Xakela Gaztetxe Asanblada


Sorgin gaua eta kontzertua astebukaera honetan

Posted in Berriak,Kontzertuak by Administrator on the martxoa 2nd, 2010

Astebukaera honetan zer ikusi eta entzun izango dugu Zarauzko Putzuzlo Gaztexean Sorginak eta Zarauzko Bilgune Feministaren eskutik.  Urtero bezala, aurten ere Sorginak Emakume Gazte Asanbladako kideek gaubela ikaragarria prestatu dute: Antzerkia, dantza, bideoak..dj korta y pega..sorpresak……

Martxoak 5ian, ostirala, Putzuzulo gaztetxian iluntzeko 22.30tatik aurrea antolatu duten Sorgin Gauean parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizuegu beraz! Hortaz ez ahaztu, ta bakizue, gau zoragarri bat igaro nahi ezkero martxoak 5 ostirala, 22,30tan danok gaztetxea!

Honez gain, kontzertu itzela egongo da Martxoaren 6an, larunbatean, Mostros eta Las hijas de la evasion taldeekin.
 
Emakumez osatutako taldea da Las Hijas de la evasion, las vulpes eta antzerako taldeen punk gordina lantzen dute. Mostros taldea berriz, Argentinan jaiotako eta Mallorkan gorpuztutako talde basatia da.  Momentuko punk-rock talderik onena eta zuzeneko bortitza taularatzen duen laukotea. Aurrez ere izan dira Lezoko Txerrimuño, zarauzko putzuzulo amets fabrika, Bermeoko Aritzatxu Rock jaialdian eta beste hainbat lekuetan jotzen… baina denbora pixkat pasa da azken aldiz etorri zirenetik eta hemen datoz beste behin Euskal Herrian sua pizteko gogoz. Maky, Larry, Alejo eta Juanmi (ex-cerebros exprimidos) dira taldea osatzen dutenak. 2000.urtean sorturiko taldeak ibilbide luzea egin du argentinan, espainian eta europan zehar birak eginez. 2 CD, LP1 eta split ep bat atera dituzte eta beraiek dira Flying peluca izeneko disketxearen atzean dabiltzanak. Zuzenean ikusi dituenak badakite zertaz ari garen. Hasieratik bukaeraraino arnasa harzteko tarterik usten ez duen R&R festa!

sorgin_gaua

mostrosweb

Jardunaldi independentistak Putzuzulon

Posted in Berriak,Hitzaldiak,Kontzertuak by Administrator on the martxoa 1st, 2010

Aupa lagunak:
 
Aurrekuan aurreratu genun bezela,
hasi berri deun martxo hau goitik behera bete
eta ez aspertzeko plana bialtzen dizueu!

 
Jardunaldi Independentistak . Martxoak 1-27 . Putzuzulon
M1:Hitzaldia_ Askapen Mugimenduak Munduan, Elkarlana eta kontraesanak
M4:Hitzaldia_Gazte Mugimendua Zarautzen
M9:Hitzaldia_Zarautz 2018, Zarauzko hirigintza plan orokorraren aurkezpena
M10:Hitzaldia_Eskola Gorria, Ikasle mugimenduaren erronkak hezkuntza sistema nazionalaren bidean
M13:Tailerra_Zuk zeuk komunikatu
M14:Zinema_Musika borroka tresna gisa
M15:Hitzaldia_Proiektu Txikitzaileak, askatasun nazionalaren beharra(Aht.tik abiatuz)

M17: Gazte Herria-ren Aurkezpena (Aste Santuko ekimena)
M22:Hitzaldia_Euskara Hizkuntza Zapaldua
M25:Hitzaldia_Sozialismoa
M27:Tailerra_Marxismoaren Metodoa
*Hitzaldiak 19.00 Putzuzulon
*Tailerrak 11.00 Putzuzulon
*Zineforuma 18.00 Putzuzulon
MARTXOAK 27 JAIALDI INDEPENDENTISTA !
19.00  Bertso Poteoa Kale Animazioarekin Musika Plazatik
21.00  Afaia Gaztetxian (txartelak 8€tan Arrano, Eguzki, Gaztetxian)
23.00  Kontzertua
Ondoren  Dj Independentista
Mojitua, txupituak, jolasak, zerbeza berezia…
PENTSATU EKIN ETA GOAZEN INDEPENDENTZIARA!

 

 

 
Animau ta azaldu!
 
 
BIALDU E_MAILA ZURE KONTAKTUEI!

« Aurreko orrialdea