PUTZUZULO GAZTETXEA


Bi kontzertu Putzuzulon

Posted in Berriak,Kontzertuak by Administrator on the apirila 27th, 2010

Bi kontzertu izango ditugu aste honetan Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean, Apirilaren 29an eta 30ean hain zuzen ere.
 
Apirilaren 29an, ostegunean, bi talde kanpotar ikusteko aukera edukiko dugu. Lehenik bartzelonako Mugrind taldea edukiko dugu, , La Jungla etxe okupatuko jendearekin osatutako taldea da, grindcorea jorratzen dute eta hemen inguruan egiten ari diren bira aprobetxatuz geldialdi bate egingo dute Putzuzulon. Hauen ondoren Suitzan bizi baina berez Italia eta Danimarkakoak diren Homosadicus taldea izango dugu. Trash Hardcorea jorratzen dute eta hauek ere biran dabiltza eta Euskal Herrian eskainiko duten aurrenekoa izango da ostegunekoa. Tarteka konzertua soilik ez eta zuzeneko perfomance batekin laguntzen dute ikusikzuna, sua, eskarizazio “scar”, rotaflex eta ekoekin baino aurtengoan musika bakarrik eskeiniko digute.
 
Ostiralean berriz, Apirilaren 30ean, A.H.T.-ren aurkako kontzertua izango da Gaztetxean. Arratsaldeko 20:30etatik aurrera 5 taldek joko dute. Bartzelonatik datorren The Capaces Punk Rock taldea, Frantziako Nesseria grindcore taldea, Andoaingoak diren R (hauek beraien diska berria aurkeztuko dute), Bilboaldeko Elfo Negro eta Odolaz Blai taldeak egongo dira.

apirilak_29

cartel

Pop kontzertua Putzuzulon

Posted in Berriak,Kontzertuak by Administrator on the apirila 22nd, 2010

 Apirilak 23, Ostirala, Pop kontzertua izango dugu Putzuzulo amets fabrikan 23:00tan hasita.
 Batetik, aurrez ere gure gaztetxean izan ditugun Grises taldekoak izango ditugu.  Zestuatik datorren talde honek pop doinuak lantzen ditu. http://www.myspace.com/lacuartapared webgunean entzun ahal dituzue beraien kantu batzuk.

Bestaldetik, Krell taldea dugu. Donostia eta Iruñeako partaideak dituen taldea. Tekno pop doinuez bustiko dute Putzuzulo gaztetxea eta lehen aldiz arituko dira gurean. krellmeister@gmail.com helbidera idatzita beraien diskoa eskuratu ahal duzu. Beraien kantu batzuk entzuteko hemen duzue beraien myspace webgunea: http://www.myspace.com/krellianweb

grisessuenos_krell_web

Kontzertu itzela ZarataZarautzen eskutik

Posted in Berriak,Kontzertuak by Administrator on the apirila 16th, 2010

Apirilaren 20an sekulako kontzertua izango dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. ZarataZarauzko lagunen bitartez, Argeliatik datorren DEMOKHRATIA taldeak joko du. INFEST edota SEEIN´RED taldeen antza duen taldea da Afrikarra, Hardcore-punk politikoa jorratzen dute. Guk uste, Putzuzulon egongo den lehen talde Afrikarra izango dela.

Beraiekin batera, Oreretakoak diren TOIL taldeak ere joko du. Hauek, Hardcore Metal astuna jorratzen dute.

Gogoratu beraz, zita zaratatsu bat duzuela datorren asteartean, gaueko 21:00etatik aurrera.

apirilak_20

Punk Rock Kontzertua Putzuzulon

Posted in Berriak by Administrator on the apirila 12th, 2010

Putzuzuloko ekintzek ez dute etenik eta egun monotono batetan, zerbait desberdina egiteko aukera paregabea proposatzen dizugu oraingoan ere. Apirilak 14rako(Asteazkena), kontzertu itzela antolatu dugu!! Nork dio asteazken gauetan etxean geratu behar dugula telebista ikusten edo ordenagailuan?

Taulagainean lehenengo Urretxuko Zaborra http://www.myspace.com/zaborrarock taldea izango dugu, punk rock azidoari emanez. Ondoren, bartzelonatik datozen, Brutal Project http://www.myspace.com/brutalproject taldearen erritmoek zartatuko dituzte gaztetxeko paretan, hauek ere punk rock erritmora.

Plan bikaina, asteazken buruzuri bati kolore pixkat bat emateko! Bertan ikusiko gara.