payday loans

Xakela Gaztetxe Asanblada


Urte Amaiereko festa! Burn 2012!!

Posted in Berriak by Administrator on the abendua 27th, 2011

Aupa gaztiak!! Urteurrena, kopla txapelketa, kontzertuak… Urteurrena bukatuta ere Abenduan ez dugu gelditzeko betarik izan Putzuzulo gaztetxean eta hilabetea eta urtea ondo amaitzeko, Abenduak 31-rako festa bikaina antolatu dugu, jolasak, mozorroak, karaokea… Gaztetxea ezagutzen duenak badaki zertaz ari garen eta ez dakienak…

ETORRI TA GOZATU!! Larunbatean ikusiko gaitun!!

KOPLA TXAPELKETA 2011, ostiralean!!!

Posted in Berriak,Kontzertuak,Zuzenean entzun! by Administrator on the abendua 20th, 2011

Ostiral honetan, urteroko Kopla txapelketa antolatuko da Putzuzulo Gaztetxean eta hau antolatzen dutenek honako mezu hau bidali digute:

Aupa lagunok!!!

Aurten ere hemen gara. Iritsi da V. Kopla Txapelketa. Berriz ere gauah aztezin bat pasatzeko den-dena prest daukagu.

Beste behin ere, Euskarastearen baitan antolatu dugu kopla festa hau. Aurten, euskarari “Mamia mimoz” jarri diogu hainbat ekitaldiren bidez, eta Kopla Txapelketarekin amaituko dugu.

Ostiral honetan izango da, abenduaren 23an. Gaueko 22:00ak aldera hasiko da. Bertan, ohi bezala, Euskal Herri guztiko bertsolariak elkartuko dira eta bosgarren aldiz erabakiko da, Kopla Txapelketako sari nagusia, zintzarria, nork eramango duen.

Aurtengo bertsolariak honako hauek izango dira:

Oier Aizpurua (Zarautz)
Oihana Bartra (Bilbo)
Xabier Silveira (Lesaka)
Alaia Martin (Oiartzun)
Maindi Murua (Azkaine)
Beñat Gaztelumendi (Añorga)
Izar Mendiguren (Laudio)
Amets Arzallus (Hendaia)
Aitzol Barandiaran (Ataun)
Gregorio Larrañaga ‘Mañukorta’ (Markina)

Sarrerak joan den larunbatean jarri ziren salgai, eta orduerdi batean bukatu ziren guztiak. Putzuzulo Gaztetxean 500 lagunetik gora bilduko dira guztira. Ohi bezala, musikariek lagunduta girotuko dute
ekitaldia.

Zuzenean jarraitu nahi dutenek, Zarauzko Arraio Irratiaren bidez jarraitu dezakete: www.arraio.net helbidean edo Fmko 99,3 sintonizatuz.

AURREKO URTEETAN KOPLA TXAPELKETAKO ZINTZARRIA IRABAZI DUTENAK:

2010an Amets Arzallus (Hendaia)
2009an Julio Soto (Gorriti)
2008an Igor Elorza (Durango)
2007an Maddalen Arzallus

Informazio gehiago nahi duenak deitu dezake 648 45 11 52 telefonora (Xabi).
Promoziorako erabili dugun audioa atxikita duzue. Nahi adina erabili

BASTARDS ASSAULT (hc bertsio mitikoak the capaces eta estricalla-ko musikariekin) PUTZUZULON

Posted in Berriak,Kontzertuak by Administrator on the abendua 13th, 2011

BASTARDS ASSAULT putzuzulon ostegune honetan!! hc-punk bersiyo mitiko denak jotzen The Capaces, Estricalla eta el Punto Devil-eko musikariekin!!gbh, poison idea, exploited, dwarves, la perrera, 9 pound hammer, hard-ons, doa, zeke, one way system, genocide ss,antiseen, gangreen, the capaces…
Ostegunian 21:30ean!!!

Chuck Schuldiner-en omenaldiko irudiak ikusgai dituzue

Posted in Berriak,Irudiak,Kontzertuak by Administrator on the abendua 11th, 2011

Metal for the Crew taldeak pasa den ostiralean antolaturiko Chuck Schuldiner, Death taldeko abeslari izandakoaren omenaldiko irudiak ikusgai dituzue iada. Ostiral gauean izan zen omenaldian, Gamora eta The Brutal taldeak aritu ziren lehen. Ondoren, SA, Legen Beltza edota Anestesia bezalako taldeetan ibiltzen diren musikariek, Death taldearen bertsioak jo zitutzten. Gau honetako bi bideo dituzue ikusgai.

“Nire bizi osoa espetxean” dokumentala Putzuzulon

Posted in Berriak by Administrator on the abendua 8th, 2011

Igande honetan, abenduak 11, Putzuzulon “Nire bizi osoa espetxean” Mumia Abu-Jamal kazetari estatubatuarraren inguruko dokumentala proiektatuko dugu, arratsaldeko 6etan. Sinopsi txiki bat eta kartela bidaltzen dizkizuegu:

“Mumia Abu-Jamal kazetaria eta Pantera Beltzetako militante ohia 1981eko abenduaren 9an atxilotua izan zen polizia bat ustez erailtzeagatik. Frogen desagertzea, lekukoei estortsioa… beharrezkoak izan ziren “ahotsik gabekoen ahotsa” bezala ezagutua zena heriotzera zigortzeko. Orduz geroztik, bere errugabetasuna frogatzeko borroka ez da amaitu.
Dokumental honetan hainbat elkarrizketen bitartez Mumia-ren istorioa eta egoera ezagutzeko aukera izango dugu.”