Nicaragua eta Mozambiqueko emakumeen hitzaldia PUTZUZULON
Beste behin ere iraila bukaeran honetan mundu mailako Emakume ezberdinak izango ditugu gurean beraien herrialdeetako kontuak kontatzen. Oraingoan Nicaragua eta Mozambiquetik etorri zaizkigu hizlariak eta oso hitzaldi interesgarriak izango direlakoan gaude. Honela, denoi luzatzen dizuegu gonbita.
Hitzaldiak:
Irailak 28, asteartea/19:00etan : Gure bizitzaren gaineko subiranotasuna:sexu eta ugalketa eskubideen alde
Hizlaria: Janette Vasquez Galeano (Fundación Nakawé-Nikaragua)
Tokia: Putzuzulo amets fabrika
Irailak 29, asteazkena/19:00etan: Gure bizitzaren gaieneko subiranotasuna: Mozambiqueko emakumeak elikadura subiranotasunaren alde
Hizlaria:Teresa Sunbane (UNAC-MOZAMBIQUE)
Tokia: Putzuzulo amets fabrika
III. Emayonk Lori Pala txapelketa
Arraio Irratiko Izerditan blai irratsaioak 3. Emayonk lori pala txapelketa antolatu du. Binakako pala txapelketa hau Irailaren 28tik Azaroaren 13ra izango da eta izen emateak Arrano, Tarin, Eguzki eta Putzuzulo Gaztetxean egin ahalko dira.
Izen emateko epea Irailaren 27ra arte egongo da zabalik eta txapelketaren aurkezpena Irailaren 28an egingo da Gaztetxean bertan, arratsaldeko 19:30etan. Aurkezpen horretara, bikote bakoitzeko partaide batek azaldu beharko du gutxienez.
Putzuzuloko logo txapelketa martxan da
Aupa gaztiak!!
Putzuzulo gaztetxeak 5 urte beteko dituela ospatzeko, eta aurreko urteko arrakasta ikusirik, aurten ere gaztetxeko logo txapelketa martxan jarri dugu.
Atera dezala bakoitzak bere artista espiritua eta has dadila burua astintzen! Irabazleak putzuzulo merchandising sorta eder bat eskuratuko du, adi!, berak egindako marrazkiarekin! Herritarrak, berak eginiko marrazkia soinean dutela ikusteaz gain. Beraz, ekin lanari eta eman birak buruari! Logoaren gaia, Putzuzulo gaztetxearen 5. urteurrena da.
Logoak, kolore tono bakarrak egina izan beharko du, esaterako, beltzez (tono grisak ez). Bakoitzaren lana putzuzulologotxapelketa@hotmail.com helbidera bidali beharko da Urriaren 5, logoa entregatzeko azken eguna izanik.
Besarkada bat.


