Xakela Gaztetxe Asanblada


Hurrengo asteburuan, espetxeen inguruko oso ihardunaldi interesgarriak Zarauzko Putzuzulo gaztetxean!!!

Posted in Berriak,Hitzaldiak by Administrator on the uztaila 30th, 2012

Iepa lagunak!

Abuztuko lehen astea ekitaldiz beterik dator Zarautzko Putzuzulo gaztetxean! Izan ere, ohikoa den jantoki begano arrakastatsuaz gain, espetxeen aurkako jardunaldiak antolatu dira, hona hemen azken hauen egitaraua:

Larunbata 4, 18:00tan
espetxean izan den lagun baten testigantza, non estatuak egindako muntai judiziala kontatuko digun. Jarraian, beste adiskide baten bere esperientzia espetxean kontatuko digu, eta bertan egindako zenbait motinen inguruan hitz egingo digu.

Igandea 5, 18:00tan espetxeei buruzko monologo bat izango da entzungai, eta jarraian, espetxeen aurkako borrokaren inguruko eztabaida bat izango da, Santurtziko kolektibo batek eginiko gidoia abiapuntu delarik.

Besterik gabe, Putzuzulo gaztetxera gerturatzera animatzen zaituztegu! Espetxe guztien hormak hautsi arte!

Leave a Reply

m4s0n501