PUTZUZULO GAZTETXEA


Kontzertu experimentala Putzuzulon

Posted in Berriak,Kontzertuak by Administrator on the uztaila 31st, 2012

Abuztuak 1ean, asteazkenez, gaueko 21:00etatik aurrera Zarautzko Gaztetxean kontzertu berri bat burutuko da. Kontzertu afitxean hiru musika talde iragartzen dira.

MARSHSTEPPER (AABB): Soinu industrial eta dance kolageak poesia mistikoz beteta. Psychick TV erara ikus-entzunezko bidaia galduezina.

BODY OF LIGHT (AABB): Gerria mugitzeko Synth Post-Punk elektronikoa.

DESTRAL (Bartzelona-Zarautz): Soinu experimentazioa Diskoirääko kide ohiekin.

Hurrengo asteburuan, espetxeen inguruko oso ihardunaldi interesgarriak Zarauzko Putzuzulo gaztetxean!!!

Posted in Berriak,Hitzaldiak by Administrator on the uztaila 30th, 2012

Iepa lagunak!

Abuztuko lehen astea ekitaldiz beterik dator Zarautzko Putzuzulo gaztetxean! Izan ere, ohikoa den jantoki begano arrakastatsuaz gain, espetxeen aurkako jardunaldiak antolatu dira, hona hemen azken hauen egitaraua:

Larunbata 4, 18:00tan
espetxean izan den lagun baten testigantza, non estatuak egindako muntai judiziala kontatuko digun. Jarraian, beste adiskide baten bere esperientzia espetxean kontatuko digu, eta bertan egindako zenbait motinen inguruan hitz egingo digu.

Igandea 5, 18:00tan espetxeei buruzko monologo bat izango da entzungai, eta jarraian, espetxeen aurkako borrokaren inguruko eztabaida bat izango da, Santurtziko kolektibo batek eginiko gidoia abiapuntu delarik.

Besterik gabe, Putzuzulo gaztetxera gerturatzera animatzen zaituztegu! Espetxe guztien hormak hautsi arte!

Jantoki beganoa, kontzertu akustikoa ta sorpresa gehiago Zarauzko Putzuzulo gaztetxian!!!

Posted in Berriak by Administrator on the uztaila 30th, 2012

Etorri eta gozatu Erik Durruti, Jon Vegan eta Silvia Maña chef ospetsuek (Vegan Culinary Center-etik zuzenenan etorritakoak) prestatu behar dituzten 2 plater eta postrearekin, non zorionez beraientzat giza animaliak ez direnak ezta beraien deribatuak ez dira izango protagonista. Janari guztia gure Berdura plaza maitagarrian erosten saiatuko gara.

Hau dena, zure poza eta borondate ekonomiko xumeareren truke. Etekinik
aterako balira, animalien eskubideen defentsarako erabiliko dira.

Hileko aurrenengo ostegun guztietan Zarauzko Putzuzulo gaztetxean.
Oraingo honetan, esan bezala, abuztuak 2, 20:30etatik aurrera

eta afal ostean…

LA NARANJA AKUSTIKAren eskutik kontzertua (akustikua, nola ez?)

eta…SORPRESAAAAAA!!!:

Desguace Beni eta Las Otras Putzuzulon

Posted in Berriak,Kontzertuak by Administrator on the uztaila 12th, 2012

Uztailaren 16an, astelehenean, Madrilgo eta Bartzelonako talde bana edukiko ditugu Zarauzko Putzuzulon. Madrildik etorriko direnak Desguace Beni dira beraien Punk txatarreroarekin.

Bartzelonatik berriz, lau emakume etorriko zaizkigu beraien Punkarekin gure belarriak zorroztuz, Las Otras taldea alegia.

R209 eta Crosta taldeen kontzertua Uztailaren 12an

Posted in Berriak,Kontzertuak by Administrator on the uztaila 9th, 2012

Uztailaren 12an, ostegunean, bi talderen kontzertua edukiko dugu Putzuzulo Gaztetxean. Lehenak, Bilbotik datozen R209 dira, Crust indartsua jorratzen dute emakume ahotsez lagundua.

Bigarren taldea berriz, Bartzelonatik etorriko zaigu. Crosta taldea, Punk anarkista egiten duen hirukotea da eta LP berria aurkeztera etorriko zaizkigu Zarautz aldera. Kontzertua 21:30etan hasiko da eta 23:00etarako amaiturik egon beharko du.

Hurrengo orrialdea »