PUTZUZULO GAZTETXEA

m4s0n501

Datozen egunetako Putzuzuloko kontzertuak

Posted in Berriak,Kontzertuak by Administrator on the martxoa 30th, 2011

Datozen egunak oso mugituak edukiko ditugu gurean eta hau dena mezu honen bidez laburbiltzen saiatuko gara.

Apirilaren 2an, larunbatean, Zarauzko Putzuzulo Gaztetxera joango gara, bertan hiru talderen kontzertua izango dugu eta. Gaueko 21:30etatik aurrera, Zarauzko MKT eta iparraldetik datozen Willis Drummond eta George Abitol Sex Toy Academy edukiko ditugu.

Kontzertuekin jarraituz, Apirilaren 4ean, astelehenean sekulako Crust kontzertua edukiko dugu Putzuzulon. Bertan, Alemaniatik datozen Gun mob eta Hellborn messiah taldeak edukiko ditugu. Kontzertua 21:00etan hasiko da.

Eta Putzuzuloko kontzertuekin amaitzeko, datorren egunean, Apirilaren 5ean alegia, hiru talderen saioa edukiko dugu. Oraingoan, Donostiako Hell Division, Bartzelonako Gattus eta Nailbiter Ingelesak edukiko ditugu.

Aire akrobazia ikastaroak Putzuzulon!!

Posted in Atxikimenduak,Berriak by Administrator on the martxoa 28th, 2011

Apirilaren 1ean 18tatik 21tara eta Apirilaren 2an 10tatik 13tara aire akrobazia ikastaroa izango dugu Putzuzulo amets fabrikan. Maila guztientzako ikastaroa izango da gainera, sekula aire akrobazia egin ez dugunontzako ere aukera paregabea. 30 euroren truke intensibo polita izango dugu. Apuntatzeko, 689792469 telefono honetara deitu behar da (Virginia).
Ez galdu airean benetan egoteko aukera hau!!


Datozen egunetako Putzuzuloko kontzertu eta hitzaldiak

Posted in Berriak,Hitzaldiak,Kontzertuak by Administrator on the martxoa 23rd, 2011

Hasteko, Martxoaren 27an, igandean, kontzertu oso interesgarria edukiko dugu Zarauzko Putzuzulon.  Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Orioko Citizen Kane, Zarauzko Diskoiraa eta Bartzelonatik datozen Absurdo eta Ingalaterrako The Shitty Limits taldeek joko dute.Bi egun interesgarri izango ditugu datozen egunetan Putzuzulon.

Honez gain, Kontu antimilitarista batekin gatozkizue oraingoan Putzuzulon. “EJERCITOS EN LAS CALLES” liburuaren aurkezpena izango dugu, eta itzultzailearekin solasaldi arras interesgarria. NATO-ren “Urban Operations in the year
2020″ txostenari buruzko liburua dugu honakoa. Galdu ezinezko zita, beraz. Martxoak 31, Osteguna. 19:00etan, Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean.

Larunbat mugitua dugu Putzuzulon

Posted in Berriak,Hitzaldiak,Kontzertuak by Administrator on the martxoa 15th, 2011

Ekintzaz beteriko larunbat bikaina izango dugu Putzuzulon. Martxoaren 19an, Emakumeok Plazara ekimena izango dugu  Euskal Herriko Bilgune Feministak antolatua. Arratsaldeko 20tan hasita, erakusketa, bideo proiekzioa, afaria, kontzertua eta DJak izango ditugu. Jardunaldi hauetako kuña entzun nahi baduzue HEMEN duzue.

Honez gain, egun berean, Putzuzulon antolaturiko Memoria Historikoaren inguruko azken hitzaldia edukiko dugu arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Bertan, Martxelo Alvarez, Ahaztuakeko kidea eta Jesus de Cos Borbolla, Maquis-etako kidea izango ditugu Ni bandidos, ni vencidos. La guerrila antifranquista en Cantabria izenburua duen hitzaldian. Gogoratu hitzaldi hau Zarauzko Arraio Irrati libreak zuzenean emitituko duela eta internet bidez entzun ahalko dela HEMEN.

Bi talde Lituaniarrek joko dute Putzuzulon

Posted in Berriak,Kontzertuak by Administrator on the martxoa 15th, 2011

Ostegun honetan, Martxoaren 17an, bi hardcore talde Lituaniarren kontzertua edukiko dugu Putzuzulo Gaztetxean.

Arratsaldeko 20:30etatik aurrera, GxFxTx eta K.A.N.G. taldeak edukiko ditugu. Lehenak, eskola zaharreko jarkore helio izugarri ona egiten dute KILL YOUR IDOLS taldearen modura. Bigarrenak berriz, NYHC ona eta mortala burutzen dute MADBALL, BREAKDOWN eta KILLING TIME taldeeen modura.

Hurrengo orrialdea »