Putzuzuloko ekaineko Zine-foruma
Putzuzuloko zine-forumak aurrera darrai. Pelikula bikainak pantaila handian eta doan ikusteko elkartzen gara eta zaletuen zerrenda ikaragarri ari da gizentzen.
Laster kriston ekitaldia izango dugu gainera: Ekainaren 18an “Gartxot” ikusiko dugu eta Asisko Urmeneta izango da gurean pelikula aurkezten eta gure galdera zorrotzei erantzuten. Ez dakigu Putzuzulon nola kabitu behar dugun.
Badakizue, zita, astelehenero 21:30etan (Ekainaren 25ean eta Uztailaren 9an EZ da zineforumik egongo). Hurrengo pelikulak:
Ekainak 11: Sospechoso Habituales.
Ekainak 18: Gartxot.
Uztailak 2: El método.
Uztailak 16: Memento.
Zine-Forum zaleok, gozatu!
Jimmy Bananasen erakusketa Putzuzulon
Ekainak 11 astelehenetik hasita, ekainak 15 ostiralerarte, biak barne, Portugaleteko Txori marrazkilariak bere marrazkietako batzuk izango ditu ikusgai Zarauzko Putzuzulo gaztetxean. Egunero,arratsaldeko 17:00tatik 20:00tara egongo da ikusgai. Erakusketaren arrazoia, Bizkaitar honen lana ezagutaraztea da batez ere kontzertu, aldizkari etabarretako mundu mailan egin dituen lanak erakusteko.
40 lan izango ditugu ikusgai, A3an eta koloretan. Jende askok maite du marrazkilaritza eta ez da izaten aukera gehiegirik lanak ikusteko, leku edo aukera gabeziagatik.


