Xakela Gaztetxe Asanblada


Sorgin Gaua burutuko da Putzuzulon

Posted in Berriak by Administrator on the martxoa 4th, 2011

Martxoaren 11ean Sorgin Gaua ospatuko da Putzuzulo Gaztetxean. Baina Urola Kostako Koordinadora Feministak eta Martxoaren 8ko lan taldeak gauza gehiago prestatu dituzte egun horretarako. Hemen duzue bidali duten mezua:

Badator martxoak 8a eta prekarietatea gaitzat hartuta antolatu ditugun ekintzetara gonbidatu nahi zaitugu:


PREKARIETATEARI ABORDAIA!!!!



Martxoak 5, larunbata ABORDAIAAA! 10.30tan mural margoketa + hamaiketakoa + musika “Justoenea plazan”  


Martxoak 8, asteartea Denok Donostiara!


Martxoak 10, osteguna Ispilu Arte galerian 19.30tan Etxeko langileen eta Zaharrak berri bideoen emanaldia, hitzaldia eta eztabaida


Martxoak 11, ostirala SORGIN GAUA 22.30tan Gaztetxian


Martxoak 12, larunbata Manifa 12.00tan “Prekarietateari abordaia” + ekitaldia

14.30tan Emakume bazkaria

Trikipoteoa eta festa ta dantza!!!

Animatu eta parte hartu!!


Beste kontzertu bat iganderako

Posted in Berriak,Kontzertuak by Administrator on the martxoa 3rd, 2011
Astebukaerari azken ikutua emateko, igande honetan, Martxoak 6, kontzertu dotore batetaz gozatzeko aukera edukiko dugu zarauzko emtsen fabrikan. Oraingoan, frantziako ipar mendebaldetik dattozkigun bi talde edukiko ditugu gurekin. Bretania aldetik datoz biak,

- Mentos Coca, talde ugarietan iubilitako jendea, besteak beste, Years of Decay etb. Crust-Punk indartsua eginez.Entzuteko: www.ifeelgoodrecords.com

Bigarrenak berriz, aspaldi ikusitako izen luzeena dute, damutuko dira hurrengo bira baterako, ez baita batere erraza karteletan jartzeko.

- Autonoma paradise and the dreadlocks terror, hauek Crust gordina lantzen dutelarik.

Beraz badakizu, ihauterietako iltzea pasatzeko aukera paregabea duzula putzuzulon.
Kontzertuak arratzaldeko 19:00tan hasiko dira, eta sarrera 3 eurokoa izango da.

Putzuzuloko kontzertuekin jarraitzen dugu

Posted in Berriak,Kontzertuak by Administrator on the martxoa 1st, 2011

Anariren kontzertu itzelaren ostean, beste bi talde interesgarri ikusteko aukera egongo da Putzuzuloko oholtzan.

Martxoaren 4ean, ostiralean, Elorrixoko Yakuzi eta Hondarribiko Bloodseekers Punk Rockeroak izango ditugu gaueko 22:00etatik aurrera.

« Aurreko orrialdea