Xakela Gaztetxe Asanblada


Arraio Irratiak 7 urte betetzen ditu

Posted in Berriak,Hitzaldiak,Kontzertuak,Zuzenean entzun! by Administrator on the Maiatza 20th, 2013

Zarauzko Arraio Irrati libreak 7 urte beteko ditu Maiatzaren 20an. Eta guzti hau ospatzeko ekitaldi ezberdinak antolatu ditu egun hauetarako:

-Maiatzak 20, Astelehena: Irratsaio berezia. 20:00etatik aurrera Arraio irratiko 99.3FMtik eta internet bidez.

-Maiatzak 21, Asteartea: Astearte bidaiariak Putzuzulon, Berlin-Amsterdan-Paris bizikletan

-Maiatzak 23, Osteguna: Hitzaldia Putzuzulon, Hala Bedi irratiak 30 urte.

-Maiatzak 25, Larunbata:

12:00tan Pelota eta Pala partidua Frontoi Txikin Izerditan Blai saioaren eskutik:

Pala partidua:

Iker-Egoitz
Haritz-Ruben
Xabi-Joseba

Pelota partidua:

Argote-Xalegi vs Argiñano IV-Aspiazu

14:30etan Bazkaria Putzuzulon.

Bazkalostean Jon Plazaola Monologoa eta Imanol Magoa. Ondoren, poteo musikatua

21:00etan Louri omenaldia Putzuzulon.

- Lobo Electrico
- Nuevo Catecismo Catolico
- The Safty Pins
- Anestesia
- The Astrozombies
- Vincent Von Reverb y sus vaqueros electricos

Gogoratu talde bakoitzak ordu erdiz joko duela eta EZ DITUZTELA BERAIEN ABESTIAK JOKO. OK Korral, Humedecidos eta Lou berari gustatzen zitzaizkion abestien bertsioak egingo dituzte soilik.

Eta urteurreneko kuña entzun nahi duenak, podcastean du:

MEFSSssttT!!! Maiatzak 17 eta 18an musika errebolta feminista Putzuzulon!

Posted in Berriak,Hitzaldiak,Kontzertuak by Administrator on the Maiatza 11th, 2013

Datorren Maiatzaren 17an eta 18an musika, eta zehazki punk-rock eszena ikuspegi feminista batetik aztertzeko parada izango dugu. Punk-a, rock-a, hardcorea jendarteko hainbat arau, muga gainditu dituzten musika estilo eta mugimenduak izanik, zer dela eta ez ditu genero arauak, rolak gainditu? Zein izan da Euskal Herrian emakumeok musikan izan dugun papera eta funtzioa? Nola aldatu dezakegu gaur egungo egoera? Aldatu behat al da?

Guzti horretaz jarduteko aukera ezin hobea!

Hona hemen egitaraua:

MaiaTZaRen 17an..

* 19:00tan PROieKziOaK!!
- From the back of the room (Riot Grrl)
- SeX & PoP (Emakumea eta PoP-a)
+ piskolabisa!

MaiaTzaReN 18an..

* JAm SeSSioNa!!

- 11etan, haurrentzat.
- 16:00tan emakumeentzat.

* 19:00tan MahaiNGuRua/eZTaBaiDa!!
” EmakuMeoN PapeRa MusikaN..” Zergatik musika transgresoreek ez dituzte sexu bereizketak gainditu?? Zein izan da emakumearen papera hardcore,
punk eszenan?

* 22:00tan KoNTzeRTuA!!!!

> CONeJILLas ViLL ( tetapunk )
> SHockaSaLto ( punkoñopunk )
> PoTToRS ta kLiTo!! ( Pottorsmusik )
GauaLDeaaaN……
DJ KORTa y Pega!!!

MEFSST!! resoluzion300

Eztabaida politiko herrikoia Putzuzulon

Posted in Berriak,Hitzaldiak by Administrator on the Apirila 15th, 2013

Zein da independentziarako bidea?

Eztabaida politiko herrikoia Apirilaren 18an

Urtarrilak 24an Zarauzko Modelo aretoan, Pako Aristik bere “Independentziarako paperak” liburua aurkeztu zuen Arragoa elkarteak antolaturik.

