zv7qrnb
Xakela Gaztetxe Asanblada » Urteurreneko ekitaldiek aurrera darraite

Xakela Gaztetxe Asanblada


Urteurreneko ekitaldiek aurrera darraite

Posted in Berriak,Hitzaldiak,Kontzertuak by Administrator on the azaroa 9th, 2010

Nahiz eta iada 2 aste pasa diren Putzuzulo Gaztetxeko V. urteurrena ospatzen hasi ginenetik, oraindik ere zer ikusi eta entzun izango dugu gurean. Aste honetarako ere ekitaldi dexente ditugu.

Hasteko, gaur bertan eta astearte ibiltariak izenaren azpian, Santiyo bidea bizikletan egin zuen lagun batekin solasaldia edukiko dugu arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Azaroaren 11ean, ostegunean, Zine Foruma edukiko dugu Radio Encubierta filmarekin, hau ere arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Azaroaren 12an, ostiralean berriz, Kaiolatik gaua ospatuko da Gaztetxean. Gaueko 22:30etatik aurrera eta Arraio irratiko Kaiolatik irratsaioak antolatuta,  inguruko lau DJ ezberdinen emanaldi elektronikoa edukiko dugu.

Azaroaren 13an, larunbatean, hainbat gauza edukiko ditugu bai Gaztetxean eta baita kalean ere. Hasteko, Izerditan Blai irratsaioak antolatutako Emayonk Lori pala txapelketako finala jokatuko da Manuelako frontoian goizeko 11:00etan. Ondoren, bazkaria ospatuko da Putzuzulon, Norbaitek bazkaltzera azaldu nahi badu, Gaztetxean bertan apunta daiteke.

Eta gauean berriz, IV. Zaratafest jaialdia ospatuko da 6 talderekin. Aurtengoan Bermeoko Powerflip, Beasaingo Fly Shit, Buenawistako Ira et Decessus, Zaragozako Mistkafer eta Criatura eta Bartzelonako Totalickers taldeak edukiko ditugu.

Igandean, antzerki bat edukiko dugu arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Oteiza = Gizartea

Eta amaitzeko, astelehenean, Azaroaren 15ean, mahai-inguru bat edukiko dugu Sorginak Emakume Taldeak antolatuta Emakumeak eta Artea izenekoa. Bertan, Arlo desberdinetako hiru emakume artista arituko dira gaiaz hizketan: zein leku gelditzen zaion emakumeari artean, zeintzuk diren oztopo nagusiak, beraiek nola bizi duten egoera…

Gonbidatutako artistak hauek dira:


- Uxue Alberdi idazle eta bertsolaria
- Maite Arroitajauregi “Mursego”
musikaria
- Concetta Probanza
margolaria


Leave a Reply