m4s0n501
PUTZUZULO GAZTETXEA » 2011 » urria

PUTZUZULO GAZTETXEA


Bertsio gaueko irudiak ikusgai dituzue iada

Posted in Berriak,Gaztetxea,Irudiak,Kontzertuak by Administrator on the urria 31st, 2011

Hasi dugu Putzuzulo Gaztetxearen 6. urteurreneko festa. Ostiralean ekin genion bertsio bikain batekin eta larunbateko magia saioaren ostean urteurren eguna ospatu genuen atzo. Bertsio gaueko irudi batzuk sarean dituzue iada, ikusi nahi izan ezkero. Urteurren egunekoak datozen egunetan jartzen saiatuko gara.

Gora Putzuzulo!!!!!!

Putzuzulo Gaztetxearen 6. urteurreneko egitaraua

Posted in Berriak,Gaztetxea,Hitzaldiak,Kontzertuak by Administrator on the urria 18th, 2011

Ez dira garai errezak gure errealitatea aldatu nahi dugunontzako. Egunero entzun behar izaten dugu garai zailak datozela, krisi ekonomiko batean gaudela eta “hay que apretarse el cinturon” askoren ahotan dagoen esaldia da. Jendarte hau aldatzea ezinezkoa dela, alegia. Zulo batean sartu nahi dute errealitate berri bat eraikitzeko ilusioa, zulo batera kondenatu nahi dituzte askoek ditugun ametsak.

Baina askoek aspaldi bide zaila aukeratu genuen. Bide errezek beti aurretik ezagutzen dugun geltoki batera eramaten gaituztelako. Bide zaila bezain polita. Esku, irriparre, bihotz, malkoez betetako bidea. Elkartasun eta maitasunez betetako bidea.

6 urte dira Putzuzuloko ametsa gauzatzeko bideari ekin geniola. Eta hau busti beharra zionk! Horregatik datorren urriaren 28an hasi eta azaroaren 26ra bitarte egitarau oparo zein dibertigarria antolatu nahi izan dugu putzuzulo amets fabrikako familiak. Zulora kondenatu nahi izan duten hori guk mundura zabaltzen jarraitu nahi dugulako.

Animatu prestaketa lanetara, ekintzetara, garbiketara, turnoetara … Danean behar zaitugu eta!

Egitaraua:

Ostirala 28: Bersiyo gaua! 22:00etan
Larunbata 29: Apai merienda+Magia Imanol Ituiñorekin 20:00etan
Igandea 30: Bolo txapelketa+Herri kirolak 11:30ean +Herri bazkaya 15:00etan
+ kalejira 18:00etan + Kakahuete 22:30ean
Osteguna 3: Herriko musikariekin musikari buruzko eztabaida 19:00etan
(www.musikazuzenean.com-en eskutik)
ostirala 4: Tortilla txapelketa+kantu apaya Montetxio Koruakin
(Presoen aldeko kontzentra ta geo triki poteua udaletxe plazatik!)
Larunbata 5: Espeleogia irteera 11:00etan Festa Karibeñua 22:30ean
(19:30ean Poteoa mozorrotuta Putzuzulotik) (Tiktara+Dj-Makala)
Igandea 6: Antzerkiya 19:00etan
Osteguna 10: Gorputz tailerra 19:00etan Zinea 22:00etan
Ostirala 11: Gazte mugimenduaren diagnosiaren aurkezpena+afaria+ Karma (musika kubatarra) 19:00etan
Larunbata 12: Gaztetxea kalean!
11:30ean “Emayonk lori” pala txapelketako finala 14:00ean Herri Bazkaya 18:00etan I.Street boulder poteua 21:00etan Kontzertuak
Igandea 13:Hura ez da lekua” antzezlana METROKUADROKA taldian eskutik 19:00etan
Asteartea 15:Ungdomshuset 69” dokumentalaren proiekziyua
Osteguna 17: Apoa Antzerki taldearen proiekziyua 19:30ean apai merienda + korto emanaldiya 22:30ean
Ostirala 18: + Kaiolatik Fest! (musika elektronikoaren festa!) 22:30ean
Larunbata 19: Zaratafest: HILKAR + INFEST + KAMORRAH + ARRAULTZ USTELAK
Igandea 20: “Zapata gorria” Haurrentzat antzerkiya Patata Tropikala taldearen eskutik 19:00etan
Ostirala 25: Indarkeria sexistaren kontrako eguna
Larunbata 26: Sutura + Manolo Kabezabolo

Urteurreneko kuña ere entzungai duzue Podcastean:

Putzuzuloren urteurreneko kantua

Posted in Berriak,Zuzenean entzun! by Administrator on the urria 14th, 2011

Putzuzulok 6 urte beteko ditu aurki eta urteurrena ongi ospatzeko lanean gabiltza iada. Hilabete osoko egitaraua laister egongo da kalean baina oraingoz eta motorrak berotzen hasteko, osatu dugun kantua duzue hemen, letra eta guzti.

URTEURRENEKO ABESTIA

Ezarritakoaren lainoak estaltzen ez gaituelako, Argia garelako. 6 urtez ametsak sortzen.

Ametsaren mundua, Putzuzulo bihurtua, Eraikin honi dario Barnean daukagun oihua. Ezkutua, baztertua, tabua, mamua, Gune honetan eztaude Muxuak debekuan.

Norberaren indarra, Kolektiboen garra, Indiferentziari nazkak Pizten digu sugarra. Maitasuna eta amorru, eztarria gure amu, borroka askori esker Gaztetxea daukagu.

