PUTZUZULO GAZTETXEA


3 talderen kontzertua Putzuzulon

Posted in Berriak,Kontzertuak by Administrator on the maiatza 26th, 2011

3 talde ikusteko aukera egongo da Putzuzulon Maiatzaren 27an, ostiralean. Bertan, Achtung, Gamora eta The Rodeo Idiot Engine taldeak edukiko ditugu.

Informatika ikastaroa Putzuzulon

Posted in Berriak,Hitzaldiak by Administrator on the maiatza 23rd, 2011

Maiatzaren 28an, goizeko 10etatik aurrera,  Zarauzko Putzuzulo Amets Fabrikan hausnarketa eguna antolatu dugu.

  • Helburua: interneten erabileraz hausnarketa egin eta sarean katibu ez geratzeko tresnak zein diren azaltzea.
  • Egitaraua: Goizeko 10etatik kafe ordura arte, Gorka Juliok interneten inguruko erabileraz gogoeta egin eta aholku batzuk emango ditu. Guzti hau Arraio Irratiak zuzenean emitituko du FM eta internet bidez. Kafearen ostean, planteatutako puntuen inguruko hausnarketa eta eztabaida egingo dugu, elkarrekin adostasun batera iristeko.

Bazkalostean, sare sozialen erabileraren inguruko hausnarketa egitekotan gabiltza. Nola askatu Facebook eta Twitterrenaganako dependentziatik? Zein beste sare dauzkagu eskura? Batez ere Gorka Juliok IEB11n planteatutakoaren gaineko eztabaida eginez.

  • Norentzat. Goizekoa interneteko erabiltzaile arrunt ororentzat, internet kontzienteki erabiltzen ikasteko: zerbitzari bat alokatzen ikasi eta bertan posta eta informazio kudeatzeko lan tresnak nola erabili erakusteko, besteak beste. Bazkalostekoa sare sozialen inguruko erabileraz hausnar egin nahi duen ororentzat.

Animatzen bazara, idatzi zergatik [at] goraprotoiak [dot] com helbidera. Adierazi bazkaritara gelditzeko asmorik duzun.

Grindcore kontzertua Putzuzulon

Posted in Berriak,Kontzertuak by Administrator on the maiatza 18th, 2011

Kontzertuz betea dugu zarauzko ametsen fabrika, eta maiatza ere ez dugu batera aspergarria, ekintzaz, kontzertuz eta Arraio Irratiko 5.urteurrenaz bait datorkigu.

Hauen lehen ospakizunei bukaera eder bat emateko, konzertu dotore batekin bukatuko dugu astea, maiatzak 22 igandean hain zuzen, bertan gurekin, 18:00tatik aurrera,

- Nolentia, Frantziatik,grind’n'sludge a jorratuz.

http://www.myspace.com/nolentia

- Infest, Baionatik, grindcore gogorra eginez, talde ikaragarria.

http://www.myspace.com/infestbaiona

Badakizu bera, astea ondo bukatu eta hobeto hasteko, gertutatu putzuzulora,

Sarrera:4€

Arraio Irratiak 5 urte beteko ditu Maiatzaren 20an

Posted in Berriak,Hitzaldiak,Kontzertuak by Administrator on the maiatza 10th, 2011

Zarauzko Arraio Irratiak 5 urte beteko ditu Maiatzaren 20ean eta hau ospatzeko sekulako urteurrena antolatu dugu beste behin ere. Hemen duzue datozen egunetarako osatu dugu egitaraua:

Maiatzak 14, larunbata: Arraio Irratia kalera aterako dugu irratsaio berezi bat egiteko. Goizeko 11:00etatik aurrera Musika Plazan egongo gara saio berezia egiten. Saio hau gainera, lehen aldiz FM bidez emititzea espero dugu.

Maiatzak 19, osteguna: Ostegun bidaiari bikain bat edukiko dugu Bitakora Kaiera irratsaioaren eskutik, Bertan, Fernando Rojo edukiko dugu berak eginiko bidai interesgarri baten inguruan. Hitzordua, arratsaldeko 19:00etan duzue Putzuzulo Gaztetxean.

Maiatzak 20, ostirala: Izerditan Blai irratsaioak azken bi hilabetetan antolaturiko futbito txapelketaren finala edukiko dugu. Final hau arratsaldeko 18:30etan izango da Poligonon. Arraio Vallekano ez da finalean izango baina bai pintxuak, zerbeza eta sekulako giro bikaina!!!

Maiatzak 21, larunbata: Goizeko 10:00etatik hasita, irrati libreen topaketak edukiko ditugu Putzuzulon. Bertan, Euskal Herriko irrati libre ezberdinetako kideak edukiko ditugu beraien esperientziak kontatuz.

14:00etan berriz, bertso bazkari bikaina antolatu dugu Xabier Silveira, Jokin Uranga eta Fredi Paia Mosketeroekin. Sarrerak aldez aurretik hartu ahalko dira 15 eeuuroren truke Zarauzko Arrano, Eguzki eta Juli-Juli tabernetan. Egunean bertan 25 eeuuro balioko du bazkarirako sarrerak.

Bazkaria amaitzean eta dena jasotzean, kalera joango gara Oriyoko BonboTrompeta txarangarekin. Eta gaua amaitzeko, kontzertu itzela edukiko dugu Gaztetxean bertan Dirtaa, Gabba Gabba Hey eta AZ/DZ taldeekin.

Astebukaera honetako beste kontzertu sorta

Posted in Berriak,Kontzertuak by Administrator on the maiatza 3rd, 2011

Ohikoa den bezala, zarata kontzertuek ez dute etenik Putzuzulo Gaztetxean. Kasu honetan, kontzertu bat dugu programatua aste honetarako.

Maiatzaren 7an, larunbatean, Anti-Udaberri Fest jaialdia edukiko dugu Txekiar Errepublikako hiru talderekin. Beraiekin batera, Zarauzko talde berria den Erniakoak ere edukiko ditugu. Hemen duzue, kontzertu honetako informazioa:

ONANIZER (Txekiar Errep.): mundu osoan zehar ibili den grindkore talde mitikoa  www.myspace.com/onanizer

NOW YOU´RE FUCKED (Txekiar Errep.): australiar grindkorearen erregeak lehen aldiz gure artean  www.myspace.com/hobartgrindcore

THE BREED (Txekiar Errep.): oi! ikutu majua duen jarkore punk earra  www.myspace.com/555300451

ERNIA (Zarautz/Atapuerka): ANESTESIA, METRALLETA, DISKOIRAÄ-n jotzen duten hirukotearen estreinu bortitza!!! Boooomm!!!