PUTZUZULO GAZTETXEA


Lucky Malice eta Antifunkrieg Putzuzulon

Posted in Berriak,Kontzertuak by Administrator on the martxoa 27th, 2012

Bada zer egina zarautzen hurrengo ostiralian. Lehenik eta behin arratsaldeko 19:30tan CRITICA DEL PENSAMIENTO AMOROSO liburuaren aurkezpena izango dugu Mari Luz Esteban-en eskutik Garoa liburu dendan. Eta eguna ederki bukatzeko sekulako kontzertua izango da gaztetxian gabeko 22tan.

Alde batetik Baiona aldetik datorren ANTIFUNKRIEG taldea izango dugu, emakume ahots indartsuaz beraien hc azkarra ekarriko digu eta beste aldetik Norvegiatik datozten LUCKY MALICE. Hiru neskaz osatutako punkrock bailablia bere toke melodiakuarekin. Zita ezin hobeta orduan Martxuaren 30rreako!!!!

“A las nueve en el faisan” liburuaren aurkezpena Putzuzulon

Posted in Berriak,Hitzaldiak by Administrator on the martxoa 13th, 2012

Ostiral honetan, “A las nueve en el Faisan” liburuaren aurkezpena egongo da Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, liburuaren egilea den Xabier Silveira izango dugu gurean eta ondoren, arratsaldeko 20:00etatik aurrera bertso poteo bikaina edukiko dugu auskalo noiz arte.

Martxoak 17, Joxemi Zumalaberen aurkezpena Zarautzeko Putzuzulon

Posted in Berriak,Hitzaldiak,Kontzertuak by Administrator on the martxoa 13th, 2012

Larunbat honetan Joxemi Zumalaberen aurkezpena izango da Putzuzulon. Jarraian duzue antolatzaileen ohartxoa:

kaixo Lagunok!

Aspaldi esan genizuen bezala, Joxemi Zumalabe Fundazioak bere fase berria eta proiektua aurkeztu nahi ditu Martxoak 17an Zarauzko Putzuzulo Ametsen fabrikan. Jadanik prest daukagunez egitaraua, berau aurkezteko idazten dizuegu. Dakizuen moduan gure helburua aurkezpen honekin euskal herritarren aurrean eta bereziki herri mugimenduen aurrean azaltzea da, eta beraz, eskertuko genuke ahal duzuen heinean zuen kontaktuen artean zabalduko bazenute mezu hau.

OHARRA: Jakin badakigu egun horretan bertan beste hainbat ekimen daudela, tartean Euskal Herrian Euskaraz-ek antolaturiko Euskaraz Bizi Eguna. Ez zen inolaz ere gure asmoa ekitaldi biak batera ospatzea, baina elkarrekin hitz egin eta aukera ezberdinak aztertu ondoren ez genion irtenbide egokirik bilatu datek bat egiteari. Aukera onena gure data mugitzea zen, baina orduan beste ekimen batzuekin bat egiten zuen… Udaberria Euskal Herrian horrela omen da… Horregatik agur beroa bidali nahi diegu euskalgintzari eta bereziki EHEko kideei eta eguna ondo-ondo joan dadila espero dugu.

Proposatzen dizuegun egitaraua honako hau da:

18:00 ongi etorria

18:30: Kafe tertulia / solasaldia: “Herri mugimendua. Pentsa dezagun gurea”.

Solasaldi honen bitartez gure asmoa herri mugimenduetako kide ezberdinekin inpresioak eta iritziak elkar-trukatzea da, gaur egun herri mugimendua nola ikusten dugun, ze indargune, aukera eta erronka ikusten dizkiogun eztabaidatzeko. Tertulia lasaia eta gozagarria izatea espero dugu, helburua ez delarik ondorio handitara heltzea, baizik eta esan bezala iritziak trukatu eta plazaratzea. Zuen parte-hartzea beraz, ezinbestekoa da solasaldia gustagarria izan dadin, eta beraz, (berriz ere) gonbidatuta zaudete!

20:00 Aurkezpen ekitaldia

Zuzeneko musika, antzerki, bideo, hitzartze eta bestelakoen bitartez Joxemi Zumalaberen gaur egungo ikuspegia irudikatzen. Gure ikuspegiak adierazteko hainbat modu dira baliagarri eta berauetan esploratzeko saiakera egingo dugu, musikari, irudigile, antzezle eta dantzarien laguntzaz.

