Xakela Gaztetxe Asanblada


Arraio Irratiak 7 urte betetzen ditu

Posted in Berriak,Hitzaldiak,Kontzertuak,Zuzenean entzun! by Administrator on the Maiatza 20th, 2013

Zarauzko Arraio Irrati libreak 7 urte beteko ditu Maiatzaren 20an. Eta guzti hau ospatzeko ekitaldi ezberdinak antolatu ditu egun hauetarako:

-Maiatzak 20, Astelehena: Irratsaio berezia. 20:00etatik aurrera Arraio irratiko 99.3FMtik eta internet bidez.

-Maiatzak 21, Asteartea: Astearte bidaiariak Putzuzulon, Berlin-Amsterdan-Paris bizikletan

-Maiatzak 23, Osteguna: Hitzaldia Putzuzulon, Hala Bedi irratiak 30 urte.

-Maiatzak 25, Larunbata:

12:00tan Pelota eta Pala partidua Frontoi Txikin Izerditan Blai saioaren eskutik:

Pala partidua:

Iker-Egoitz
Haritz-Ruben
Xabi-Joseba

Pelota partidua:

Argote-Xalegi vs Argiñano IV-Aspiazu

14:30etan Bazkaria Putzuzulon.

Bazkalostean Jon Plazaola Monologoa eta Imanol Magoa. Ondoren, poteo musikatua

21:00etan Louri omenaldia Putzuzulon.

- Lobo Electrico
- Nuevo Catecismo Catolico
- The Safty Pins
- Anestesia
- The Astrozombies
- Vincent Von Reverb y sus vaqueros electricos

Gogoratu talde bakoitzak ordu erdiz joko duela eta EZ DITUZTELA BERAIEN ABESTIAK JOKO. OK Korral, Humedecidos eta Lou berari gustatzen zitzaizkion abestien bertsioak egingo dituzte soilik.

Eta urteurreneko kuña entzun nahi duenak, podcastean du:

MEFSSssttT!!! Maiatzak 17 eta 18an musika errebolta feminista Putzuzulon!

Posted in Berriak,Hitzaldiak,Kontzertuak by Administrator on the Maiatza 11th, 2013

Datorren Maiatzaren 17an eta 18an musika, eta zehazki punk-rock eszena ikuspegi feminista batetik aztertzeko parada izango dugu. Punk-a, rock-a, hardcorea jendarteko hainbat arau, muga gainditu dituzten musika estilo eta mugimenduak izanik, zer dela eta ez ditu genero arauak, rolak gainditu? Zein izan da Euskal Herrian emakumeok musikan izan dugun papera eta funtzioa? Nola aldatu dezakegu gaur egungo egoera? Aldatu behat al da?

Guzti horretaz jarduteko aukera ezin hobea!

Hona hemen egitaraua:

MaiaTZaRen 17an..

* 19:00tan PROieKziOaK!!
- From the back of the room (Riot Grrl)
- SeX & PoP (Emakumea eta PoP-a)
+ piskolabisa!

MaiaTzaReN 18an..

* JAm SeSSioNa!!

- 11etan, haurrentzat.
- 16:00tan emakumeentzat.

* 19:00tan MahaiNGuRua/eZTaBaiDa!!
” EmakuMeoN PapeRa MusikaN..” Zergatik musika transgresoreek ez dituzte sexu bereizketak gainditu?? Zein izan da emakumearen papera hardcore,
punk eszenan?

* 22:00tan KoNTzeRTuA!!!!

> CONeJILLas ViLL ( tetapunk )
> SHockaSaLto ( punkoñopunk )
> PoTToRS ta kLiTo!! ( Pottorsmusik )
GauaLDeaaaN……
DJ KORTa y Pega!!!

MEFSST!! resoluzion300

Hardcore kontzertu itzela Putzuzulon

Posted in Berriak,Kontzertuak by Administrator on the Maiatza 6th, 2013

ZarataZarautz irratsaioak 7 urte betetzen ditu eta guzti hau ospatzeko festa bat antolatu dute Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Maiatzaren 11ean, larunbatean, hiru talderen kontzertua edukiko dugu bertan.

Oholtzara igotzen lehen Hell Division taldekoak izango dira, beraien Crust doinuekin Gaztetxeko paretak mugitzeko gogoz. Hauen ostean, Citizen Patrol Holandarrak edukiko ditugu bigarrengoz. Eta kontzertuari amaiera emateko, Lasarteko Bar Remigio taldea edukiko dugu, Bad Religion talde ospetxuaren moldaketak eginez. Gaua amaitzeko eta eguzkiari egunon esateko, DJ Okerreko edukiko dugu musika ziztatzen.

Udaberri Fest jaialdian Fermin Muguruza ikusi nahi ez duenak badaki zer egin. Ahh eta bertan atera daitekeen dirua Kukutza elkartasun taldearentzan bideratuko da Ni ere han egon nintzen kanpainaren barruan:

NI ERE HAN EGON NINTZEN

Zer da? “Ni ere han egon nintzen”, Kukutzako Elkartasun taldeak habian jarri berri duen kanpaina da. Kukutza III, bilboko Errekalde auzoko gaztetxea eraitsi zuten egunetan izandako istiluetan atxilotutako 80 eta zaurituriko 100 dik gorako herritarrei elkartasuna helarazteko asmoz indarrean dator. Euskal Herriko hainbat txokotan kontzertuak, jaialdiak… antolatuko ditu, eta epaiketen inguruko mobilizazioak kudeatuko ditu. Adi mobilizazioei!!

zaratazarautz_maiatzak11_web

Tokatabolo txapelketa Putzuzulon

Posted in Berriak,Gaztetxea,Kontzertuak by Administrator on the Maiatza 3rd, 2013

IEPA kaishow!!!

Larunbat hontan poligonoko bolatoki pintatu berrian ….: TOKAtaBOLO txapelketa haundia!!!
Arratsaldeko 5etatik aurrea, ondoren bertso-triki poteua eta kontzertubak gaztetxian.
informazio gehiyo…bideuan ta kartelian dakazue… beraz, animatu gazte!!!!

putzuzulo gaztetxia!!!

tokatabola

Jantoki beganoaren 1. urteurrena

Posted in Berriak,Gaztetxea,Kontzertuak by Administrator on the Maiatza 2nd, 2013

JANTOKI BEGANOA 1.URTEURRENA

Etorri eta gozatu, Tito, P. Bong, Silvia eta Erik chef ospetsuek (Vegan Culinary Center-etik zuzenenan etorritakoak) prestatu behar dituzten

2 plater eta postrearekin, non zorionez beraientzat giza animaliak ez direnak ezta beraien deribatuak ez dira izango protagonista. Janari guztia gure Berdura plaza maitagarrian erosten saiatuko gara.

Hau dena, zure poza eta borondate ekonomiko xumeareren truke. Etekinik aterako balitz, animalien eskubideen defentsarako erabiliko dira.

Hileko aurrenengo ostegun guztietan Zarauzko Putzuzulo gaztetxean.
Oraingo honetan, esan bezala, MAIATZAK 2, 20:30etatik aurrera

eta…SORPRESAAAAAA!!!:

KONTZERTUA 22:30TAN
INSTINTO

kartel_URTEURRENA

« Aurreko orrialdeaHurrengo orrialdea »