PUTZUZULO GAZTETXEA


Manute Putzuzulon da!!!!!

Posted in Berriak by Administrator on the abuztua 29th, 2011

Iraileko Zine Foruma!!!

Posted in Berriak by Administrator on the abuztua 29th, 2011

Abuztua amaituta, hemen duzue Iraila osoan zehar Putzuzulon ikusi ahalko ditugun film eta dokumentalak.

Irailak 1, 19:00etan
Gaia: Sexu askatasuna
Pelikula: XXY
Zuzendaria: Lucia Puenzo
Urtea: 2007
Iraupena: 82 min
Sinopsia: Alex sekretu bat gordetzen duen 15 urteko neska bat da, Piriapolisen kanpoaldeko kabaina batean gurasoekin bizi dena. Istorioa Buenos Airesetik lagun batzuk etortzean hasten da (Bikotea eta euren semea, Alvaro). Alvaroren aita zirujano plastikoa da, eta bere lagunek alabarengan duen interes medikoaren ondorioz joaten da bisitan. Seme-alaben artean sortutako erakarpenak gurasoak beldur zirenari aurre egitera behartzen ditu, herrian Alex fenomeno bat izango balitz bezela begiratzeak.

Irailak 8, 19:00tan
Gaia: Erlijioa-umorea
Brianen bizitza (1979): Monty Python-ek idatzitako luzemetraia eta Terry Jones-ek zuzendutakoa. Hemen Brian Cohen-en bizitza kontatzen digu, Jesukristoren egun berean jaioko da eta honek gora-behera asko ekarriko dizkio

Irailak 15, 19:00etan
Gaia: Elikadura
Super Size Me(2004): Zer gertatuko litzateke 30 egun jarraietan zehar Mc Donalds-eko elikagaiekin elikatuko bagina? Morgan Spurlock, gure pertsonaiak proba egin zuen eta hemen ikusiko dugu

Irailak 22, 19:00etan
Gaia: Kirola
Senna (2010): Dokumental honetan kirolari historiko honen bizitza zehatz mehatz azaltzen zaigu. Kirolari eredugarria, bai kirolari bezela eta baita pertsona bezala ere, orain ikusten ez diren horietakoak.

Irailak 29, 19:00etan
Gaia: Pretsonai historikoak
Diarios de Motocicleta (2005): Ernesto Che Guevarak bere lagun Granadosekin egindako bidaietan oinarritutako luzemetraia da. Hemen bidai honek berengan izan zuen eragina ikusiko dugu.

Kontzertu itzela Putzuzulon!!!

Posted in Berriak,Kontzertuak by Administrator on the abuztua 21st, 2011

Sekulako kontzertua antolatu digute ZarataZarauzko lagunek Abuztuaren 27rako.

Gaueko 21:00etatik aurrera, lau talde ikusteko aukera izango duzue bertan. Lehenik, erdi Zarauztarrak diren Dictadura taldea joko du eta hauen ostean, Tolosako Lobo Electrico Punk Rock taldeak, Bartzelonako Belgrado Post Punk taldea eta amaitzeko, Mexikotik biran datozen Los Monjo.

Kontzertuaren ostean gainera, Mattingun edukiko dugu gustoko zarata jartzen gaua amaitu eta goiza iristen den bitartean.