21:00 Pikoteo – afaria

Gaztetxe inguruan bertan sortutako kooperatiba txiki baten eskutik, sabelak asetzeko aukera izango dugu, dohainik eta guztion aukerak errespetatuz (barazkiekin egindakoa).

22:30 Kontzertuak Napoka Iria eta Willis Drummond

Kontzertu bikoitza izango dugu. Hasteko, Napoka Iria Eibar eta Elgoibar arteko bikoteak bere kantuak eskainiko dizkigu. Iragan urtean beraien lehen diskoa kaleratu zuten arren, aski ezagunak ziren jada Euskal Herriko zein kanpoko agertokietan. Gitarra akustikoa eta elektrikoa beraien ahotsekin batuz, kantu sorta ederra osatu dute, rock independiente eta folk artean dagoena, eta askoren atentzioa deitu duena.

Bestalde Willis Drummond azken urteotan Euskal Herrian zeresan handia ematen ari den taldea dugu. Lapurdin sorturiko taldeak jadanik estudioko hiru disko kaleratu ditu, nola zuzeneko bat, eta hain zuzen ere beraien zuzeneko emanaldiak izan dira beraien inguruko interes handiena sorrarazi dutenak, bai Euskal Herrian, bai beste herrialde batzuetan. Gaztetxe, areto, plaza eta bestelako lekuak berotu eta sutan jartzen ditu laukoteak, beraien rock bizi eta indartsuaz.

Mezu honekin batera bidaltzen dizuegu egunaren egitaraua biltzen duen kartela ere. Erresoluzio txikian dago, web orri edo blogetan argitaratzeko egoki. Bere bertsio “handia” hemen topatu dezakezue, inprimatzeko egokiagoa.

Bide batez, gogorarazi nahi dizuegu ere, web orria moldatu berri dugula, eta bertan astiro-astiro edukiak igotzen ari garela.

Edozer gauzatarako gurekin kontaktatu nahiez gero, emailez ( orokorra@joxemizumalabe.org ) ala telefonoz egin dezakezue (695773170 – Jokin)

Milesker eta ondo izan

Joxemi Zumalabe Fundazioa

Twiterren jarraitzeko
Napoka Iria
Willis Drummond, bidehuts-en

Emakume Langileen nazioarteko eguna Zarautzen

Posted in Berriak,Hitzaldiak,Kontzertuak by Administrator on the martxoa 6th, 2012

Martxoaren 8a datorrela eta, eta hilabete hauetan emakumeen nazioarteko eguna dela eta egitarau berezia prestatzen aritu dira Zarautzen.

Jarraian dituzue, Zarautzen eta Putzuzulon antolatu diren ekintzak:

Martxoak 7, asteazkena
“Emakumea eta artea” MAHAINGURUA. Kultur munduan aritzen diren emakumeen partehartzearekin.
20.00tan Ispilu Arte galerian.

Martxoak 8, osteguna
“Aldaketa feminista izango da, ezinbestean!” MANIFESTALDIA DONOSTIAN.
19.30tan Bulebarretik hasita.

Martxoaren 9, ostirala
Sorgin Gaua.
22.30tan Gaztetxean.

Martxoaren 12, larunbata
12.00tan Udaletxe Plazan. “Aldaketa feminista ezinbestean” lelopean MANIFESTALDIA batukadaren laguntzaz.
Ondoren triki poteoa
14.30etan Arranoko elkartean EMAKUME BAZKARIA. Txartelak Eguzki, Arranon eta Garo liburudendan.

Martxoaren 15, osteguna
“Krisiaren aurrean alternatiba feministak” mahaingurua.
19.00tan Gaztetxean

Martxoaren 16, ostirala
“Indarkeria sexistarik ez! Amaia Azkue gogoan” KONTZENTRAZIOA
19.00tan Udaletxe plazan.
Itziar Zigaren “Sexual Herria” liburuaren AURKEZPENA
20.00tan Garoa liburu dendan.

Martxoaren 30
“Critica del pensamiento amoroso” liburuaren AURKEZPENA Mari Luz Estebanen eskutik
19.30tan Garoa liburu dendan.

“Lucky Malice” Norbegiatik etorritako musika taldea
22.00tan Gaztetxean. Putzuzulo gaztetxeak antolatuta