Xakela Gaztetxe Asanblada


Citizen Kane, Vertigo eta Ansia Putzuzulon

Posted in Berriak,Kontzertuak by Administrator on the apirila 14th, 2014

Apirilaren 19an, larunbatean eta gaueko 22:00etatik aurrera, hardcore kontzertu itzela edukiko dugu Putzuzulo Gaztetxean. Hiru talde bikain ikus/entzuteko aukera izango da, Vertigo, Ansia eta Citizen Kane taldeek osatuko dute afitxa.

citi_zaraz

MKT taldearen diska aurkezpena Putzuzulon

Posted in Berriak,Kontzertuak by Administrator on the apirila 7th, 2014

MKT taldeak, bere Leherketak zeruan diska aurkeztuko du Putzuzulon.

Apirilaren 12an MKT, Herena, Siesta! eta Kaskezur taldeak zuzenean ariko dira Putzuzulo Gaztetxean. ‘Udaberri Fest’ komertzialari alternatiba ere bada kontzertu hau, eta jendetza espero da Putzuzulon. Gaua luzatzeko DJ Jon Gaua izango da kontzertuak amaitutakoan, Jon Arakistain eta Jon Arozena disko-jartzaile entzutetsuekin.

MKT
Post-LC Zarauztik, ‘Leherketak Zeruan’ diska aurkezten. MKT Zarauztarrek denbora dexente eman dute Putzuzulon bertan zereal-kaxak serigrafiatzen ‘Leherketak Zeruan’ diskaren kaxa sortuz. Talde bikainez inguratuta estreinatuko dute bigarren diska, Zestoako Argizulo etxean grabatua.

HERENA
Gaizkiñe taldearen errautsetik sortutako taldea. Musikalki, freskoa eta bizkorra. Kuluk (Baxua eta ahotsa), Aitorrek (Bateria) eta Txutxok (ahotsa eta gitarra) osatzen dute hiruko banda.

SIESTA!
Valentziatik datorren taldea da Siesta! Musikalki, Pop Elektroniko dantzagarria jorratzen duen banda da honakoa.

KASKEZUR
Naparrutik, rock lasai zein elegantia egiten duen laukotea, atera berri duten Ilgora diska aurkezten gure artean.

Ondoren, gorputzak ez hoztutzeko, musika dantzagarria goizeko 8:27 arte, geo danok gosaita ta etxea!!

herena

Munilla Fest larunbat honetan Putzuzulon

Posted in Berriak,Kontzertuak by Administrator on the martxoa 25th, 2014

Iaz, Zarautzen Jose Ignacio Munilla gotzainaren bisita zela eta, herriko zenbait mugimendu sozial, gazte mugimendu eta talde feministek, elizaren jarrera eta bereziki bere jarrera homofobo, lesbofobo eta sexista salatzeko asmoarekin kontzentrazio bat egin genuen Zarauzko parrokian. Kontzentrazio alaia izan zen, baketsua, umoretik egindakoa.

munilla fest!okok

Inongo arazorik suertatu gabe, berehala etorri zen Ertzaintza, han bildutako guztiak botatzeko asmoarekin, bertan, gure herriko parkean ezin genuela egon esanez, ezin genuela gure elizarekiko gure jarrera erakutsi. Baina, ikusita gure asmoa zein zen eta gure jarrerak ez zuela beste ezer oztopatzen, kontzentrazioa bukatzen utzi ziguten, baina ez edozein preziotan. Bertaratuko bati, nan-a eskatu eta handik hilabete batzuetara isuna iritsi zitzaion, azkenean, 600 euroko isuna.

Elizaren jarrera, Ertzaintzarena eta hau babesten duten guztiena salatzeko eta isunari aurre egin al izateko, MUNILLA FEST! antolatu dugu datorren martxoaren 29rako Putzuzulo gaztetxean, 19tan hasita, herriko eta Euskal Herriko zenbait taldeekin. Tartean, Dispraxia, Pottors ta Klito, Octopussys, Kasik eta Guilty Brigade.

Asko eskertuko genuke, zuen lagunen artean zabaltzea, etortzea eta isuna ordaintzen laguntzeaz gain, haien jarrera sexista eta zapaltzaileak ez ditugula onartuko aldarrikatzeko indarrak biltzea…




Eten, Borrokan eta Jupiter Jon Putzuzulon

Posted in Berriak,Kontzertuak by Administrator on the martxoa 20th, 2014

Martxoaren 22an, larunbatean hiru talderen kontzertua edukiko dugu Putzuzulon. Eten, Borrokan eta Jupiter Jon edukiko ditugu oholtza gainean.

etenborrokan

Gaualdi Feminista Putzuzulon!!

Posted in Berriak,Gaztetxea,Kontzertuak by Administrator on the martxoa 12th, 2014

LARUNBAT HONETAN, MARTXOAK 15 22:30etan GAUALDI FEMINISTA PUTZUZULO GAZTETXEAN!

Bilbotik… Puro Luego!
Iruñatik… batukada + Euskabaret Ibiltaria!

ondoren musika dantzagarria eta giro ederra!

Kabaretaren lilurak sorgindu zaitzala!

Animatu musika, antzerkia, umorea, letra feministak eta giro goxoa nahastuko diren gaualdira!

EZ LOTSATU, ZATOZ TA BATU!!

gaualdi feminista

Hurrengo orrialdea »