Hitzaldiaren amaieran, eztabaida interesgarria sortu zen. Hortik dator eztabaida politiko ireki bat antolatzearen ideia. Hemen duzu zita.

eztabaida

Euskal Herrian bada zer entzun jardunaldiak Putzuzulon

Posted in Berriak,Hitzaldiak,Kontzertuak by Administrator on the Otsaila 28th, 2013

Bigarren urtez, Arrosa irrati sareak Euskal Herrian bada zer entzun jardunaldiak antolatu ditu. Oraingoan gure gaztetxean izango da eta egitarau benetan oparoa izango du larunbat osoan zehar. Jarraian Arrosakoen testua eta kartela duzue. Animatu parte hartzera!!!

arrosa2013kartela-copy

Badira hamar urte pasatxo Arrosa sarea sortu zenetik. Geroztik, sarea osatzen dugun Euskal Herriko irratiok gure eguneroko lan isilean dihardugu, helburu argi batekin; nork bere proiektu komunikatiboan elkarlanaren bidez euskara bultzatu eta sustatzea.
Hogeita bat dira sarea osatzen duten irratiak egun, sortu zenetik asko izan dira zerrendara batu direnak, eta bakoitzak bere izaera edukiagatik, nor bere ezaugarri propioekin, gure irratietan euskararen presentzia areagotzeko elkarlanean jarraitzen dugu urtez urte.
Euskarazko irratsaioen elkartrukea da Arrosaren gaur eguneko funtziorik garrantzitsuena, eta horrekin batera, irratigintzari dagokionez batak bestearengandik ikas dezakeenari (bai kontu teknikoetan eta baita bestelakoetan ere) garrantzia berezia eman diogu azken urteotan. Elkarlanean jarduteak eskaintzen dituen aukeretan sakontzen jarraitzea izan da gure asmoa betidanik eta horrela izango da aurrerantzean ere.
Helburu horrekin hain zuzen ere, martxoaren 2an eta bigarren urtez jarraian, Zarauzko Putzuzulo gaztetxean, Arrosa irrati sarearen ekimenez egun osoko egitaraua antolatu da “Euskal Herrian bada zer entzun” lemapean.
Goizeko 10etan hasita, eta goiz osoan zehar, tailer ezberdinetan parte hartzeko aukera izango dute bertaratzen direnek: erredakzio tailerra, nola sortu irrati bat zerotik, zuzeneko emisioa kaletik, estudioko mahaiaren erabilera, uhinetatik sarera, albisteen tratamendua eta hizkuntza sexista, software libreak irratigintzan, automatizazio programak, audio editatzea, ahozkotasuna irratigintzan…
Parte hartzaileentzat bazkaria egongo da Putzuzulon bertan eta ondoren, arratsaldeko 17etatik aurrera: Arrosa sarea. Atzo, gaur eta bihar izenburupean mahainguru irekia edukiko dugu. Gure asmoa, sarean lan egiteak eskaintzen dituen aukerak aztertzea eta etorkizunera begira urratu beharreko bidea zehaztea izango da.
Izena emateko arrosa.sarea@gmail.com helbidera idatzi.

larunbata24ideas

Liburu aurkezpena eta Hardcore kontzertua Putzuzulon

Posted in Berriak,Hitzaldiak,Kontzertuak by Administrator on the Urtarrila 28th, 2013

Ostiral honetan, ekitaldi benetan interesgarria dugu Putzuzuzulon. ZarataZarauzko lagunen eskutik liburu aurkezpen bat eta kontzertua edukiko duzue Otsailaren 1ean. Lehenik eta arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Josu Trueba edukiko dugu Putzuzulon Al Son del Punk argazki-liburua aurkezten arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Kuban dagoen Punk mugimenduari errepasoa egiten dio Truebak liburu honetan.

Eta honen ostean, sekulako kontzertua edukiko dugu. Gaueko 22:00etatik aurrera, Zarauzko Metralleta, Beasaingo Colapso eta Valentziatik datozen Tempesta edukiko ditugu.

Hurrengo orrialdea »