Putzuzulo Gaztetxearen 6. urteurreneko logo txapelketa
Ohartzerako Putzuzulok (http://www.putzuzulo.net) beste urte bat bete du, urte bat gehiago eta esperientzia eta bizipen ugari eraikin hunkigarri honek zarauztar askori eman dizkigunak azken urte honetan. Jada 6 urte, baina oraindik gasolina asko geratzen zaigu aurrera jarraitzeko eta inguruak berotzeko!! Urteurrena gerturatzen ari den aste hauetan burubelarri gabiltza Zarauzko Putzuzulo gaztetxeko 6. urteurrena prestatzen! Aurreko urtetan bezala urteurrenerako berotzen joateko logo txapelketa antolatu dugu. Ez, ez da artista, photoshopzale edo marrazkilarientzat bakarrik, edonork hartu dezake parte “lehiaketa” jada mitiko honetan!! (Informazio gehiagorentzat ikusi kartela)
Bestalde, korreo elektroniko (INFO@PUTZUZULO.NET) kontu bat ireki dugu asanbladetara agertu ezin duen edonork ideia, proposamen, lagundu edo kexuren bat badu gaztetxearekin harremanetan jartzeko.
Amaitzeko, gaztetxeak, beti bezala, irekita jarraitzen du ideia, proposamen, kexu…eta hauek eztabaidatzeko asanbladak edonorentzat irekita jarraitzen dute(beti bezala) asteazkenero 19:00tan.
Gaztetxean lagundu, ondo pasa edo garatu nahi baduzu ez galdu aukera.
Hasi indarrak gordetzen urteurren potolua dator ta!! Gora GU!
Kontzertu itzela Irailaren 19rako
Euskal jaiak pasa eta iltzeari buelta emateko denbora nahikoa izan ondoren, hilak 19 astelehenean, astea ondo hasteko, kontzertu eder bat edukiko dugu ametsen fabrikan. Lau talde eta bakoitza punta batekua:
19:30tan, Tyranice. Holandatik. http://tyrannicide.noblogs.org/
20:15ian, Rivers Run Dry, Hungariatik. http://www.myspace.com/riversrundrydbeat
http://riversrundry.bandcamp.com/
21:00tan, Only Fumes & Corpses, Irlandatik. http://www.mediafire.com/?jtx1abosu7p7ap3
21:45ian, Leithinis, Belgikatik. http://www.myspace.com/leithinis
Kontzertuak 23:00tako bukau ber due eta orduak errespetatzen saiatuko gea dana errexo izateko.
Sarrera: 4 euro