Estaziyuan hazia, Manuelan erein garia, Zarautzen aspalditik bidea zen hasia. Autogestioaren egia, sendo erakutsia, eraiki elkarlanetik ideien mundu berria. Irudimena arma, griña gure karga, ez gaitu kutsatzen egungo gizartearen sarnak. Desobedientzian barna, emaitzen xarma, gu gera azkenean garbiena dugunak karma.

Hausnarkari ta ez behi, ez bat eta ez sei, guk animuak ematen ditugu eutsourrei. Ikasi, iniziatibatik hasi, hemen diskurtso zuzena egiten dugu nahasi. Eraldaketa griñak, ez gaituzue panpiñak, matxito izan ez arren askok batea ite deu miña. Gogoa fiña, ahal bezain goian ukabila, inkisizio honetan hegan gabiltza sorgiñak.

Putzuzulo Gaztetxea nire ametsen fabrika 6 urtez ametsak sortzen, aldiz saiatzen. Gazteoi ateak irekitzen giltza dute hemen, begiak ireki. Zuekin telebistak itzali eta piztu burua. Autogestioa da gure helburua. Kukutzari lagundu, luzatu gure eskua. Gizartek isiltarazi nahi gaituen arren ez dute lortuko gure ohiuak beti ozen. In nomine patris eta zuek amen. Intsentsuaren usainak ez diete uzten betetzen haien nahiak. Geltoki zaharren bota genituen sustraiak alajaina! Zenbat urte pasa dira beti ere barrutik kanpora, kalera, baina guztiok batera. Baina guztiok batera.

Putzuzulotik salto zulotik mundura, egunero gabiltza zabaltzen kultura. Arazoak izan arren konponbidea eskura, Zarautz aldatzea da gure ardura.

Putzuzulo zulotik kanpora, ametsen fabrikari kea dariola. Handitzen goazela, hurrengo geltokia: Ariola. Zer esaten duten guri bost axola, ez gaituzte mugituko hemendik ez goaz inora. Gaztetxea geurea da eta kitto. Gaztelaniak, frantsesak euskara ito? Ez diegu utziko, hizkuntza herriaren ahotsa delako. Gurea defenditzean datza gai izango ez ote gara hortarako. Bihotzaren taupadak deritzo norantza, jokatu zentzuz. Kaleko oihuak entzun haiek beti zintzo.

Zuek ukabilak altza, prest borrokarako. Ukabilak altza, prest borrokarako.

Arraio, Xakela, Sorgiñak, Uztaro, urtetik urtera biltzen gera gehiago. 6 urte igaro, elkartasunaren aro, ideiak dituena
bakarrikan eztago.

Ahuntzaren eztula, baratzeko tipula, emakumeok ere salto egiten dugu mundura. Diskoira, Inor ez, Mor More, Dictadura, milaka talde ere badatorzkit burura.

Ilargi beteak zora, Naparbier jarra ahora, barrako erlojua bezela hemen geldik da denbora. Nora, gora, txokora kanpora, igande goizak ere has daitezke gustora.

Eskuz esku batu, ez daudenekin goatu, txakurtartian dabiltza, iheslariak katu. Laixter elkartu, Euskal Herrian sartu, itxaropena inoiz ez digute akatu.

Lanean jarrai, Gurekin jai, Herri ekimena inoiz ez dadila amai. Iraultzan alai, gogoz blai, geldikan ez gaude aldaketen zai.

Putzuzulotik salto zulotik mundura, egunero gabiltza zabaltzen kultura. Arazoak izan arren konponbidea eskura, Zarautz aldatzea da gure ardura. Putzuzulotik salto zulotik mundura, egunero gabiltza zabaltzen kultura. Arazoak izan arren konponbidea eskura, Zarautz aldatzea da gure ardura.

Abestia, podcastean klik eginaz entzungo duzue:

Maniifestazioa Bilbon Kukutzaren alde

Posted in Atxikimenduak,Berriak by Administrator on the urria 4th, 2011

Datorren URRIAREN 8a, arratsaldeko 18etan, larunbata,Bilboko kaleak hartuko ditugu GAZTETXEA GARA! lelopean; MANIFESTAZIO INTERNAZIONALA burutuko dugu KUKUTZAren alde.

Gaztetxeak beharrezkoak dira, bai Errekalden, Euskal Herrian eta Mundu osoan. Gaztetxeak mundua eraldatzeko tresna dira, antolatzen ikasteko lekuak, bizitzen ikasteko lekuak, borrokatzen ikasteko guneak. Mundu madarikatu hau aldatu behar dugu, buelta eman behar diogu egoera honi, eta bide horretan, gaztetxeek ezinbesteko funtzioa bat betetzen dute.hau da zure tokia! hau da gure momentua!!!!

Kukutza: 3 eguneko okupazioaren kronika:


Manifestazioko kartela:

Transicion eta Diskoiraa Putzuzulon

Posted in Berriak,Kontzertuak by Administrator on the urria 3rd, 2011

Asteazken honetan, Urriaren 5ean, bi zarata talderen kontzertua edukiko dugu Putzuzulon. Lehenik, Diskoiraako jendea edukiko dugu taula gainean. Asiako bira eta gero utzi egingo zutela esan bazuten ere, zoritxarrez ez dute hitza bete eta asteazken honetan edukiko ditugu. Beste taldea, Bartzelonako Transicion taldea da. Ekkaia eta Leadershit bezelako taldeetan ibilitako jendea dugu, Rock & Crust bikaina egiten.

Gogoratu kontzertuak 23;00etarako amaitua egon behar duela, beraz puntual etortzea eskertuko dugu.