Zea Mays eta hardcore kontzertua astebukaera honetarako
Gaztetxeko urteurrena amaitu zaigu baina abendua ere oso potente datorkigu Zarauzko Putzuzulon. Hasiera bikain bat emateko, Zea Mays taldearen kontzertua edukiko dugu ostiral honetan, Abenduaren 2an.
Eta igande arratsalde bikain bat pasa nahi baduzue, lau talderen kontzertua edukiko dugu leku berean. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera:
ERANTZUN: 13.urtez oihuak eta amorrua abiadura handian zabaltzen, berriz etxean igandeko hiltzeari mailuka emateko prest.
AFGANISTAN YEYES: Berriz ere gure artean zuzeneko show-en erregeak! kataluniatik betiko hc-punk-a! hasi ezpatak zorrozten!! Culandra-rekin ateratako diska berria aurkeztuko dute!
ASPIRINA INFANTIL: Mallorkatik datorren taldea! diska berria eskuartean dutelarik datoz Verbal diarrea, phogo, fun people, st andrius eta antzerako taldeetan aritutako musikariak
FLY SHIT: Bergarako talde mitikoa! beste behin putzuzulon, etxean! DVD berria eskuartean dutelarik betiko kantuak eta kanturik berrienak zuzenean aurkeztuko dizkigute


on Abendua 1st, 2011 at 14:03
Oso ona! baina, ze ordutan da kontzertua? Sarrerak zenbat balio du?
on Abendua 1st, 2011 at 16:29
22terditan 5 euskoren truke!!!!!
on Abendua 2nd, 2011 at 16:04
[...] 2, Ostirala: Zimarros @ Doka / Zea Mays @ Putzuzulo Gaztetxea (Zarautz) / Kaiet DJ @ Le Bukowski / Mikel Kobak DJ @ Etxekalte / Fiesta Disco Bambino with Nimaklimato and [...]