Astebukaera honetako Putzuzuloko kontzertuak
Bestalde, Apirilaren 30ean , larunbatean, Erantzunen kontzertua edukiko dugu Putzuzulo Gaztetxean. Hemen duzue beraiek bidalitako idatzi txikia:
ERANTZUN taldeak 13 urte beteko ditugu iada. Konturatzerako hegan pasa dira urte guzti hauek…milaka kilometro, mila gau eta mila zarata. 13 urte lagunak egiten, 13 urte bidaiatzen, 13 urte ikasten,… eta orain urte guzti hauetan bizitutakoa ospatu nahi dugu. Orain arte bezala, lagunez inguratuta, bidelagun izan zareten guztiei omenduz.
Honetarako gau berezia antolatu dugu Apirilaren 30erako. 20ak aldera elkartuko gara Putzuzulo Gaztetxean eta afari eder bat prestatuko dizuegu urte guzti hauetako babesa eskertzeko (afaritara etorri nahi duenak izena eman mesedez). Eta afariaren ostean kontzertua!! oihuak eta amorrua putzuzulon!! Egun berezi hau betiko gogoratu nahian zuzenean grabatuko dugu.
Beraz, guretzat hain berezia den egun honetan, asko eskertuko genuke zu zeu ere bertan izatea!!! mila esker 13 urte hauetan eman diguzuen guztiagatik!!!
ERANTZUN!!
Eta astea amaitzeko, Maiatzaren 1ean, igandean, Finlandiako Diskelma eta Frantziako Death Reign taldeen kontzertua edukiko dugu.
Bi kontzertu interesgarri datozen egunetarako
Bi zarata kontzertu interesgarri antolatu ditugu datozen egunetarako Putzuzulo Gaztetxean. Lehena gaur bertan izango da, Apirilaren 20an, Amurrioko Diswar eta Lasarteko Aurka taldeekin.
Bestea berriz bihar izango da Apirilaren 21ean eta bertan, Galiziatik datozen bi talde izango ditugu, eta azken momentuko talderen bat azal daiteke.
Lehenik,
-Buogh, Rock Progresiboa eginez, http://www.myspace.com/buogh
Ondoren
-Carcomedhi, desbrozadora soinuko post HC eginez, http://www.myspace.com/carcomedhi
Azkenik,
-Talde sopresa, urte askotako ibilbidea duen talde ezagun zein ezkutua.
Arratzaldetik gaita soinuekin alaituko dugu xakelen etxea, eta kontzertuekin batera, galiziko edari magikoa aterako dugu, Likor Kafea, badakizue beraz, azaldu eta gozatu!!!
Kontzertuak 20:30k aldera hasiko dira, eta sarrera 4 eurokoa izango da.
Bi talde Hungariar Putzuzulon
Epa!!!!
DANCE OR DIE! (Hungria): crust ilunaren hurrengo europear erregeak
www.myspace.com/cschc
PFA (Hungria): spazz talde mitikoaren antza dexente duen power
violence mortala www.myspace.com/pfapunk
Apirilak 19, asteartea, 20:30tan Zarauzko Putzuzulo gaztetxean
Kontzertuek ez dute etenik Putzuzulon
Aurreko astean eduki genituen kontzertuak alde batera utziz, asteazken honetarako ere sekulako sesioa dugu. Hemen duzue Apirilaren 13ko kontzertuaren propaganda:
www.myspace.com/parasyticrva
www.myspace.com/humilitate
euskal herriko eta kanpoko beste hainbat txoko bixitatzen izango dira. Total harrokeriya!!
3 talderen kontzertua larunbat honetarako
3 talderen kontzertua izango dugu ZarataZarauzko lagunen eskutik larunbat honetan, Apirilaren 9an. Honako hauek dira edukiko ditugun taldeak:
MARASME (Mallorka): Mallorkatik putzuzulora apropos datorren talde
emo-metalero galduezina. www.myspace.com/marasme
LÖKHUL (Salamanka): Zarautzen flipau gutxi batzuei hainbeste gustatzen
zaigun betiko d-beat bortitza. www.myspace.com/lokhul
MADELEINE (Donostia): izugarri intentsoa den post-rock modernoa.
www.myspace.com/madeleinmusika


