010

Iada jakingo duzuen bezala Zarauzko bi gazte, pankarta xixtrin bat jartzen saiatzeagatik Mardilgo Auzitegi Nazionalera deituak izan ziren.  Ze ostia!; noaino iritsi ber deu? Presoen argazkiak zeuzkatelako epaituak? Ezin al da ba, preso dagoen laguna bizirik dagoela gogoratu; Inguruan familia eta lagunak dituela sentiarazi eta elkartasuna adierazi? Nun da adierazpen askatasuna? nun daude denontzako diren eskubide hoiek? Elkartasuna ez da delitua!!!

Honen aurrean, bi lagunek epaitegira ez agertzea erabaki zuten. Zer egin behar dute ba bestela? Epaile hoiei sudur puntan jartzen zaiena “comerselo con patatas” ? Honek ez du ez hankik ez bururik ere. Elkartasuna ez da inoiz delitu izan eta izango,ezta epaitua ere.

Ez aurkezteko hartu duten erabakiak, 2.aldi baterako zitazioa dakar edo “busca y captura” jarriko dituzte. Ez dago eskubiderik!! Guzti honegatik, Urtarrilaren 16an, larunbatean, eguerdiko 12:0Otan , gaztetxetik abiatuta, izango den manifestazioan parte hartzera dei egiten dizugu. Aurki, kaka egitea ere delitu bilakatu ez dadin.

ADIERAZPEN ASKATASUNAREN ALDE!
ERREPRESIO GEHIAGORIK EZ!

manifa

Hurrengo orrialdea »