Mursego eta Deabruak Teilatuetan Putzuzulon
Uztailaren 16rako, ostiralerako, sekulako kontzertua antolatu dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Bertan, eta gaueko 22:30etatik aurrera, Mursego eta Deabruak Teilatuetan taldearen kontzertuak izango ditugu. Gonbidatuak zaudete!!!
Boom Boom Kidek Putzuzulon joko du
Kontzertu benetan interesgarria edukiko dugu Uztailaren 14an, asteazkenean, Zarauzko Putzuzulon Gaztetxean. Bertan, Argentinatik Europar biran datorren Boom Boom Kid-ek joko du, Euskal Herrian emango duen kontzertu bakarra izango da gainera.
Berarekin batera, Oriokoak diren Citizen Kane eta Donostialdeko Los Santos taldeak ere joko dute. Gogoratu aste barruko kontzertuak 23:00etarako amaiturik egon behar dutela. Beraz, puntual etortzea asko eskertuko dugu.
Kontzertua Putzuzulon Uztailaren 7an
Kaixo (Eutxourrei beti)
Lehenik eta behin, larunbat honetan Eutxourrei Konpartsak antolaturiko Ki Sap eta Skastiren kontzertua Arraio Irratiak sarean jarri duela haipatu nahi dugu. Kontzertuaz berriz gozatu nahi baduzue HEMEN klik egin besterik ez duzue.
Honez gain, Uztailaren 7an, asteazkenean, zarata kontzertu itzel bat edukiko dugu Putzuzulon. Bertan, Italiatik datozen NIS eta Bilboko Despeñaperros ariko dira. Gogoratu nahi dizuegu, aste barruko kontzertuak 23:00etarako amaiturik egon behar dutela eta ondorioz, bertara gerturatzeko asmoa baduzue, puntual azaltzea eskertuko dugu.



