Xakela Gaztetxe Asanblada


Eutxourrei astebukaera Putzuzulon

Posted in Berriak,Kontzertuak by Administrator on the ekaina 30th, 2010

Pelaiosanetatik bizi bizirik irten garela erakusteko, sekulako astebukaera antolatu dugu ztailaren 2 eta 3rako. Eutxourrei konpartsaren eskutik, asteburu honetan Zarauzko Putzuzulo gaztetxean hainbat ekitaldi izango ditugu. Ostiralean gaueko 22:30tan : ERREGEA ETA BUFOIA emanaldia.

Emanaldi honetan aktorea eta bertsolaria leian egongo dira; aktoreak, pertsonaia ezberdinak baliatuko ditu bertsolariaren hitzei aurre egiteko. Ez du lan erreza izango, bertsolaria errege baita hitzarekin jolasten. Bufoiak berriz, erregearekin jolastu nahi du, burla eta trufa eginez…horretarako gai jartzaileak ezarritako gai eta egoerei aurre egin beharko diete. Guzti hau inprobisazio osoan. Desafio honetan aktore lanetan Ander Lipus egongo da eta bertsolari moduan Andoni Egaña, eta gai jartzailea Unai Elizasu.

 Larunbatean 14:30tan  BERTSO BAZKARIA : Iñigo Eizagirre, iñaki Gurrutxaga eta Jokin Uranga bertsolariekin. Tiketak Eguzki, Arrano eta gaztetxean egongo dira salgai. 18:00tan  poteo musikatua izango dugu herriko kaleetan barrena. Gaueko 22:00tan SKAgaua:  SKASTI talde zarauztarra, diska berriaren aurkezpena egingo dutelarik eta beraiekin batera KI SAP talde balentziar ezaguna izango ditugu. Eta dena ongi badoa, kontzertua Arraio irratitik emitituko da.

Etor zaitezte gozatzera!!!!

eutxourrei_bestaaaa_copia

30% taldeak Putzuzulon joko du

Posted in Berriak,Kontzertuak by Administrator on the ekaina 14th, 2010

Kontzertuz beteriko astebukaera honen ostean, bueltan gatoz Putzuzuloko ekintzekin. Oraingoan ere beste kontzertu itzel baten berri eman behar dizuegu. Ekainaren 18an, ostiralean eta gaueko 22:30etatik aurrera hardcore kontzertu mundial bat edukiko dugu Gaztetxean. Bertan, 30% Andoaindar talde mitikoak joko du. Andoaingo Gaztetxearen urteurrenerako elkartu ziren berriz ere eta orain Zarautzen izango ditugu. Beraiekin batera, Zarauztarrak diren Burux Lee eta Dirtaa taldeek joko dute.

burux-lee-kartela_web

CopriFest jaialdia ospatuko da Putzuzulon

Posted in Berriak,Kontzertuak by Administrator on the ekaina 9th, 2010

Kontzertuz beteriko astebukaera dugu Putzuzulon beste behin ere. Hiru egunetan zehar II. Copri Fest jaialdia ospatuko da Gaztetxean. Iker Venereal zenaren omenez burutzen den jaialdia da hau eta hiru egunetan talde hauek joko dute:
 
Osteguna, Ekainaren 10ean eta 20:30etan:

MADELEINE (Donostia)
COHEN (Urnieta)
BOUGWOULE (Poitiers)

Ostirala, Ekainaren 11ean eta 22:00etan:

VACIO(Punk gordina Bilboti)
PELIGRO DE MUERTE(D-Beata Izar Beltz ateneotik)
SUB-RATS(Gitarra eta bateriarekin eginiko Grind Crust bortitza Portugaletetik)
INZESTO(Horror Punka Sodupetik)

Larunbata, Ekainaren 12an eta 21:00etan:

WILD DÖGS(Emakume ahotsez eginiko Hardcore azkarra Madrildik)
ULTIMA NEURONA(Punk doinuak Udondotik)
J.A.N.(Hardcore klasikoa Alonsotegitik)
DISTURBANCE PROJECT(Grindcore Brutala Madrildik)
SENE(Punk-Crusta Holandatik)
 
Larunbatean gainera, Middle Finger Response fanzine Madrildarraren aurkezpena egongo da eta kontzertuan bertan lortu ahalko da.

coprifest_web