Anari zuzenean Putzuzulo Amets Fabrikan
ANARI ZUZENEAN PUTZUZULO AMETS FABRIKAN
Otsailak 27, Igandea, 19:00etan
(pintxoak, ardoa eta umore ona izango da pikatzeko!). . . . . . . . . .
Kasualitatez hasi banintzen musika munduan, kausalitatez gertatu da ondorengo dena: diskak, kontzertuak, musikari lagunak… Bakarrik jaio eta bidean lagunak hartu; Mikel Abrego (BAP, Negu Gorriak, inoreneroni), Xabier Olazabal, Drake (BAP, inoreneroni) eta Borja Iglesias (Purr, Hotel, inoreneroni) ditut orain eskutik; bihotzetik hala ere, Xabi Strubell (Dut, ZURA), Jon Oiartzun (BAP) edo Maite Arroitajauregi. Denek egiten dute Anari gu. Bakardade ainitza.
Sonoritateari erreparatuz, oraindik egiten darraien erreka, non, diren iturri desberdinetatik edan, finean iturri orok ura, rocka. Batzuetan leuna, bestetan gogorra, beti bustia. Jan berriz, hitza. Aho bete hitz, ikusiak, ikasiak, bilatuak, ez aurkituak, lapurtuak….Errekaren gainean doan paperezko batela; errekak behar du, berak erreka haina.
. . . . . . . . . .
Memoria Historikoaren inguruko jardunaldiak Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean
Memoria HIstorikoaren inguruko jardunaldiak burutuko dira Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean Otsailaren 21etik Martxoaren 19ra. Ondorengo lerroetan duzue, bertan egongo diren hitzaldiak:
Otsailak 21, astelehena, 19:00tan:
“Getariaren Sustrai ekimena“-ko kideak diren Idoia Arrieta eta Jon Irigoienen hitzaldia eta “Zarauzko Memoria Historikoa” Jon Benitoren eskutik
Otsailak 22, asteartea, 19:00tan:
Iñaki Gil de San Vicenteren eskutik “Memoria Historica”
Otsailak 23, asteazkena, 19:00tan:
Euskal Herriko egiaren batzordearen inguruan Antton Gomez eta Gotzon Garmendiaren hitzaldia
Martxoak 19, larunbata, 17:30etan:
Jesus de Cos Borbolla Maquis-eko kidea , “Ni bandidos, ni vencidos. La Guerrilla antifranquista en Cantabria“ren inguruan.
Hitzaldi guztiak Zarauzko Arraio irratiak zuzenean emitituko (bai FM zein internetez) ditu eta bere webgunean ere eskegiko dira.
Burux Lee taldearen azken kontzertua Putzuzulon!
Zarauzko BURUX LEEtarren azken kontzertua izango dugu larunbat honetan putzuzulon.
merezi duten festa eskaini nahi diegu beraien agurrean beraz, ahalik eta jende gehien elkartzea gustatuko litzaiguke larunbatean izango dugun festan.
22:00etan , PUTZUZULO AMETS FABRIKAN, kontzertu ostean amaierarik gabeko festa!!
Astebukaerako ekintzak Putzuzulon
Bi ekitaldi interesgarri ditugu Putzuzulon astebukaera honetarako.
Lehena, larunbat honetan edukiko dugu, Otsailaren 5ean. Armiarmaren gaua edukiko dugu bertan eta antolatzaileek honako mezu hau bidali digute:
Gaztelekuko atean sekulako amarauna, Udaletxeko atean hiru edo lau, Musika Plazara joan eta Marasma kide bat kaleak “MARASMAZ” apaintzen…
-Aupa gazte! esango al zenidake zer demontre den “MARASMA”?
-MARASMA? armiarma- irribarre jostalaria.
-Ja,ja,ja! Galdetu nahi nuena da zer esan nahi duen, zer dela eta agertu diren herrian hainbeste MARASMA!
-Zarautz saretzera goazelako!
-Zarautz saretzera? baina, nola? Nortzuk?
-MARASMA MUGIMENDUKO KIDEOK!Entzun adi, iraultzaren lehen taupaden berri ematera noa eta…
Herriko gazteekin elkartu eta berriketan aritu nahi dugu, gai askoren inguruko galdetegi bat dugu, iritziak jasotzeko. Garaia da geure hitza kontutan har dezaten! elkar ezagutu eta elkarrekin jarduten badugu geure arazoei aurre egiteko gai izango gara!
Izan zaitez zu ere MARASMAKIDE, zabaldu zure hitza, zabaldu begi eta belarriak, parte hartu, adi egon ta zabaldu mezua!
Otsailaren 6an berriz, igande zaratatsu bikain bat edukiko dugu. ZarataZarauzko lagunek antolatuta, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Zarauzko Metralleta, Donostialdeko Iron Batasuna, Brasilgo Cativerio eta Bartzelonako Crani Septic taldeak edukiko ditugu oholtza gainean.



