PUTZUZULO GAZTETXEA


Putzuzuloko 5. urteurreneko bideoak ikusgai daude

Posted in Berriak,Irudiak by Administrator on the urria 27th, 2010

Kosta baldin bazaigu ere sarean daude iada Putzuzuloren 5. urteurreneko bideoak. Lehen bideoa, ostiral honetan burutuko den Bertsio gauaren inguruan doa. Bigarrena berriz, Azaroaren 6an burutuko den Festa horteroaren inguruan doa.

Hemen dituzue bideoak:

Bertsio gaua:
Festa horterua:

Honez gain, Urriaren 30ko herri bazkariko txartelak salgai daude iada ohiko lekuetan.

Putzuzulo Amets Fabrikak 5 urte!!!

Posted in Berriak,Gaztetxea,Hitzaldiak,Kontzertuak by Administrator on the urria 26th, 2010

Eta konturatzerako 5 urte pasa dira  2005eko Urriaren 30ean, herriko 200 gazte inguruk, Lizundia ohial fabrika zaharra birziklatu eta bizia emateari ekin genionetik. Kulturalki, Zarautz eta Euskal Herri mailan erreferentzia garrantzitsua bilakatu da espazio hau. Mundu guztiko artistek koloreztatu dute gure oihal fabrika zaharra. Antolatu eta bizitzeko beste eredu baten aldeko apostua egin dugu eta eredu hori bizitu ahal izan dugu urte guztiotan. Guretzat, egun guztiak dira bereziak gaztetxean. Urteurrenak ere beti izan dira berezi. 5. urteurrena ere berezia izatea nahi dugu. Urte guzti hauetan Putzuzulo Amets fabrika eraiki duzuen guztiok bertan izatea nahiko genuke. Putzuzulon amestu duzuen guztiok bertan izatea nahiko genuke. Putzuzulorekin momenturen bat konpartitu duzuenok, Putzuzulon inoiz trago bat hartu duzuenok, Putzuzulon hotza pasa duzuenok, Putzuzulon beroa pasa duzuenok, Putzuzulon barre egin duzuenok…..

5. urte hauen parte izan garenon eta gutxienez beste hainbeste urteetan izango garenok Putzuzuloren urteurreneko festan izatea nahiko genuke. Beraz, gonbidapena luzatzen dizuegu bertara gerturatzeko.

muxu bana danoi eta badakizue…. .EUTXOURREI BETI

Seein Red, Extortion eta Metralleta taldeen kontzertua Putzuzulon

Posted in Berriak,Kontzertuak by Administrator on the urria 21st, 2010

Zarata kontzertuek etenik gabe jarraitzen dute Putzuzulo Gaztetxean eta datorren asteartean ere sekulako kontzertua izango dugu ZarataZarautzen eskutik. Urriaren 26an asteartean, abiadauraz beteriko kontzertua eskeiniko digute 3 taldek. Oraingoan, Holandatik datozen Seein Red talde mitikoa eta Australiako Extortion taldeak izango ditugu eta bi talde hauekin batera, herrikoak diren Metralletak ere joko du.

Seein Red eta Extortion, elkarrekin dabiltza Europar biran. Seein Redekoak aski ezagunak dira lehenagotik Lärm taldean jo zutelako. 1988an, bertako hiru kidek sortu zuten eta gaur egun arte jotzen jarraitzen dute. Extortion laukotea berriz, lehen Europar biran dabiltza. Hardcore oso azkarra egiten dute, inguru hauetan gustatzen den bezala.

Tragedy eta Destino Finalen kontzertuetan bezala, puntual etortzea asko eskertuko dugu, 23:00etara amaiturik egon behar du eta.

Bi kontzertu interesgarri datorren asterako

Posted in Berriak,Kontzertuak by Administrator on the urria 14th, 2010

Putzuzulo Gaztetxearen urteurrena baino lehen zer entzun eta ikusi dugu Gaztetxean eta adibide bezala datorren asteko kontzertu sorta da. ZarataZarautzen eskutik, bi kontzertu interesgarri ikusteko aukera egongo da Zarauzko Gaztetxean.

Lehena, Urriaren 18an izango da, astelehenean eta bertan Donostiako Hell Division eta Estatu Batuetatik biran datozen Tragedy izango ditugu. Donostiarrek, 7 hatzbeteko binilo bat kaleratu berri dute eta gurean aurkeztuko dute. Menphiseko taldea berriz, aski ezaguna da hardcore DIY-aren munduan.

Datorren astean izango dugun bigarren kontzertua, Urriaren 21ekoa izango da, ostegunekoa. Bertan, Bartzelonako Destino Final taldea jarduno da. 2004ean Invasion izenarekin hasi zen hardcore Punk taldea da honakoa eta Japonia edota Estatu Batuetan birak burutu ditu. Beraiekin batera, Putzuzulon behin baino gehiagotan izan ditugun Citizen Kane talde Oriotarra edukiko dugu. Bi kontzertu hauek, gaueko 21:30etan hasiko dira.

Gogoratu aste barruko kontzertuek 23:00etarako bukaturik egon behar dutela. Beraz, kontzertura gerturatzeko intentzioa baldin baduzue, puntual etortzea gomendatzen dizuegu. Eta bitartean, zabaldu ezazue mezu hau zuen inguruan.

Antzerkia eta Zarata kontzertua Putzuzulon

Posted in Berriak,Kontzertuak by Administrator on the urria 5th, 2010

Datozen egunetan, ekintza ugari izango ditugu Putzuzulo Gaztetxean. Urriaren 9an eta arratsaldeko 19:00etan egongo den Munstroa antzezlanaren estrenoarekin hasi behar dugu.

ISTORIOAREN SINOPSIA HAUXE DA: Biziraupenak bultzaturiko heriozko lehia bortitza. Euskal Herrian ongi ezagutzen dugun gerra eternoa. Gure sustraietatik, gaur egungo euskaldunei eskeinia. Gizakia munstroaren aurka. Borroka epikoa. Beldurra, ausardia, noblezia, justizia, amorrua, inbidia eta norgehiagokaren koktelak, gizakia, beste behin, hondamendira eraman zuenekoa. Auzokoaren miseriak axola galdu zuenekoa, norberaren duintasuna bukaeraraino defendatzearen truk. Nor da noblea, nor munstroa, norbere izen ona jokoan dagoenean? Oraingo honetan, historia, galtzaileak kontatzen du…

HISTORIOA KONTATZEKO MODUA, ORIGINALA ETA MULTIDISZIPLINARRA DA; DANTZA, KANTUA, INTERPRETAZIOA, MISTERIOA, TRAGEDIA, UMOREA, ITSASOA, LURRA, ZERUAK… 12 URTETIK GORAKOENTZAT, GEHIENBAT.

Honez gain, Urriaren 11ean, astelehenean, Zarata kontzertu itzel bat edukiko dugu Gaztetxean, ZarataZarautzen eskutik. Gaueko 20:30etatik aurrera, Deathraid, Sin Logica eta Kontrasocial taldeen kontzertua izango da.

Hiru taldeak Europar biran dabiltza egun hauetan. Deathraidekoak, Estatu Batuetatik datoz eta Disrupt edota State Of Fear bezalako taldeetan ibilitako jendez osaturik dago. Kontrasocialekoak berriz, Indonesiarrak dira eta Sin Logica Suitzarrekin batera dabiltza biran.