Xakela Gaztetxe Asanblada


Hardcore kontzertua eta jantoki beganoa aste honetarako

Posted in Berriak,Kontzertuak by Administrator on the ekaina 30th, 2012

Pelaiosanak amaitu dira eta Putzuzuloko jardunak aurrera jarraitzen du nahiz eta Gaztetxea hankaz gora dagoen. Aste honetarako hardcore kontzertu oso interesgarria eta jantoki beganoa izango dugu.

UZTAILAK 2 ASTELEHENA 21TAN

ANXIETY ATTACK (FRANTZIA) http://buildmeabombrecords.bandcamp.com/album/self-titled-ep
EDITH AND TWO MANS (BELGIKA) http://edithandtwomans.com/
AGENTX DO KHAUS (PORTUGAL) http://www.myspace.com/agentxdokhaus

Eta ostegunean berriz…

JANTOKI BEGANO MUNDIALA

Etorri eta gozatu Tito, Jp eta P. Bong chef ospetsuek (Vegan Culinary Center-etik zuzenenan etorritakoak) prestatu behar dituzten 2 plater eta postrearekin, non zorionez beraientzat giza animaliak ez direnak ezta beraien deribatuak ez dira izango protagonista. Janari guztia gure Berdura plaza maitagarrian erosten saiatuko gara.

Hau dena, zure poza eta borondate ekonomiko xumeareren truke. Etekinik aterako balira, animalien eskubideen defentsarako erabiliko dira.

Hileko aurrenengo ostegun guztietan Zarauzko Putzuzulo gaztetxean.
Oraingo honetan, esan bezala, uztailak 5, 20:30etatik aurrera

“Gartxot” filma + Asisko Urmenetaren solasaldia, astelehenean Putzuzulon

Posted in Berriak,Irudiak by Administrator on the ekaina 15th, 2012

Aupa Kaixo!!

Astelehenean, Ekainak 18, izugarrizko ekitaldia antolatu dugu Putzuzulo
Amets Fabrikan.

“Gartxot” pelikula ikusiko dugu eta Asisko Urmeneta izango da gurekin
hizketalditxo bat izateko prest.

21:30etan hasiko da pelikula eta ondoren solasaldia.

Putzuzuloko ekaineko Zine-foruma

Posted in Berriak,Irudiak by Administrator on the ekaina 9th, 2012

Putzuzuloko zine-forumak aurrera darrai. Pelikula bikainak pantaila handian eta doan ikusteko elkartzen gara eta zaletuen zerrenda ikaragarri ari da gizentzen.

Laster kriston ekitaldia izango dugu gainera: Ekainaren 18an “Gartxot” ikusiko dugu eta Asisko Urmeneta izango da gurean pelikula aurkezten eta gure galdera zorrotzei erantzuten. Ez dakigu Putzuzulon nola kabitu behar dugun.

Badakizue, zita, astelehenero 21:30etan (Ekainaren 25ean eta Uztailaren 9an EZ da zineforumik egongo). Hurrengo pelikulak:

Ekainak 11: Sospechoso Habituales.
Ekainak 18: Gartxot.
Uztailak 2: El método.
Uztailak 16: Memento.

Zine-Forum zaleok, gozatu!

Jimmy Bananasen erakusketa Putzuzulon

Posted in Berriak,Irudiak by Administrator on the ekaina 8th, 2012

Ekainak 11 astelehenetik hasita, ekainak 15 ostiralerarte, biak barne, Portugaleteko Txori marrazkilariak bere marrazkietako batzuk izango ditu ikusgai Zarauzko Putzuzulo gaztetxean. Egunero,arratsaldeko 17:00tatik 20:00tara egongo da ikusgai. Erakusketaren arrazoia, Bizkaitar honen lana ezagutaraztea da batez ere kontzertu, aldizkari etabarretako mundu mailan egin dituen lanak erakusteko.

40 lan izango ditugu ikusgai, A3an eta koloretan. Jende askok maite du marrazkilaritza eta ez da izaten aukera gehiegirik lanak ikusteko, leku edo aukera gabeziagatik.

Kontzertua, hitzaldia eta jantoki beganoa Putzuzulon

Posted in Berriak,Hitzaldiak,Irudiak,Kontzertuak by Administrator on the ekaina 4th, 2012

Aste hau ere bero-bero dator eta ez eguraldiagatik. Jarraian, Putzuzulo Gaztetxean aste honetan egongo diren ekintzak.

Ekainaren 4ean, astelehenean:

Zine-Foruma: “Adaptation: El ladrón de orquídeas” pelikula haundia botako dugu. Astelehenero bezela, 21:30tan. Animatu!

Ekainaren 6an, asteazkena:

Punk kontzertua bi talderekin. Lehenik erdi Zarauztarrak diren Dictadura, diska berria aurkezten. Eta jarraian, San Frantziskotik (EEUU) Punk taldea, Mundo Muerto. Inguruko 80. hamarkadako taldeen itxura duen taldea. Eskoria-tza, R.I.P…

Guzti hau, gaueko 21:00etatik aurrera, eta gogoratu 23:00etarako amaiturik egon behar duela.

Ekainak 7an, osteguna:

18:00tan

ZER EREDU ENERGETIKOA ARI GARA SUSTATZEN EH-an? IZENBURUA DUEN HITZALDIA:

Frackingaren inguruan gehiago ezagutzeko aukera paregabea www.frackingaraba.org-eko lagunen eskutik.

20:30etatik aurrera:

JANTOKI BEGANOA:

Etorri eta gozatu Tito, Jp eta P. Bong chef ospetsuek (Vegan Culinary Center-etik zuzenenan etorritakoak) prestatu behar dituzten 2 plater eta postrearekin, non zorionez beraientzat giza animaliak ez direnak ezta beraien deribatuak ez dira izango protagonista. Janari guztia gure Berdura plaza maitagarrian erosten saiatuko gara.

Hau dena, zure poza eta borondate ekonomiko xumeareren truke. Etekinik aterako balira, animalien eskubideen defentsarako erabiliko dira.

Hileko aurrenengo ostegun guztietan Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Oraingo honetan, esan bezala, ekainak 7, 20:30etatik aurrera

Ekainak 8, ostirala:

Burn Cops Jaialdia:

THRASHGRESSION: Metal/Trash ankerra, zantarra, gupidagabea, kriminala, deituiozu nahi duzun bezala baina ez zaitez ikusi gabe gelditu. Zulo, Erantzun, Iñor Ez edo Jai-Alai bezelako taldeetan ibilitako jendez osatuta. Aurreko asteburuan Mogambon joko duen arren 8an gurean izango ditugu zipaioen helikopteroak zerutik botatzeko prest.

IÑOR EZ: Beraiek sortu, beraiek birrindu… etengabe estiloz aldatzen ari den hirukotea sortutako abesti berriak apurtzeko prest izango dugu. Erritmo metalero eta bitxikeriaz lagundutako abesti azkarrek guardia zibilaren kuartelaren txikizioa izango dute helburu.

ON MUSIKA: Xarma musika taldean ibilitako laukotea proiektu berri batekin dator, ON Musika. Rock euskalduna zainetan beste behin ere zarautzen, oraingo honetan Putzuzulon gainera!