Xakela Gaztetxe Asanblada


Donibane-Ziburuko Gaztetxera goaz!!!

Posted in Berriak,Gaztetxea,Kontzertuak by Administrator on the azaroa 23rd, 2010

Putzuzulo Gaztetxearen 5. urteurrena amaituta eta arnas pixka bat hartze aldera, larunbat honetan, Azaroaren 27an, eskursio txiki bat antolatu dugu Xakelako lagunok.

Honela, Donibane-Ziburuko Gaztetxeko kideekin elkartrukatze egun bat antolatu dugu haien Gaztetxean. Egunari hasiera goizeko 12:00etan emango diogu eta 12:30etan mahai inguru bat edukiko dugu guztion artean Gaztetxe bakoitzaren egoera aztertu eta mintzatzeko.

14:00etan bazkaria izango da eta bazkal ostean bi Gaztetxeen arteko GAZTETXE DEMA edukiko dugu: Infernuko igoera, pilota, petanka eta abar luze batez gozatzeko aukera izango dugu. Jokuen ostean kontzertu akustikoa eta afaria egongo da.

Eta gauari amaiera emateko, kontzertua izango dugu Zarauzko Metralleta eta Diskoiraa taldeekin eta bertako beste bi talderekin.

Bertara joateko lista Gaztetxean eta Arrano Taberna dago jarrita eta ondorioz oraindik ere aukera duzue apuntatzeko. Honez gain, bihar Putzuzulon 17:00etan egingo den asanbladara ere gerturatzea gomendatzen dizuegu, Ziburura nola joan lotarako lekuaz hitz egingo dugu eta.

Badatorrela… KOPLA TXAPELKETA!

Posted in Berriak,Zuzenean entzun! by Administrator on the azaroa 21st, 2010

Putzuzulo Gaztetxean egingo den eta Arraio Irratiak zuzenean emitituko duen Kopla Txapelketa aurrera doa eta mezu hau bidali digute zabaldu dezagun.

Gainean dugu!!!

Aurtengoan ere, ZIRITIK ETA ZOROTIK, festa ederra izango da kopla txapelketa!!!

ABENDUAREN 10EAN, 22:00ETAN

ZARAUZKO PUTZUZULO GAZTETXEAN!!!

Bertsolariak:

Miren Amuriza (Berriz), Miren Artetxe (Hendaia), Amets Arzallus (Hendaia), Hodei Iruretagoiena (Zarautz) , Rosi Lazkano (Orio), Sebastian Lizaso (Azpeitia), Julio Soto (Gorriti), Ander Sorozabal (Gasteiz), Jokin Uranga (Azpeitia) eta Jone Uria (Algorta).

musikariak

…eta sorpresa gehiago…

LASTER ARTE!!!

Oharra: Sarrerak egunean bertan jarriko dira salgai, 20:00etatik aurrera, Putzuzulon.

Oharrari oharra: Aurrez ez da inorentzako sarrerarik erretserbatuko.

Putzuzulo Gaztetxearen urteurreneko azken ekitaldiak

Posted in Berriak by Administrator on the azaroa 18th, 2010

Hemen gatoz Putzuzulo Gaztetxearen urteurrenaren barruan egingo diren azken ekitaldien berri emateko.

Gaur bertan, Korto emanaldia egongo da Putzuzulon Gaueko 22:00etatik aurrera. BErtan hainbat bideo ezberdinen emanaldia egongo da.

Ostiralean, Azaroaren 19an,
KANTU AFAYA:
21:00tan Patata tortila txapelketa.

ondoren afaria eta Montetxio koruaren laguntzaz kantaldi ikiagarriya. (tartean kantu mitikoak ere kantatzeko abadagunea izango dugu.)

Larunbat hontan, azaroaren 20an, GAZTETXEA KALEAN eguna.

11:00etan Musika plazan auzoen arteko olinpiadak.(oriyo ta getaiarrak datozti ta herriko jendiak parte hartzia biharrezkoa deritzogu)
14:00tan Herri bazkaya: uztaro barazki kooperatibaren eskutik. Ez da tiketik ez inon apuntatu beharrik izango.
bazkalomndoren..Olinpiaden bukaerako proba zekenak.
17:00tan Kalejira herritikan zehar.
21:00tan Kontzertu kubatarra musika plazaan: TARANBANA.

Egun guztian zehar argazki erakusketa izango da kioskuan.

Eta amaitzeko, igandean, azaroaren 20an , HAURREN EGUNA edukiko duzue.

11:00etan, haurrentzako zirko tailerra egongo da.
Eta 17:00etan, Txurrimurri eta Morritoston zirkoan antzezlana egongo da.

CNT-ren jardunaldiak eta erakusketa Zarautzen

Posted in Berriak,Hitzaldiak by Administrator on the azaroa 10th, 2010

Honakoaren bitartez, CNTren mendeurrena dela eta Zarautzen antolatu ditugun hitzaldi sorta eta erakusketaren berri eman nahi dizuegu.

