Xakela Gaztetxe Asanblada


Bi kontzertu Zaratatsu Putzuzulon

Posted in Berriak,Kontzertuak by Administrator on the abendua 28th, 2010

Aurrekoan urtea ongi amaitzeko kontzertua antolatu genuela esan genuenean, gezurretan ari ginen, oraindik ere beste bi kontzertu ditugulako antolatuak. Kasu honetan, urteari amaiera emateko eta hasiera emateko dira. Bi kontzertu hauek gainea, ZarataZarauzko txusmak antolatuak dira.

Abenduaren 30ean, ostegunean, Galiziako Inu (www.myspace.com/inumisantropunk) taldea izango dugu oholtzan, egiten ari diren bira motxeko azken kontzertua emanez. Eta hauei laguntzen, Besaingo Colapso (www.myspace.com/colapsopunx) taldea izango dugu.
Kontzertua 21:00tan asiko da, astebarruan 23:00etan bukatu behar bai dute.

Eta Urtarrilaren 3an, astelehenean, Austriako LA LIGNE MAGINOT eta HARDFLIP taldeak izango ditugu. Austriarrek,  doom epiko eta apokaliptikoa egiten dute bi bateriekin. Bergararrek berriz, punk rock gaztea eta alaia egiten dute.

Kontzertua ZarataZarautzen eskutik

Posted in Berriak,Kontzertuak by Administrator on the abendua 21st, 2010

Eguberrietan belarriak garbitzeko intentzioarekin datoz Zaratazarautzeko lagunak. 2010 urteko azken txanpan sartuak Punk kontzertua antolatu da Putzuzulo amets fabrikan. Noruegatik Knuster Ruter taldea etorriko da europan zehar egiten ari diren biran murgilduak. 80. hamarkadako Hardcore punk azkar eta zikina lantzen duen taldearekin batera, Zaborra Urretxu-Zumarragako taldea ariko da.

Hitzaldia Putzuzulo Gaztetxean

Posted in Berriak,Hitzaldiak by Administrator on the abendua 19th, 2010

Abenduak 22-an politikari buruzko hitzaldi-eztabaida izango dugu Putzuzulo gaztetxean arratsaldeko 19:30ean.
Hizlaria: Joseba Ariznabarreta

Eten dezagun zilborhestea Matrix-ekin

Zurekin ere eztabaidatu nahi dugunez, han ikusiko gara!

Euskarasteko ekitaldiak, kontzertua eta Heavy gaua

Posted in Berriak,Hitzaldiak,Kontzertuak by Administrator on the abendua 14th, 2010

Putzuzulon etenik gabe jarraitzen dugu. Sekulako astebukaera baten ostean oraindik ere ekintzaz beterik jarraitzen dugu.

Hasteko Abenduaren 14ean EHE-ren dokumentala egongo da ikusgai;  “Izan, egin, eragin.”, eta ondoren honi buruzko solasaldia izango dugu dokumentalaren zuzendari eta EHE-ko arduradunarekin. Hau dena 19:00tan Putzuzulo gaztetxean izango da.

Abenduaren 17an berriz, ostiralean, gaueko 22:30tan kontzertua emango dute Mobydick eta Giranice-k, Zarauzko Putzuzulo Amets Fabrikan.

Mobydick, oraintxe bertan Villa de Bilbao txapelketako finalera iritxi da, kitarra soil eta ahots ikaragarri batekin. Jende asko txundituta utzi dute bere kanta indartsu eta batipat, ahots potente, sendo eta lakarrak. Giranice berriz, eremu oso ezberdinetan ibilitako musikariak bildu dira proiektu berri honetan, hauetako batzuk, lehen ere Saudade taldean elkarrekin ibiliak. Kanta berean erritmo eta matiz aldaketa bortitz zein leunak uztartzen dituzte melodia batek gidaturik. Mezu baten ordez, egoera bat transmititzeko helburuarekin egiten dute iturri oso desberdinetatik edaten duen musika instrumentalista. Honetarako, rockean oinarritzen diren gitarren gainetik bibolin batek gidatzen du kantaren ildoa.

Honez gain, Heavy gau bikain bat edukiko dugu Abenduaren 18an, igandean ZarataZarauzko lagunen eskutik. Bertan, Usurbilgoak diren Mendeku Itsua eta Su Ta Gar taldearen bertsioak egiten dituen Su Ta Ke taldea izango dugu. Eta gauari amaiera paregabea emateko, DJ Gamel edukiko dugu gure belarriak zulatzen.

Euskarastea eta Elkartasun jaialdia Putzuzulon

Posted in Berriak,Kontzertuak by Administrator on the abendua 9th, 2010

Pasa den zubia egokitze lanetan pasa ondoren, ekitaldiz beteriko beste astebukaera berri bat iritsi zaigu Putzuzulora.

Asteko, AEK eta Euskal Herrian Euskarazen eskutik beste Euskaraste bat edukiko dugu aurtengoan ere. Abenduak 10, ostiralean eta gaueko 22:00etan,Kopla Txapelketa egongo da Putzuzulo Gaztetxean. Sarrerak egun bertan jarriko dituzte salgai, 20:00etatik aurera. Gogoratu ere, urtero bezala, Kopla txapelketa FMko 99.3an entzun ahalko dela Arraio Irratiaren eskutik.

Abenduak 12, igandean eta 19:00etan, Xentimorik gabe antzezlana ikusi ahalko duzue. Asier Sotak zuzendutako lana da, eta Ramon Agirrek eta Inazio Tolosak egingo dituzte aktore lanak. Sarrerak bost euroko kostua du.

Abenduak 14, asteartean 19:00etan, Izan, egin, eragin dokumentala eskainiko dute, Putzuzulo Gaztetxean. Ondoren, solasaldia izango da.

Guzti honez gain, Putzuzulo Gaztetxean egingo ez diren beste ekitaldi batzuk ere antolatu dituzte. Esaterako, Abenduak 15, asteazkena eta 19:00etan, Jo aldaba eta sartu ezkatzea ekitaldia, Euskadiko Kutxako aretoan eta Abenduak 18, larunbatean eta egunean zehar, Santo Tomas Azoka, Lege Zaharren Enparantzan. Baserritarren eta artisauen postuak, txistor lehiaketa eta taloak, besteak beste. bertsolariek, txistulariek eta trikitilariek alaituta eta Arraio irratiak girotuta.

Guzti honez gain beste ekitaldi bat ere izango dugu Abenduaren 11ean, ostiralean. Labi Zaporra elkartasun kanpainaren baitan elkartasun jaialdia egongo da Gaztetxean. Lehenik eta behin, eguerdiko 12,30ean prentsaurreko jendetsu bat emango da Frontoi Txikin bi lagunen egoera azalduz eta Abenduaren 18ko manifestaziorako deia eginez. Gauean berriz, Elkartasun jaialdia burutuko da ondorengo artistekin:

Joseba Tapia “Eta tira eta tunba” diska berria aurkeztuz
Oreka TXeko txalapartariak
Eñaut Elorrieta (ken7-ko abeslaria)
Imanol Epelde (poesiak errezitatuz)
DJ Xixi

m4s0n501