PUTZUZULO GAZTETXEA


ANESTESIA + GUILLOTINA [Otsailak 7, putzuzulon]‏ sarrerak jada salgai daude!

Posted in Berriak by Administrator on the urtarrila 29th, 2015

ANESTESIA + GUILLOTINA [kantabria, HC]
Otsailak 7, larunbata. 22:00
Putzuzulo Amets Fabrika
www.putzuzulo.net

SARRERAK [400 sarrera soilik, ADI!]:
Zarautz: Arrano herriko taberna
Beasain: Irizar Etxea
Donosti: Skizo denda

Anestesia taldea itzuli da. Berriz ere bueltan da Euskal Herriko eszenan hain esanguratsua bilakatu den taldea. 26 urteko ibilbidearen ostean eta azkeneko estudio lanetik 9 urte igaro behar dutenean, 13 abesti berri prestatu ditu laukote Zarauztarrak. Aurkezpen gutxi behar ditu azken honekin 9 estudioko lan kaleratu dituen talde mitikoak. 2 maketa (”Anestesia cerebral” eta “Moralidad”), iraupen ertaineko bat (“Toki berean”) eta bost LP/CD: “Gorrotoaren ahotsa” 1993an, “Erantzun” 1995ean, “Gu” 1997an, “Ultrakomunikatzen” 2000. urtean eta Bonberenea Ekintzakekin kaleratutako aurreneko lana, “Terapia”, 2006ean.

“Zirkulutik espiralera” da taldearen azken lanaren izena. 13 abestiz osatutakoa, Zarauzko Fidelenea estudioan izan da grabatua. Diskoa erosteko hainbat era izango dira. Bat, Bonberenearen web orrialdearen bidez (www.bonberenea.com), bertako DENDA alorrean, Anestesiak emango dituen zuzenekoetan, beraiek jarriko duten stand-ean. Bestela, musika dendetan ere erosteko egongo da. Bueltan da Anestesia.

aneste

Igandeako plan bikaina Putzuzulo Gaztetxean!!

Posted in Berriak by Administrator on the urtarrila 29th, 2015

igandea

OTSAILAK 7, Larunbata: ANESTESIA taldea PUTZUZULO AMETS FABRIKAN

Posted in Berriak by Administrator on the urtarrila 23rd, 2015

Anestesiaren disko berriaren lehen kontzertuaz gozatzeko parada izango dugu Otsailaren 7an. Besteak beste, Putzuzulo amets fabrikari eginiko kanta bat ere izango dugu entzungai!! Guillotina taldearekin batera joko dute. Sarreren salmentari buruz laister informatuko dugu.
Hona hemen putzuzulo amets fabrika kanta ikus-entzungai!!

Defenestre Fest jaialdia larunbat honetan!!

Posted in Berriak by Administrator on the urtarrila 23rd, 2015

V Defenestre_Web

Defenestre Fest jaialdia izango dugu aurten ere Putzuzulon. 11 talde edukiko ditugu bi oholtzetan banatuta eta hauen doinuak dastatzeko aukera edukiko duzue gaueko 21:30etatik aurrera.

Munduari begirada internazionalismotik hitzaldia ikusgai

Posted in Berriak by Administrator on the urtarrila 19th, 2015

Arraio TB-ren eskutik Urtarrilaren 15ean Putzuzulo Gaztetxean eduki genuen Munduari begirada internazionalismotik hitzaldia entzungaieta ikusgai duzue. Bertan, Askapenako Julen Zulaika eduki genuen munduan gaur egun dugun panoramaren inguruan.

Hurrengo orrialdea »