*AZAROAK 12 (ostirala)

*MAHAI INGURUA

*-Enpresa autogestionatuak Argentinan *ANDRES RUGGERI www.recuperadasdoc.com.ar

*AZAROAK 17 (asteazkena)

*HITZALDIA

*-Orain inoiz baina gehiago, anarkosindikalismoa *MIGUEL PERERA, CNTren ekintza sindikalerako idazkaria.

*AZARROAK 23 (asteartea)

*SOLASALDIA

*-Anarkismoa eta nazio auzia eztabaidagaigatazketaz arituko da.Gonbidatu berezi baten galdera ekarpenak abiapuntu, denon arteko solasaldia

*AZAROAK 25 (osteguna)

*HITZALDIA

*-Krisi ekonomikoa eta alternatiba autogestionarioak *ENDIKA ALABORT, EHUko irakaslea eta Zientzia Ekonomikoa eta Autogestioaren institutuko kidea

*AZAROAK 30 (asteartea)

*HITZALDIA

*-Euskal anarkistak gerra zibilean *LUIS Mª JIMENEZ de ABERASTURI

Idazle donostiarra, Manuel Chiapusoren testigantzen argitaratzailea eta Casilda miliciana liburuaren egilea eta “MENDI”. Pintoreak anarkistak Borgeto jauregian izan zireneko pasadizoak

gogoratuko ditu.

*ABENDUAK 2 (osteguna)

*-Vivir la utopia. TVEK ekoizturiko dokumentala. 1936ko iraultza soziala bizi izan zuten pertsonen testigantzak jasotzen ditu.

*ABENDUAK 7 (asteartea)

*HITZALDIA

-Teilatutik abiatutako iraultza *LUCIO URTUBIA protagonistak bere bizipenak kontatuko dizkigu.

*ABENDUAK 9 (osteguna)

*ZINEFORUMA*-Buenaventura Durruti, anarquista. Durruti iraultzaile mitikoari buruz.

*EKITALDI GUZTI HAUEK ZARAUZKO PUTZUZULO GAZTETXEAN IZANGO DIRA, ILUNTZEKO 19:00TAN HASITA

*CNT, 1910-2010: EHUN URTE BORROKAN**

Guzti honez gain, 150 argazki historikoz osaturiko erakusketa dago Berdura Plazako goikko solairuan. Argazki gehienak Euskal Herrikoak dira.

ORDUTEGIA:

ASTEGUNETAN: 18:00-20:00

ASTEBURUETAN: 12:00-14:00 / 18:00-20:00


Urteurreneko ekitaldiek aurrera darraite

Posted in Berriak,Hitzaldiak,Kontzertuak by Administrator on the azaroa 9th, 2010

Nahiz eta iada 2 aste pasa diren Putzuzulo Gaztetxeko V. urteurrena ospatzen hasi ginenetik, oraindik ere zer ikusi eta entzun izango dugu gurean. Aste honetarako ere ekitaldi dexente ditugu.

Hasteko, gaur bertan eta astearte ibiltariak izenaren azpian, Santiyo bidea bizikletan egin zuen lagun batekin solasaldia edukiko dugu arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Azaroaren 11ean, ostegunean, Zine Foruma edukiko dugu Radio Encubierta filmarekin, hau ere arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Azaroaren 12an, ostiralean berriz, Kaiolatik gaua ospatuko da Gaztetxean. Gaueko 22:30etatik aurrera eta Arraio irratiko Kaiolatik irratsaioak antolatuta,  inguruko lau DJ ezberdinen emanaldi elektronikoa edukiko dugu.

Azaroaren 13an, larunbatean, hainbat gauza edukiko ditugu bai Gaztetxean eta baita kalean ere. Hasteko, Izerditan Blai irratsaioak antolatutako Emayonk Lori pala txapelketako finala jokatuko da Manuelako frontoian goizeko 11:00etan. Ondoren, bazkaria ospatuko da Putzuzulon, Norbaitek bazkaltzera azaldu nahi badu, Gaztetxean bertan apunta daiteke.

Eta gauean berriz, IV. Zaratafest jaialdia ospatuko da 6 talderekin. Aurtengoan Bermeoko Powerflip, Beasaingo Fly Shit, Buenawistako Ira et Decessus, Zaragozako Mistkafer eta Criatura eta Bartzelonako Totalickers taldeak edukiko ditugu.

Igandean, antzerki bat edukiko dugu arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Oteiza = Gizartea

Eta amaitzeko, astelehenean, Azaroaren 15ean, mahai-inguru bat edukiko dugu Sorginak Emakume Taldeak antolatuta Emakumeak eta Artea izenekoa. Bertan, Arlo desberdinetako hiru emakume artista arituko dira gaiaz hizketan: zein leku gelditzen zaion emakumeari artean, zeintzuk diren oztopo nagusiak, beraiek nola bizi duten egoera…

Gonbidatutako artistak hauek dira:


- Uxue Alberdi idazle eta bertsolaria
- Maite Arroitajauregi “Mursego”
musikaria
- Concetta Probanza
margolaria


Hurrengo orrialdea »